Cristina infanta: 'Ez dakit ezer, konfiantza osoa nuen senarrarengan'
Cristina infantak Jose Castro epailearen aurrean esan duenez, Iñaki Urdangarinek agintzen zizkion agiri guztiak sinatzen zituen, bererengan konfiantza zuelako, epaitegietako zenbait iturriren arabera. 6 orduz epailearen aurrean deklaratzen egon ostean, 18:11n atera da Palmako epaitegitik.
Autoan sartu aurretik, irribarretsu ondorengoa adierazi die bertan zeuden kazetariei: "Gero arte, eskerrik asko".
Cristina infantaren defentsa taldeko buru den Miguel Roca abokatua pozik mintzatu da kazetarien aurrean: "Pozik gaude infantak bere esku-hartzeari buruzko xehetasunak eta azalpenak emateko aukera izan duelako". Roca abokatuak kazetarien aurrean hitz egin du, eta infanta Cristinak justiziarekin kolaboratu duela eta inolako pribilegiorik ez duela izan nabarmendu du. Horren esanetan, "bere egia kontatu du", eta "errugabea dela" eta "guztiok legearen aurrean berdinak garela" erakutsi du.
Infanta Cristinaren deklarazioaren harira inolako baloraziorik ezin duela egin adierazi du Jose Castro Noos auziko epaileak, eta dagokion izapidea heltzen denean egingo duela gaineratu du. Kazetarien galderei erantzunez ondorengoa esan du: "Ez da balorazioak egiteko unea. Izapideak egiteko momentua heltzen denean egingo ditut balorazioak", nabarmendu du. Hitz horien ondoren, motorra hartu eta epaitegiko aldapatik jaitsi da.
Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzalk berretsi duela ez delitu zantzurik ikusten. Infanta Cristinak ez lukeela inputatuta egon behar eta inputatu gisa deklaratzea ez zela beharrezkoa nabarmendu du.
Arratsaldeko saioa 17:00ak aldera hasi da, eta 30 minutuz Pedro Horrach Ustelkeriaren kontrako fiskalaren galderei erantzun die. Geroago, Fiskaltzaren galderei ere erantzun die, ez ordea akusazioari.

Goizeko saioa bukatu denean (15:00ak inguruan) infantak otarteko bat bazkaldu du, Jesus Maria Silva bere abokatuak hedabideei esan dienez, baina Erregearen alaba "indartsua" da eta "eusten dio".
Epaileak 15:00etan eten du goizeko saioa bazkaltzera joateko, eta 17:00etan berrekin diote saioari.
Goizean, Aizoonen faktura guztien inguruan galdetu dio epaileak, galdeketa "oso sakon" batean. Infanta Aizoonen akzioen % 50 jabe da, eta beste erdia, Urdangarinena da.
Infantaren arabera, Erregeak Bartzelonako jauregia erosteko emandako dirua, 1,2 milioi euro, pixkanaka itzultzen ari dio. Bere aita izanda, gaineratu du, erregeak badaki dirua itzuliko diola, eta dagoeneko itzultzen ari diola ziurtatu du.
Epaileak Aizoon enpresako gastuen inguruan galdetu dio galdera gehienetan, iruzurra egiteko erabili izan zuten susmoa baitu.
Infantak onartu egin du enpresaren txartelarekin ordainketak egin izana, baina ziurtatu du ez dela Ogasunari iruzurra egiteko bide bat, eta inoiz ez zuela pentsatu egindako legez kanpo egongo zenik.
Halaber, infantak esan du ez zuela erantzukizunik Aizoon enpresaren kudeaketarekin, eta ez dagoela lotuta enpresa horrek egindako etxeko langileen kontratazioarekin.
Edonola ere, infantak azpimarratu du berak ez dakiela zein den enpresa horren egunerokoa, Iñaki Urdangarinen gidaritzapean omen dagoelako. Epaitegietako iturrien arabera, Cristina infantak itxura lasaia zuen eta irribarretsu agertu da.
Gainera, onartu du bazekiela Juan Carlos erregeak Iñaki Urdangarini Noos Insututuko jarduerak bertan behera uztea gomendatu ziola, 2006ean, Jose Manuel Romero Fontaoko kondearen bitartez.
