Ondarroa
2019/03/22 - 13:13
Euskal arrantzaleek berdel gehiago arrantzatu ahal izango dute aurten
2019rako kuota amaituta, Espainiako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak 2,3 milioi kilo berdel gehiago harrapatzeko aukera emango die Kantauriko eta ipar-mendebaldeko itsasontziei.
2019/02/16 - 19:44
Ekai gazte transexuala gogoratu dute Ondarroan, bere heriotzaren 1. urteurrenean
Ehunka lagun bildu dira bertan Ekai omentzeko. Bere egoerari aurre egin ezinda bere buruaz beste egin zuen gazteak duela urtebete.
2019/02/14 - 15:28
Ondarroako gizon batek 5 urte daramatza amak Uruguaira eraman zuen semea ikusi gabe
Gorkak bost urte daramatza Jurgi semea ikusi gabe. Amak egun batetik bestera Uruguaira eraman zuelako. Nazioarteko atxiloketa agindua dago orain emakumearen kontra.
2019/02/12 - 15:07
Kirmen Uriberen lan berriak ez du zerikusirik izango orain arte idatzitakoekin
Amaia Uribe Kirmen Uriberekin izan da New Yorken. Liburu berria idazten ari da New Yorkeko liburutegi publikoak emandako beka bati esker.
2019/01/25 - 10:40
Uretara erori omen zen gizona bilatzeari ekin diote berriro Ondarroako portuan
Erreskate taldeek goizean berrekin diete bilaketa lanei, itsasbeherarekin batera. Operatiboan ertzainak, Itsas Salbamenduko kideak eta urpekariak parte hartzen ari dira.
2019/01/19 - 13:41
Abokatu kristauek Fiskaltzara eramango dute Ondarroako gurutze frankistaren eraistea
Espainiako Abokatu Kristauen Elkartearen iritziz, monumentua bota izana "gorroto delitua da, batetik, eta sentimendu erlijiosoen kontrako delitua, bestetik".
2019/01/14 - 12:09
Ondarroako Arta muturreko oroigarri frankista bota dute
'Baleares' gerraontzi frankistan hil ziren ondarrutarren omenez eraikitako monumentua da. Goizaldean eraitsi dute, eta sare sozialen bidez zabaldu dute ekintza.
2019/01/14 - 10:55
Ezezagun talde batek monumentu frankista bat behera bota du Ondarroan
Monumentua 1958 eraiki zuten. Bertan, 36ko guerran 'Baleares' ontzi frankistan hil ziren ondarrutarren izenak agertzen ziren.
2018/11/24 - 12:54
Joan den larunbatetik falta zen gizonaren gorpua aurkitu dute Ondarroako portuan
Larrialdi zerbitzuek 10:00ak inguruan herritar baten deia jaso dute, ur gainean gorpu bat ikusi duela esanez.
2018/11/23 - 17:27
Lau pertsona ikertzen ari dira Ondarroan, babestutako marrazoak arrantza egiteagatik
Apirilean Arrantza Ikuskaritzako funtzionarioek Lamna nasus espezieko hogei marrazo konfiskatu zituzten Ondarroan porturatutako arrantza-ontzi batean.
2018/11/21 - 10:23
Ondarroan desagertutako arrantzalea bilatzeko lanei ekin diete berriro
Igande gauean ikusi zuten azkenekoz 44 urteko arrasatearra, kai-muturrean arrantzan.
2018/11/20 - 10:31
Ondarroan desagertutako gizonaren bila ari dira berriro
Igande gauean ikusi zuten azkenekoz 44 urteko arrasatearra, kai-muturrean arrantzan.
2018/11/19 - 13:06
Ondarroan desagertutako arrantzalearen bila darraite
Ondarroan arrantzan ari zela desagertu zen gizonezko arrasatearraren bilaketa lanak goizean goiz hasi dituzte kaia inguruan.
2018/11/18 - 09:28
Ondarroan desagertutako arrantzalearen bilaketa lanak bertan behera utzi dituzte
Iluntze aldera bertan behera utzi dute operatiboa, baina astelehenean abiatuko dute berriro. Igande goizaldeaz geroztik dago arrantzalea desagertuta.
2018/10/13 - 23:01
Ondarroak Ekairi omenaldia egin dio, oroitarri bat jarrita
“Oraindik asko dago egiteko, ikaragarri, batez ere profesionalek”, ziurtatu du Elaxar Lersundi Ekairen aitak.
2018/10/13 - 16:15
Ekai omendu dute Ondarroan, 17 urte beteko zituen egun berean
Duela 8 hilabete egin zuen bere buruaz beste Ekaik, Ondarroako gazte transexualak. Ordutik genero egokitzapenean aldaketak egon dira, baina nahikoa ez direla salatu du Elaxar Lersundik, Ekairen aitak.
2018/10/02 - 14:50
Kamiñaldeko obren azken zatiarekin hasi dira Ondarroan
Zazpi hilabetean amaitzea aurreikusi dute langileek.
2018/09/14 - 14:25
Langile bat hil da Ondarroan izandako istripu batean
Eraikuntzako behargina, argitu gabeko arrazoiak tarteko, laugarren solairutik erori da, materiala igotzen ari zenean.
2018/09/07 - 21:08
Bizkaiko 15 hondartzak kalitate eta ingurumen ziurtagiriak lortu dituzte berriro
Arena, Ereaga, Arrigunaga, Arriatara-Atxabiribil, Plentzia, Gorliz, Bakio, Areatzatxu, Laida, Laga, Ea, Ogella, Isuntza, Karraspio eta Arrigorrik ziurtagiriak eskuratu dituzte.
2018/09/06 - 22:34
Bizkaia Zientzia Plazak zazpi ekitaldi eta 100 hizlari baino gehiago izango ditu
Naukas Bilbao jaialdiko ekitaldi nagusia izango da, irailaren 14an eta 15ean. Besteak beste, Alicia Sintes fisikariak eta Francis Mojica ikertzaileak parte hartuko dute.