Banaketa-enpresek eta jatetxeek zigorrak jasoko dituzte saltzen ez duten janaria ematen ez badute
Elikagaiak ekoizten eta eraldatzen dituzten enpresek, eta banatzen dituztenek, milioi erdi eurorainoko zigorrak jasoko dituzte janaria alferrik galduz gero. Jatetxeei eta gainerako ostalaritza establezimenduei ere eragingo die araudi berriak.
Elikagaiak alferrik galtzeari aurre egiteko legea gaur onartu du Kongresuak. Hiru arau-hauste maila ezartzen ditu (arinak, larriak eta oso larriak), eta 2.000 eurotik gorako isunak aurreikusten ditu arauak betetzen ez dituzten enpresentzat.
Lege-proiektua Senatuan bozkatuko dute jarraian.
Enpresek, horretarako gaitasuna dutenean, lehentasunak zehaztu beharko dituzte janaria zakarrontzira ez botatzeko, eta soberan geratzen dena eramateko aukera eskaini beharko dute, betiere arriskurik gabe kontsumi badaiteke.
Soberakinak eramateko aukera ez ematea arau-hauste arina izango da, eta enpresak administrazioekin lankidetzan arituko dira sortzen diren hondakinak kontrolatzeko.
Elikagaiak emateaz arduratzen diren enpresen kasuan, soberakinak egoera ahulean dauden pertsonei eman ezean, zigorrak jasoko dituzte. Gainera, elikagaiak banatzeko orduan diskriminatzea arau-hauste larria izango da.
Urtero, milioika tona elikagai zakarrontzira botatzen dira. Gehiena (% 70) gure etxeetan eta jatetxeetan galtzen da.
Ekoizpen eta banaketa kateko eta ostalaritzako hondakinak kontrolatzeaz gain, etxeetan ere jarri behar da arreta. Batez beste, etxe bakoitzean 70 kilo inguru botatzen dira urtean. Batez ere, ukitu ere egiten ez ditugun elikagaiak botatzen ditugu. % 78 dendatik zaramara doazen produktuak dira, eta gainerako % 22a, prestatutako platerak.
Hona hemen OCU kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteak emandako aholku batzuk, hainbeste janari zaborretara ez botatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Abenduaren erdialdean irekiko dute Bilboko Zabalguneko aparkalekua, 549 plazarekin
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak