Ondarroa
2019/06/02 - 22:36
2.500 kilo koka zeraman arrantzontzia Ondarrokoa da
Dirudienez, Hegoamerikako porturen batetik itsasoratu zen 'Gure Leire' ontzia zazpi tostartekorekin Euskal herrian deskargatzeko asmoarekin, Poliziaren ustez.
2019/05/24 - 19:35
Kamiñaldeko lanak amaitu eta itxita zegoen esparrua zabaldu egin dute
2016ko martxoaren 8an, egunetan euria etengabe bota ondoren, erori egin zen Kamiñaldeko mendia kalte ikaragarriak eraginez. Inguruan segurtasuna bermatzeko egin beharreko lanak gaur arte luzatu dira.
2019/05/03 - 23:04
Ondarroako aitaren baimenik gabe semea Uruguaira eraman zuen emakumea atxilotu dute
Ondarroako aita batek bost urte daramatza Jurgi bere semea ikusi gabe. Egun batetik bestera, amak umea Uruguaira eraman zuen. Atzo, azkenean, Interpolek emakumea atxilotu egin zuen.
2019/05/03 - 22:27
Duela bost urte Ondarroatik semearekin ihes egin zuen emakumea atxilotu dute Uruguain
Aitak pozik hartu du berria eta umea ahalik eta azkarren etxean izatea da bere nahia. Uruguaiko epaile batek erabakiko du ama estraditatu ala ez.
2019/05/02 - 10:51
Hasi da 2018ko errentaren kanpaina Bizkaian 180 milioi euroren itzulerarekin
Ekainaren 28ra arte —orduan amaituko da kanpaina—, Foru Ogasunak 576.800 aitorpen izapidetzea aurreikusten du. Horietatik 401.000 itzultzekoak izango dira.
2019/04/12 - 23:17
Korrikak jendetza batu du Donostian
Gipuzkoako kostaldea zeharkatuta, arratsaldean iritsi da Donostiara euskararen aldeko lasterketa. Erdigunean eta auzoetan jende andana izan da.
2019/04/12 - 13:35
Euskararen aldeko lasterketak jende andana batu du Ondarroan
Irudi ikusgarria utzi du Korrikak Ondarrun. Goizeko 5:30ak zirenean kaleak jendez gainezka zeuden, euskararen alde korrika egiteko prest.
2019/04/10 - 00:29
553.000 kilo antxoa deskargatu dituzte Ondarroako portuan
Milioi erdi kilo antxoa arrantzatu dituzte azken orduetan. Denboraldia hasi denetik antxoa gehien sartu den eguna izan da.
2019/03/22 - 13:13
Euskal arrantzaleek berdel gehiago arrantzatu ahal izango dute aurten
2019rako kuota amaituta, Espainiako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak 2,3 milioi kilo berdel gehiago harrapatzeko aukera emango die Kantauriko eta ipar-mendebaldeko itsasontziei.
2019/02/16 - 19:44
Ekai gazte transexuala gogoratu dute Ondarroan, bere heriotzaren 1. urteurrenean
Ehunka lagun bildu dira bertan Ekai omentzeko. Bere egoerari aurre egin ezinda bere buruaz beste egin zuen gazteak duela urtebete.
2019/02/14 - 15:28
Ondarroako gizon batek 5 urte daramatza amak Uruguaira eraman zuen semea ikusi gabe
Gorkak bost urte daramatza Jurgi semea ikusi gabe. Amak egun batetik bestera Uruguaira eraman zuelako. Nazioarteko atxiloketa agindua dago orain emakumearen kontra.
2019/02/12 - 15:07
Kirmen Uriberen lan berriak ez du zerikusirik izango orain arte idatzitakoekin
Amaia Uribe Kirmen Uriberekin izan da New Yorken. Liburu berria idazten ari da New Yorkeko liburutegi publikoak emandako beka bati esker.
2019/01/25 - 10:40
Uretara erori omen zen gizona bilatzeari ekin diote berriro Ondarroako portuan
Erreskate taldeek goizean berrekin diete bilaketa lanei, itsasbeherarekin batera. Operatiboan ertzainak, Itsas Salbamenduko kideak eta urpekariak parte hartzen ari dira.
2019/01/19 - 13:41
Abokatu kristauek Fiskaltzara eramango dute Ondarroako gurutze frankistaren eraistea
Espainiako Abokatu Kristauen Elkartearen iritziz, monumentua bota izana "gorroto delitua da, batetik, eta sentimendu erlijiosoen kontrako delitua, bestetik".
2019/01/14 - 12:09
Ondarroako Arta muturreko oroigarri frankista bota dute
'Baleares' gerraontzi frankistan hil ziren ondarrutarren omenez eraikitako monumentua da. Goizaldean eraitsi dute, eta sare sozialen bidez zabaldu dute ekintza.
2019/01/14 - 10:55
Ezezagun talde batek monumentu frankista bat behera bota du Ondarroan
Monumentua 1958 eraiki zuten. Bertan, 36ko guerran 'Baleares' ontzi frankistan hil ziren ondarrutarren izenak agertzen ziren.
2018/11/24 - 12:54
Joan den larunbatetik falta zen gizonaren gorpua aurkitu dute Ondarroako portuan
Larrialdi zerbitzuek 10:00ak inguruan herritar baten deia jaso dute, ur gainean gorpu bat ikusi duela esanez.
2018/11/23 - 17:27
Lau pertsona ikertzen ari dira Ondarroan, babestutako marrazoak arrantza egiteagatik
Apirilean Arrantza Ikuskaritzako funtzionarioek Lamna nasus espezieko hogei marrazo konfiskatu zituzten Ondarroan porturatutako arrantza-ontzi batean.
2018/11/21 - 10:23
Ondarroan desagertutako arrantzalea bilatzeko lanei ekin diete berriro
Igande gauean ikusi zuten azkenekoz 44 urteko arrasatearra, kai-muturrean arrantzan.
2018/11/20 - 10:31
Ondarroan desagertutako gizonaren bila ari dira berriro
Igande gauean ikusi zuten azkenekoz 44 urteko arrasatearra, kai-muturrean arrantzan.