Ondarroa
2017/06/16 - 12:16
Ximun Fuchs: '’Francoren bilobari gutuna’k egin du bere lana'
Artedrama, Le Petit Theatre de Pain eta Dejabu Panpin Laborategia konpainiek elkarlanean ekoitzitako antzezlan arrakastatsuaren azken emanaldia egingo dute larunbatean, Ondarroan.
2017/05/11 - 12:47
Kirmen Uribek 111 Akademiaren saria jaso du
Akademiako kideek emandako botoei esker, ondarroar idazleak bereganatu du 2016ko liburu onenaren saria, “Elkarrekin esnatzeko ordua” eleberriagatik.
2017/05/07 - 15:25
Gure Esku Dagoren maiatzaren 7ko galdeketen emaitzak, herriz herri
247.812 pertsona zeuden deituta botoa ematera, eta 63.237 herritarrek eman dute botoa (% 25,52).
2017/05/07 - 11:01
% 25,52ko parte-hartzea izan da Gure Esku Dagoren galdeketetan
Gure Esku Dago plataformak emandako datuen arabera, 63.237 pertsonak eman dute botoa igandeko galdeketetan.
2017/05/06 - 19:38
Karabana batek Durango eta Ondarroa batu ditu AP-8ko bidesariaren aurka
AP-8 Peajerik Ez plataformak antolatu duen protesta horren xedea da autobide horretako bidesariak desagertu eta doakoa izatea.
2017/05/05 - 20:54
250.000 herritar daude deituta GEDren igandeko galdeketetan parte hartzera
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 51 udalerritan eta auzo batean erabakitzeko eskubidearen gaineko herri-galdeketak egingo dituzte igande honetan.
2017/04/26 - 17:30
Ibon Iparragirre presoa bisitatzeko baimena ukatu diote Legebiltzarrari
Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeak bisita egiteko eskaria egin zuen. Espetxe Zuzendaritzak, aitzitik, eskaera presoak egin behar duela arrazoitu du.
2017/04/22 - 23:01
Euskal Herriko 50 udalerritan galdeketak egingo dituzte maiatzaren 7an
Gure Esku Dagoren esanetan, egun horretan Euskal Herrian orain arte egin den 'inoizko galdeketen olaturik handiena' egingo da.
2017/03/08 - 20:27
Kamiñaldeko lanak ordaintzeko dirua falta dela dio Ondarroako Udalak
2016ko martxoaren 8an Kamiñaldeko mendi-magaletik lehen harriak erori ziren, eta 176 familiek beraien etxeak utzi behar izan zituzten.
2017/03/08 - 16:11
Kamiñaldeko 84 familia urtebete etxetik kanpo
Lanak amaitzeko gutxienez 5 milioi euro behar dituztela jakinarazi du Ondarroako alkateak. Segurtasuna bermatua egon arte ez direla itzuliko diote bizilagunek
2017/02/12 - 21:44
Ibon Iparragirre aske uztea eskatu du manifestazio batek Ondarroan
Gaixotasun sendaezin bat dauka, eta Alcala Mecoko espetxean dago, non, salatu dutenez, hainbat jipoi jaso dituen.
2017/02/07 - 21:26
Jaurlaritzak 2 milioiko diru-laguntza onartu du Kamiñaldeko lanetarako
2 milioi euroko laguntza onartu du Eusko Jaurlaritzak Ondarroako Kamiñalden mendiari eusteko lanak ordaintzeko. Gaur arte, guztira 9 milioi euro bildu dituzte.
2017/02/07 - 19:42
Ondarroak oraindik 8 milioi euro behar dituela ohartarazi du alkateak
Udala, Jaurlaritza eta Diputazioa ostegunean bilduko dira. Luiziak eragindako gastuak hiru erakundeen artean ordaindu behar direla babestuko du Ondarroak alkateak.
2017/01/28 - 19:08
Etxeak konpontzeko 8 milioi euro eskatu dituzte Ondarroako familiek
Euren etxebizitzetatik kanpo jarraitzen duten 84 familiek salatu dutenez, "ura sartu egin da eta horrek kalteak eragiten jarraitzen du".
2017/01/25 - 20:03
Ondarroako familiak etxera itzuli ahalko dira, gauzak hartzeko
Luiziak 2016ko martxoan jazo ziren, Kamiñalde auzoan, eta 176 familia etxetik atera behar izan zituzten. Horietako 84k etxetik kanpo jarraitzen dute.
2016/12/25 - 18:08
Desagertutako adineko baten hilotza aurkitu dute Ondarroan
Senitartekoek ez zuten bere berririk atzo (larunbata) arratsaldetik.
2016/10/05 - 11:26
Kamiñaldeko hiru ataritako bizilagunak etxera itzuliko dira ostiralean
San Ignazio kaleko 48, 50 eta 52 atarietako bizilagunak dira. Oraindik, baina, 84 familia daude etxera bueltatu ezinda.
2016/09/17 - 19:23
Berriz luizia izateko arriskuaz ohartarazi dute Kamiñaldeko familiek
Mendia egonkortzeko lanak ez eteteko eskatu dute, kalte gehiago ekidin ahal izateko.
2016/09/17 - 18:23
Kamiñaldeko bizilagunek salatu dute etxebizitzen egoera okerrera doala
Teknikarien txostenen zain daude une honetan, baina, ohartarazi dutenez, azken egunetan harri gehiago ari dira erortzen.
2016/08/16 - 18:23
Erakundeek Ondarroarako lantalde teknikoa sortu dute
Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Udalak elkarrekin lan egingo dute, Kamiñaldeko mendi-hegaleko lanen ordainketari nola egin aurre aztertzeko; Udalak berretsi du laguntza behar duela.