Oñati
2023/06/15 - 16:48
Urtero Piriniotara joan ohi diren zaleentzat aurtengo Frantziako Tourra oso berezia izango da
Urtero milaka euskal zale joan izan ohi dira Pirinioetara Frantziako Tourreko etapak zuzenean ikustera. Aurten, lasterketa euskal errepideetatik igaroko da eta oso edizio berezia izango dela onartzen dute.

2023/03/30 - 22:38
Gurasoek elkarretaratzeak egin dituzte Oñatin eta Arrasaten haurren matrikulazioarekin gertatutakoa salatzeko
Haserrea erakutsi dute gurasoek Oñatiko elkarretaratzean. Zazpi familia gelditu dira haurrak aurrematrikulatu ezinik Txantxiku ikastolan, tartean zentroarekin harreman estua duten batzuk. Matrikulazio eskaerak, eskainitako plazak baino gehiago izan dira baita ere Arrasateko Arizmendi ikastolan.
2023/03/28 - 22:21
Oñatiko 51 urteko gizon bat hil da Galizian, zirkulazio istripu batean
Hildakoa Pablo Aguirregabiria OAR Coruña eskubaloi taldeko entrenatzailea da.

2023/02/27 - 20:32
Elurrak irudi politak utzi ditu Euskal Herriko hainbat txokotan
Bihar, asteartea, 100-400 metro inguruan geratuko da, baina prezipitazio are gutxiagorekin, nahiz eta isurialde atlantikoan ugariagoak izango diren.

2023/02/24 - 16:05
Ukrainatik ihesi, bake lekua topatu dute Oñatin Yulak eta bere familiak
Pake Leku izeneko tabernaren ardura du Yula Krekotenek. Haren amak Taniak eta herrikide Yanak ere bertan egiten dute lana.
2023/01/18 - 20:37
Eskia egiten... Arantzazun
Neguko lehen elurtea Euskal Herrian, ez dute zalantza egin eski zaleek. Gipuzkoako barnealdeko herririk altuenetan 10 zentimetro edo gehiagoko elur pilaketak izan dira. Arantzazutik abiatu eta, giroa aproposena ez bazen ere, maldetan behera gozatu ederra hartu dute eskiatzaileek.
2022/12/17 - 20:21
Artzain gazte gehiago behar direla azpimarratu dute Oñatiko Artzain Eskolaren 25. urteurrenean
Sektorea lehiakorragoa egiten dute eta bizimodu baten zaindari dira. 300 ikasletik gora izan dira, horietako % 20 inguru, emakumeak.

2022/12/16 - 22:00
Zer ondorio izango ditu Ulma eta Orona Mondragon korporaziotik ateratzeak?
Oñatin errotutako Ulma taldeak 5.500 langile dauzka bere 9 kooperatibetan banatuta. Hernaniko egoitza nagusitik, igogailuak egiten dituzten munduko enpresa puntakoenekin dago lehian Orona.

2022/12/16 - 21:52
Ulmako eta Oronako bazkideek Mondragonetik ateratzea erabaki dute
Ulmako bazkideen % 80k eta Oronako bazkideen % 72k baiezkoa eman diote Mondragon Korporaziotik ateratzeari gaur egindako batzarretan.
2022/12/16 - 15:12
Ulmako bazkideek Mondragonetik ateratzea erabaki dute
Oronako bazkideek ere ezohiko batzarra egin dute Mondragon Korporaziotik atera ala ez erabakitzeko, baina oraindik ez dute erabakiaren berri eman.
2022/11/30 - 12:30
Urkullu lehendakaria Pirinioetako Lan Elkartearen 40. Osoko Kontseiluko buru izan da
Eskaini duen hitzaldian, Iñigo Urkulluk iragarri du Euskadi izendatu dutela azaroaren 23an onartutako INTERREG-POCTEFA programaren kudeatzaile.
2022/11/22 - 22:44
Ulmak "presioak" salatu ditu, eta abenduaren 16an erabakiko du Mondragon Taldea utzi edo ez
Ulma Taldeko Zuzendaritzak egun horretarako deitu ditu 2.789 bazkideak, bozka dezaten ea onartzen duten Korporaziotik irten eta Mondragonekin duten harremana aldatzea "sistema kooperatiboa indartzeko adostasunezko hitzarmenetan oinarritutako eredu batekin".
2022/11/22 - 21:28
Ulmaren eta Mondragon Taldearen arteko harremana, hausturatik gertu
Ulmak gogor jo du Mondragon Taldearen aurka, eta ezohiko batzarra deitu du abenduaren 16rako, korporaziotik atera edo ez erabakitzeko.
2022/11/22 - 17:05
Ulmak esku-sartzeak leporatu dizkio Mondragon Korporazioari, eta "baieztapen manipulatuei" erantzungo die
Bazkideei zuzendutako mezu batean, Taldeko Zuzendaritzak salatu du “komunikazio kanpaina oldarkorra” ari direla gauzatzen Ulmaren aurka: "Ez dugu onartuko" erabakitzeko euren ahalmenaren kontra horrela erasotzea.
2022/11/15 - 15:55
Ucin: "Orona eta Ulmaren eta bertako pertsonen etorkizuna hobea izango da Mondragonen"
Ez Orona, ez Ulma ez dira izan Mondragon Korporazioak gaur Donostiako Kursaalean egin duen kongresuan. Mondragon Korporazioko presidentearen esanetan, bi enpresa industrialak Mondragonetik ateratzeak "ez dio mesederik egiten ez Oronari, ez Ulmari ezta gainerako kooperatibei ere".
2022/11/09 - 21:44
Ulma kooperatibak informazio-bilerak abiatu ditu Mondragon korporazioa utzi ala ez erabakitzeko
Ulma kooperatibak prozesua hasi du Mondragon taldea uzteok. Horretarako lehenengo pausoa izan da langile guztiei informazioa helaraztea, eta, hain zuzen ere, gaur abiatu dituzte horretarako bilerak Oñatin (Gipuzkoa). Azken erabakia abenduaren erdialdean hartuko dute.
2022/11/09 - 21:02
Ostegun gauean AP-8a itxiko dute Errenteria parean, Bilborako noranzkoan
Bidea konpontzeko lanetarako itxiko dute aipatutako bidea.

2022/10/28 - 15:52
ULMA eta Orona Mondragon Korporazioa uzteko prozesua ireki dute
ULMAk eta Oronak alde egitea, kolpe handia litzateke Mondragonentzat. Izan ere, bien artean, 1.700 milioi euroko salmentak dituzte, 11.000 langile eta 270 milioi euro baino gehiago irabazi gordinetan.
2022/10/28 - 09:16
Mondragon Taldetik ateratzea aztertzen ari da ULMA
Orona kooperatiba ere ari da aztertzen taldea abandonatzea, eta abenduan egingo die kontsulta bazkideei.
2022/09/29 - 00:22
Urte eta erdiko haur bat zauritu da Oñatin, hirugarren solairutik erorita
Gertakaria 13:45 aldera jazo da Errekalde auzoko etxebizitza batean. Haurrak buruan kolpe bat hartu du, baina ez dago haren osasun egoerari buruzko datu gehiagorik.