Ondarroa
2016/05/07 - 15:41
Tramiteak aritzeko eskatu diote Kamiñaldeko bizilagunek Alokabideri
Hedabideen aurrera atera dira, gogoratzeko oraindik asko etxe barik daudela.
2016/05/05 - 19:34
Etxe gabe daudenei etxebizitzak alokatzea eskatu du Ondarroako Udalak
"Harremanak estutu nahi ditugu eta, aurrerantzean, hartu beharreko erabakiak herritarrekin hartu nahi ditugu", esan du herri bizkaitarreko alkateak.
2016/05/03 - 15:03
240.000 euro, Kamiñaldeko bizilagunei laguntzeko
Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eta Ondarroako Udalak batzorde misto parekide bat osatzea aurreikusi dute diru-laguntzen kudeaketa ikuskatzeko.
2016/04/29 - 22:25
44 etxebizitza gehiago behar dira Ondarroako kaltetuentzat
Alokabidek 26 etxebizitza bideratu ditu Ondarroan eta 14 inguruko herrietan, baina oraindik etxebizitza gehiago behar dira bizilagunak hartzeko.
2016/04/29 - 22:00
Kaltetutako familientzako beste 44 etxebizitza behar dituzte Ondarroan
Joan den martxoan Kamiñaldeko mendi-magalean izandako luiziaren ondorioz 176 familia etxetik atera behar izan zituzten.
2016/04/27 - 13:15
Ondarroako portura milioi bat kilo antxoa sartu da 24 ordutan
Antxoa "gehiegi" dagoela iritzita, lanastea murriztea erabaki dute euskal arrantzaleek: ostiralean ez dira itsasora irtengo.
2016/04/16 - 18:03
Ondarroako luiziaren kaltetuek 'bitarteko gehiago' eskatu dituzte
Oraingoz 14 familia birkokatu dituzte. Larunbat honetan beren etxeetara sartzeko aukera izan dute kaltetutako 176 familiek.
2016/04/16 - 16:23
Familiek gutxienez 7 hilabete igaro beharko dute euren etxetik kanpo
Gaur ordubetez sartu dira Kaminaldeko mendi magala erortzearen ondorioz kaltetutako 176 familiak euren etxeetara.
2016/04/16 - 00:30
Urtebete, Ondarroako luiziaren kaltetuak etxera itzuli ahal izateko
Kamiñaldeko lehen lerroko etxebizitzetako kaltetuek ezingo dute urtebete baino lehenago etxera bueltatu. Gainerako bizilagunek gutxienez lau hilabete itxaron beharko dute.
2016/04/12 - 13:24
Dagoeneko 90.000 metro kubiko lur mugitu dituzte Kamiñaldeko lanetan
Apirilaren 16an San Ignazio kaleko bizilagunek behar dituzten gauzak hartzera sartzeko ahalegina egingo du Ondarroako Udalak.
2016/03/19 - 21:41
Ondarroako gazte bat hil da Etxebarrian, istripu batean
Gidatzen zuen 'quad'ak auto baten aurka egin du talka. Hildakoak 24 urte zituen.
2016/03/19 - 21:04
Ondarroako bizilagunak ezin dira orain etxeetan ezertarako sartu
Kamiñalden lurra kentzen duten bitartean, ezingo dira sartu. Dagoeneko 30 bat etxebizitza eskaini dizkiete bizilagunei eta aztertzen ari dira baldintzak betetzen ote dituzten.
2016/03/19 - 15:53
Makinak hasi dira lanean Ondarroako Kamiñalden
Langileek 20 orduz egingo dute lan egunean, mendia erortzen baldin bada, ahalik eta pisu gutxien izan dezan eta kalte txikiagoa egin dezan.
2016/03/17 - 10:47
Kaltetuentzako dirua eskatuz iruzurra egiten ari dira Ondarroan
Gurutze Gorriaren izenean Kamiñaldeko luiziaren kaltetuentzako dirua eskatzen ari dira. Hainbat herritarrek gaizkileen deia jaso dute dagoeneko.
2016/03/16 - 14:23
Ehunka lagunek lan prekarietatearekin amaitzeko eskatu dute Ondarroan
Sindikatuek deituta, herenegun izandako heriotzak salatzeko, bi orduko lanuztea eta manifestazioa egin dituzte gaur Ondarroan. Bi dolu egun ezarri ditu Udalak.
2016/03/16 - 09:57
Lan-istripua salatzeko protesta egingo dute gaur Ondarroan
Bi orduko lanuztea eta manifestazioa egingo dute, sindikatuek deituta. Bi dolu egun ezarri ditu Udalak.
2016/03/15 - 17:02
Ondarroako kaltedunak ezingo dira hilabete batzuetan etxera itzuli
Jaurlaritzak 40 etxebizitza ditu, dagoeneko, luiziaren ondorioz etxetik atera behar izan duten kaltetuen eskura jartzeko. Angel Toña sailburuak adierazi duenez, pitzadura etengabe hazten ari da.
2016/03/15 - 14:51
Gehiengo sindikalak lanuztea deitu du Ondarruko lan istripua salatzeko
ELA, LAB ,ESK,EILAS, HIRU eta EHNE sindikatuek Ondarruko bi hildakoen heriotzak eta lan istripu guztien ondorioz hildako langile guztien heriotzak salatzeko lanuztea deitu dute bihar Ondarrun.
2016/03/15 - 14:49
Lanuztea eta manifestazioa Ondarroan, lan istripua salatzeko
Sindikatuek mobilizazioak deitu dituzte, eta Udalak bi dolu egun deitu ditu.
2016/03/15 - 13:44
Santa Clara fabrikaren ingurua itxi dute, amoniako usainagatik
Suhiltzaileak atzo bi langile hil ziren Ondarroako lantegira itzuli dira balizko amoniako ihes horren jatorria aurkitzeko.