Oñati
2020/12/31 - 11:32
Zauritutako pottoka bat erreskatatu du Ertzaintzak Arantzazuko igoeran
Ertzaintzako agenteek Arantzazuko igoeran hanka bat hautsita zuen pottoka bat aurkitu dute. Errepidetik ateratzen lagundu ondoren, jabea aurkitzen saiatzen ari dira (irudiak: @UvrErtzaintza).
2020/12/03 - 16:24
Euskaraz idatzitako XVI. mende hasierako maitasun poema bat aurkitu dute
"Garrantzi handiko" aurkikuntza da, euskara arkaikoan idatzitako garai hartako oso testu gutxi daudelako eta, horrenbestez, "zaharrenetakoa izan litekeelako".
2020/11/30 - 22:08
Saltokietako edukiera murriztu egin du Jaurlaritzak, pilaketak saihesteko
150 metro karratutik gorako dendek eta lokalek % 60ra mugatu beharko dute edukiera.
2020/11/30 - 20:17
Jaurlaritzak 10 pertsonako muga eta zirkulazio librea proposatu du Gabonetarako
Era berean, gaueko mugikortasuna hilaren 24an eta 31n 01:00 arte luzatzearen eta egun horietan gehienez 10 pertsona elkartzea baimentzearen alde egitea adostu du.
2020/11/06 - 15:57
"Mila Modu", Xabier Yanizen proiektu berria
"Mila Modu" da Xabier Yaniz musikari oñatiarrak abiatu duen proiektu berriaren izena eta "Absurduaren paradisua", berriz, kaleratu duten lehen diskoaren izenburua.
2020/10/21 - 16:24
Intzidentzia-tasa altua duten herriak 18 dira Gipuzkoan
Hernani eta Lezo sartu berriak dira , 5.000 biztanletik gorako herrien artean kutsatze tasak 500 positibo gainditzen dituztenen artean.
2020/10/19 - 11:57
Egunsenti zoragarri batekin hasi dugu astea
Irudi ikusgarriak utzi dizkigu gaurko egunsentiak Euskal Herriko txoko askotan.
2020/10/18 - 18:16
Gipuzkoako gune gorriak: 10 udalerri daude kutsatze-tasa oso altuarekin
100.000 biztanleko 500 kutsaturen langa gainditu dute 10 herrik Gipuzkoan. Herritarrekin izan da ETB eta datu txarrak ikusita, "neurriak orain hobeto beteko" ote diren esperantza dute askok.
2020/09/25 - 20:46
Emakume bat hil da Oñatin, auto batek eta kamioi batek talka eginda
Hildakoa irakaslea zen eta IES Zuazola-Larrañara zihoan. LABek salatu du aurten dagoeneko 48 langile hil direla Euskal Herrian.
2020/09/25 - 14:16
Emakume bat hil da Oñatin izandako trafiko istripu batean
Ezbeharra 07:55 aldera gertatu da GI-2630 errepidean, Oñati parean. Ikertzen ari diren arrazoiak tarteko, kamioi batek eta auto batek talka egin dute.
2020/09/09 - 23:03
Meza nagusia izan da aurtengo ospakizun bakarra Arantzazuko Amaren Egunean
Arantzazuko Amaren eguna da, egun seinalatua gipuzkoarrentzat eta egun handia arantzazuko santutegian. Meza nagusia izan da aurtengo ospakizun bakarra.
2020/07/12 - 19:09
Espetxera bidali dute bikotekide ohiari eraso egiteagatik Oñatin atxilotutako gizona
44 urteko gizonezkoak emakumearenganako zuen urruntze agindua urratu zuen eta eraso egin zien ama-alabei, lesioak eraginez. Martuteneko espetxera bidali dute.
2020/04/14 - 13:59
Euskotrenek zerbitzu berezia ematen die etxean lo egiten ez duten osasun langileei
Derioko Seminario Hotelean dauden Osakidetzako langileek, eta Debagoienekoek, dagoeneko badaukate autobus zerbitzu berezi hori.
2020/04/11 - 16:18
Jaurlaritzak atzera egin du eta posible izango da azokak egitea
Polemika handi baten ostean, eta planto batzuen ondoren, gaur Jaurlaritzak atzera egin du eta posible izango da azokak egitea.
2020/04/11 - 14:11
Bezeroa: ''Azokara etortzea da supermerkatura joatea bezala; ondo antolatuta dago''
Oñatiko Azokak ateak ireki ditu larunbat honetan, Jaurlaritzak nekazaritza- eta abere-elikagaien eta produktuen zuzeneko salmentako merkatuak eta azokak debekatu dituen arren.
2020/04/11 - 13:44
Bezero ugari, baserriko produktu freskoen bila, Oñatiko Azokan
Oñatiko Azokak ateak ireki ditu larunbat honetan, Jaurlaritzak nekazaritza- eta abere-elikagaien eta produktuen zuzeneko salmentako merkatuak eta azokak debekatu zituen arren.
2020/03/06 - 14:24
Martxoaren 8rako Gipuzkoan deituta dauden manifestazio nagusiak
Kontsulta ezazu Mugimendu Feministak Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatu duen egitaraua, herriz herri.
2020/01/15 - 14:25
2.507 lagunek erabili zuten 2019an kirol-instalazioetarako txartel bakarra
Erakundeek sortu eta bultzatu dute Mugiment Kirol Txartela; aplikazioaz baliatuta, herritarrek aukera dute EAE osoko hainbat udalerritako kirol-instalazioak erabiltzeko. 16 herritan dago eskuragarri.
2019/12/03 - 22:00
Gipuzkoako Foru Aldundiak 8.854 kultura bonu jarriko ditu salgai
Bonua 20 euroan erosi ahalko da, eta 12 euroko hobaria izango du euskarazko produktuak erosteko eta 8 eurokoa, berriz, beste hizkuntza bateko produktuak eskuratzeko.
2019/10/22 - 10:16
Joseba tetraplegiko geratu zen eta bizikleta berezi bat behar du giharrak sendotzeko
Josebak orain erabiltzen duen bizikleta itzuli egin behar du Oñatiko triatloi taldea boletoak saltzen ari da Joseba eta antzeko egoeran daudenentzat bizikleta bat erosteko.