Nutrizioa
2023/07/14 - 12:23
Aspartamoa minibizi-eragile posible gisa sailkatu du aurrenekoz MOEk
Ezarrita dagoen eguneko kontsumo mugari eusten dion arren, gozagarri horren nahiz bestelakoen kontsumoa jaistea gomendatzen du. Hala ere, tartean behin hartzeak inongo arriskurik ez duela gogorarazi dute; egunero kopuru handiak hartzen dituztenentzat dela arriskutsua.
2023/07/10 - 15:43
Gluten gabeko txokolatezko gaileta sorta bat merkatutik kendu dute burundanga arrastoak topatu ostean
Droga horrez gain, atropina botikaren arrastoak ere aurkitu dituzte. Gerble markako txokolatezko pipitadun gailetak dira kutsatutakoak, gluten bakoak. Zehazki, 51914913 lotea da kaltetutakoa, iraungitze data 2023/09/20 duena.
2023/05/19 - 14:16
Zer arrisku ditu moztutako frutak gure osasunerako?
Uda iristear da, eta dagoeneko baditugu supermerkatu eta fruta-dendetan sandiak, meloiak, papaiak eta ananak. Segurua al da moztutako fruta horiek erostea? eitb.eus-ek adituekin hitz egin du gaia argitzeko.
2023/05/16 - 10:46
Elikaduraren industriako 287 enpresak hartuko dute parte F4F-Expo Foodtech azokan gaurtik ostegunera
Arduradunek aurreikusi dute Barakaldoko BECen maiatzaren 16tik 18ra izango den jardunaldi honek 17 milioi euroko eragina izango duela EAEn.
2023/05/16 - 07:00
Proteina alternatiboak ekoizten MOA Foodtech enpresan
Nafarroako enpresa honek kalitate altuko proteinak dituen produktu bat, hauts moduko bat, egiten du. Elikaduraren industrian erabiltzen dute hanburgesa begetalak, lasagna eta abar egiteko.
2023/05/15 - 23:37
Edulkoratzaileek ez dute pisua galtzen laguntzen eta hilkortasuna areagotu dezakete
Munduko Osasunaren Erakundeak egin berri duen ikerketa baten emaitza da. Horren arabera, "2 motako diabetesa eta epe luzeko gaixotasun kardiobaskularrak izateko arriskua areagotu dezakete edulkoratzaileek".
2023/05/14 - 19:39
Nafarroako Elikagaien Bankua pozik agertu da bildutako elikagai kopuruagatik
Asteburu honetan, bilketa fisikoa egin dute, baina online bidezko dohaintzak ekainaren amaiera arte egin ahal izango dira.
2023/05/13 - 15:16
Elikagaiez betetako bost kamioi abiatu dira Euskaditik Saharara
Larunbat honetan, goizeko 10:00etan, Sahararekin solidarioa den karabanak Tindoufeko (Aljeria) errefuxiatuen kanpamenduetarako bidea hartu du Laudiotik (Araba). Guztira, 40 tona elikagai eta premiazko beste ondasun batzuk eramango ditu.
2023/05/12 - 13:52
Azukrea, gurina, esnea, zerealak eta esnekiak, azken urtean gehien garestitu diren oinarrizko produktuak
Iazko apiriletik aurtengo apirilera, azukrea % 49,6 garestitu da; gurina, % 31,2; esne osoa, % 27,7; esne gaingabetua, % 27,5; zerealak, % 18,2, eta esnekiak, % 17,6.
2023/05/11 - 14:22
Kongresuak onartu egin du elikagaiak alferrik galtzea saihesteko lege-proiektua
Testuak konponbiderako lehentasunen hierarkia ezarriko du, "2030 Agendaren ekoizpen eta kontsumo arduratsuari buruzko helburua" betetzeko.
2023/05/10 - 23:09
Banaketa-enpresek eta jatetxeek zigorrak jasoko dituzte saltzen ez duten janaria ematen ez badute
Enpresek, horretarako gaitasuna dutenean, lehentasun hierarkia bat aplikatu beharko dute janaria zakarrontzira ez botatzeko, eta soberan geratzen dena eramateko aukera eskaini beharko dute, betiere arriskurik gabe kontsumi badaiteke.
2023/04/21 - 09:42
D bitamina, eguzkiaren menera
Udaberriarekin, eguzki ordu gehiago ditugu eta, hala, gure gorputzeko D bitaminaren maila hobetu dezakegu. Izan ere, herritarren artean gabezia dagoela atzeman dute azken ikerketek. Maddi Etxeberria nutrizionistarengana jo dugu aholku eske.
2023/04/16 - 09:55
Lehen baino hobeto ala okerrago jaten dugu?
Azken hamarkadan, behera egin du etxeko elikagaien kontsumoak: ia 100 kg gutxiago pertsonako urtean, Hego Euskal Herrian. Garazi Abasolo AIKEko nutrizionistak aldaketen ondorioak azaldu dizkigu.
2023/04/16 - 09:55
Erosketa saskia aztertu dugu, nutrizioaren ikuspegitik
Garazi Abasolo nutrizionistak erosketa saskian sartzen dugun elikagai mota desberdinen inguruan hitz egin digu.
2023/04/14 - 22:31
Zeintzuk dira gehien kontsumitzen ditugun elikagaiak?
Fruta eta barazkiak eta esnea eta esnekiak dira Hegoaldean gehien kontsumitzen ditugun elikagai-taldeak. Maila bat beherago, funtsezko elikagai gehiago agertzen dira, hala nola haragia, ogia, patatak eta arraina.
2023/04/14 - 22:28
Gero eta elikagai gutxiago kontsumitzen dugu etxean
Gero eta elikagai gutxiago kontsumitzeko azken hamarkadako joerari, azken hilabeteetako inflazioa gehitu zaio. 2022tik 2023ra 18 kg gutxiago kontsumitu du pertsona bakoitzak EAEn.
2023/04/12 - 13:23
Zer egin D bitaminaren falta atzematen badigute?
Badirudi Euskal Herrian badagoela D bitaminaren falta. Horren aurrean, kremarik gabe eguzkia hartzea aholkatu digu Maddi Etxeberria nutrizionistak. Zenbait kasutan, suplementazioa interesgarria izan daitekeela ere erantsi du. Horren inguruko argibide guztiak eman dizkigu.
2023/04/03 - 11:51
Azukrea vs edulkoratzaileak: zeinen aldeko hautua egin?
% 0 azukre duten produktuak asko ugaritu dira supermerkatuetan. Azukrearen ordez, edulkoratzaileak gehitzen dizkiete fabriketan: maltitola, sorbitola, xilitola, eritritola... Hobea al da horiek hartzea? Seguruak al dira edulkoratzaileak?
2023/04/03 - 11:45
% 0 azukredun produktuek argaltzen lagunduko digute?
CiberOBNko ikertzailea eta EHUko irakaslea den Itziar Eseberrik gai hau kontu handiarekin hartu behar dela dio. Produktu hauek ez dute azukrerik, hori hala da, baina nutrizionalki ez direla batere interesgarriak oroitarazten du.
2023/04/03 - 11:29
Segurua al da eritritol edulkoratzailea?
Sare sozialetan modan jarri da edulkoratzaile hau eta errezeta ugaritan derrigorrezko osagai gisa jartzen dute. Baina hainbat gaitzen oinarrian dagoela ere esan da. Segurua al da? Itziar Eseberri irakasleak argitu ditu.