Euskaraz idatzitako XVI. mende hasierako maitasun poema bat aurkitu dute
Euskararen ikerkuntzak "altxor" berri bat dauka: euskaraz idatzitako XVI. mende hasierako maitasun poema bat. Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan, Oñatin, aurkitu dute olerkia.
Aurkitu eta gutxira, horren berri eman dute prentsaurrekoan Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Harkaitz Millan Kultur arduradunak. Bertan azaldu dute poema euskara arkaikoan idatzita dagoela, eta Azkoititik iritsitako notario-protokolo batean jasota zegoela.
"Garrantzi handiko aurkikuntza da gaurkoa, euskara arkaikoan idatzitako garai hartako oso testu gutxi daudelako eta, horrenbestez, zaharrenetakoa izan litekeelako", adierazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak ohar baten bidez.
"Gaur arte heldu diren ia testu guztiak oso laburrak dira, alegia, esaldi solteak edo kopla laburrak", zehaztu du.
Rosa Ayerbe ikertzaileak aurkitu du testua, Iago Irijoa artxibo horretako erabiltzailearen eta bertako langileen laguntzarekin. Irijoa aditua da garai hartako historian. Hala, guztien artean "irakurtzeko oso zaila" den poema horren transkripzioa egitea lortu dute.
Horretarako, Ander Ros filologoaren laguntza ere izan dute, aspaldiko dokumentuen gaineko ezagutza sakonak baititu.
Ros irakaslearen esanetan, "gipuzkeraz idatzitako testu bakanetakoa da, eta horien artean zaharrena".
Uste dute testuaren egilea Miguel Ibañez de Insaustiren eskribautegian lan egin ahal izan zuen eskribauetako bat izan litekeela.
Datari dagokionez, ondorioztatu dute 1508 eta 1521 artean idatzi zutela, letra berarekin idatzitako beste zenbait dokumentutan oinarrituta.
Markel Olanok prentsaurrekoan esan du "bereziki pozgarria" dela aurkikuntza Euskararen Egunean iristea.
Ene laztan gozo ederra/ penaz penaçen naçu/ Orreyn culez ninduçula/ Nola amora nençaçun/ ori escuan ezpata, diote olerkiaren lehenengo bertsoek. Datozen asteetan Koldo Mitxelenan egongo da ikusgai eskuizkribua.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko metroaren zerbitzua etenda dago Etxebarri eta Basauri artean arazo teknikoengatik
Hiru pertsona hil dira Caparrosoko abeletxe batean, minda hobi batean harrapatuta
La Calzadako bizilagunek bitartekaritza eskatu dute, euren etxebizitzen jabe den funtsaren "abusuzko prezioen" aurrean
Sei urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati bikotekidea bortxatzeagatik eta etengabe tratu txarrak emateagatik, Nafarroan
Indarkeria matxistaren biktimei arreta integrala emateko akordioak 25 urte bete ditu
Urdako tren istripuaren biktimen aldeko hileta elizkizuna azaroaren 12an egingo dute Toledoko katedralean
Orioko Udalak Jaurlaritzari galdegin dio konpon dezala berehala duela 40 egun su hartu zuen ontziak eragindako egoera
Anderren heriotzan inplikatutako agenteei espedientea egitea baztertu duen alkatetzaren dekretua errekurritu egin dute
Horrela eragingo die trafikoari eta oinezkoei Reala-Olympique Lyon partidagatik ezarritako segurtasun dispositiboak