Cristina infanta auzipetu egin du Castro epaileak
Jose Castro Noos auziko instrukzio-epaileak Cristina Borboikoa, Felipe VI.a erregearen arreba, akusatuen eserlekuan eserarazteko bidea abiatu du, horren inputazioa berretsita. Dirua zuritzea eta delitu fiskalak egotzi dizkio.
Castrok amaiera eman dio Noos auziko ikerketari, lau urteren ostean, eta akusatuen eserlekuan nortzuk eseri beharko liratekeen zehaztu du. Orain, Fiskaltzak eta akusazioek 20 eguneko epea edute, epaiketa egin edo ez eskatzeko.
Autoan, Cristina infantaren senarra, Iñaki Urdangarin Palmako dukea, ere auzipetu du Castrok, eta guztira bederatzi delitu egotzi dizkio, tartean dirua bidegabe erabiltzea, iruzur egitea eta prebarikazioa.
Orotara, 16 pertsona auzipetu ditu Castrok, hala nola Diego Torres, Noos Institutuko fundatzaile eta Iñaki Urdangarinen bazkide ohia; eta Jaume Matas Balearretako Gobernuko presidente ohia.
'Isilpean lagundu zion'
Ustezko ustelkeria delituetan "bere onurarako" parte hartu zuela frogatzeko "zantzu nahikoak" daudela adierazi du Castrok bere autoan. Horrez gain, bere senarrak delitu horiek egiteko bitartekoak erraztu zituela eta "isilpean" lagundu ziola ebatzi du epaileak.
Epaileak ez du iritzirik eman nahi izan infantak jarrera hori mantentzeko argudiatu zituen arrazoien inguruan (bere senarrarekiko miresmena, maitasuna eta konfiantza).
"Aro bat bukatu da", adierazi du epaileak, Palmako 3. zenbakiko Instrukzio epaitegira heltzean. Dena dela, oraindik ere aldeek helegiteak jar ditzaketela gogorarazi du.
Autoaren arabera, Cristina Borboikoa senarrak 2007. eta 2008. urteetan egindako 337.138 euroko iruzurreko "halabeharrezko kolaboratzailea" izan zen. Aizoon enpresaren bitartez (Palmako duke-dukesak ziren jabeak, % 50ean) egin ei zuten iruzurra, zegozkienak baino zerga gutxiago ordaintzen saiatzeko.
Hain zuzen ere, Aizoon enpresa faltsu bat zela (ez zuen langilerik ezta egoitzarik ere) eta Noos Institutuak lortutako diru publikoa desbideratzeko erabilitako bideetako bat zela argudiatu du epaileak.
Aizoon "entitate familiar xumea" bat izatea eta helbidea hainbataten aldatzea eta helbide hura askotan Noos egiturarenarekin bat etortzea ez datorrela bat iritzi dio Castrok.
Modu "bidegabean" Noos Institutuak lortutako etekinak banatzeko Aizoon sortu zutela adierazi du epaileak. Urdaingarinek zenbait enpresei emandako ustezko zerbitzuen fakturak egiteko eta etekin hori ez deklaratzeko ere erabili zuten, Castroren arabera.
Dirua zuritzea ere egotzi dio infantari. Cristinak hainbat gastu pribatu Aizoonetik lortutako etekinekin ordaindu zituela esan du epaileak.
Castrok azaldu duenez, Urdaingarin eta Cristinaren hainbat faktura aurkitu dituzte, non gastu pribatuak, zerbitzuak edota erosketak Aizoon sozietatearen bitartez ordaintzen zituzten.
Fiskaltzak helegitea jarriko du
Pedro Horrach Ustelkeriaren aurkako fiskalak Cristina infantaren inputazioaren aurka helegitea jarriko duela aurreratu du. Izan ere, horren aurkako zantzurik ez dagoela argudiatu du.
"Den pertsona izateagatik auzipetu dute", adierazi du fiskalak. Horren hitzetan, beste pertsona bat izatekotan, ez litzateke Noos auzian inputatua izango, "eta inork ez luke berari buruz hitz egingo".
Efe agentziari egindako adierazpenen arabera, infanta modu "bidegabean" tratatu dute eta "330 pertsonen lekukoa entzun ondoren" infantaren aurkako elementurik ez dagoela berretsi du.
Castro epaileak urtarrilaren 7an inputatu zuen erregearen arreba, eta orduan ere Fiskaltzak aurka egin zuen.
'Errespetua' Errege Etxetik eta Gobernutik
Errege Etxeak "botere judizialaren independentziari errespetu osoa" adierazi dio gaur, Noos epailearen erabakia jakin ondoren.
Bestalde, Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroak Castro epailearen erabakiaren aurrean "errespetua" adierazi du eta helegitea jartzeko aukera dagoela gogoratu du. Espainian legea "denontzat berdina" dela azpimarratu du Gallardonek, infantaren inputazioaren ondoren.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.