Ez daki, ez du erantzuten
Bestalde, Manuel Delgado Foro Civico de Julio Anguita herri akusazioko abokatuetako baten arabera, infantak bere senarrarengan enpresak kudeatzean zuen konfiantzan oinarritu du deklarazioa.
Epaileak emandako 10 minutuko atsedenaldian egin ditu adierazpenak Delgadok. Abokatuaren esanetan, ihes-hitzekin erantzun du infantak, erantzunen % 95 "ez daki, ez du erantzuten" dira. Horren ildotik azaldu du erantzunen % 95 ihes-hitzekin egindakoak izan direla.
Artxibatzea
Jesus Silva infantaren abokatua baikor agertu da Castrok infantaren kontra egindako "akusazioak artxibatuko" dituela.
"Oso pozik gaude itaunketaren goizeko saioa eta gero", esan du abokatuak, epaileak bazkaltzeko eman duen bi orduko atsedenaldian.
Silvaren arabera, halaber, galdeketa "sakona eta luzea" izan da eta Palmako dukeak epaileak egindako galdera guztiei erantzun egin diela ziurtatu du.
"Oso argi geratu da zer zekien, zer ez zekien, jakin behar zuena eta jakin behar ez zuena", gaineratu du Silvak. Gainera, Cristina infanta "nekatuta" zegoela esan du, baina "indartsua da eta eusten dio".
Silvak, gainera, ezeztu du ihes-hitzekin erantzun duenik infantak eta azpimarratu egin du "ehunka" galderei erantzun diela, "dakiena eta ez dakiena argituz", baita suposatu zezakeena ere.
Goizean goiz
Cristina infanta gaur, larunbata, hasi da deklaratzen 09:58ean, Noos auziko ikerketan bere izena lehenengoz agertu eta bi urte baino gehiagora. Aizoon Noos Institutua diru publikoa zuritzeko sareko enpresetako bat zela ondorioztatu zuen Fiskaltzak, garai horretan (2011). Cristina infanta eta Iñaki Urdangarin bere senarra enpresa horren jabeak dira.
Cristina infanta 10:00ak jotzeko minutu batzuk falta zirenean heldu da Palmako Auzitegira. Autoz heldu da ia ateraino, bere senarrak orain dela bi urte ez bezala, ondoko kaletik oinez etorri baitzen. Ikusmin handia zegoen Palmako Justizia Auzitegiaren inguruan, baita ehunka (400 inguru) polizia ere.
Protestak epaitegien inguruan
Ehunka pertsonak Palmako Epaitegiaren inguruan elkarretaratzeak egin dituzte ustelkeria eta Monarkiaren kontra, hala nola, Països Catalansen eta Jose Castro epailearen alde.
Lagun asko Errepublikaren eta independetziaren alde manifestatu dira; beste asko, ordea, Coca-Colako EEEren kontra, petrolioa ateratzeko egitasmoen kontra eta Castro epailearen alde.

Infanta inputatzeko argudioak
Jose Castro instrukzio epaileak infanta inputatzeko erabilitako argudioetako batzuk:
- "Argi dago Cristina Federica Borboikoa eta Greziakoak ez duela inoiz Aizoon enpresaren bidez lortutako dibidendurik deklaratu".
- "Ezin da onartu Aizoon konpainiak dibidenduen banaketa iluna egitea; senar-emazteek [Palmako duke-dukesak] gastu pertsonalak egin ahal izateko egin zuen".
- "Cristina Federica Borboikoa eta Greziakoak Aizoon enpresari kobratu zizkion gastu pertsonalak iruzur bikoitza izan ziren".
- "Diru kopuru horiek gastu pertsonal hutsak ordaintzeko erabili zituzten, eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan (PFEZ) deklaratu behar zituzten, higiezinen errendimendu gisa, baina argi dago Iñaki Urdangarinek eta Cristina Borboikoak ez zutela inoiz egin. Horrenbestez, behin eta berriro egin zioten iruzur Ogasun Publikoari".
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.