Ondarroa
2016/03/14 - 19:09
Leherketa Ondarroako enpresa batean
Leherketa Santa Klara izotz konpainian jazo da. Bi biktimak Ondarroako bizilagunak dira.
2016/03/14 - 18:57
Ondarroako alkateak elkartasuna adierazi die biktimen senideei
Bi langile hil dira gaur arratsaldean Ondarroan (Bizkaia), izotz lantegi batean jazotako amoniako eztanda baten ondorioz.
2016/03/14 - 16:29
Bi langile hil dira Ondarroako enpresa batean jazotako eztanda batean
Leherketa Santa Klara izotz konpainian jazo da, 14:45ean. Bi biktimak herrikoak dira.
2016/03/14 - 16:09
Kaltetuen beharrak aztertu eta zenbatzen hasi dira
Mendiak erortzen jarraitzen du eta momentuz bizilagunek ezin izango dute etxeetara sartu.
2016/03/14 - 11:47
Toña: 'Kamiñaldeko mendi-hegala jausi egingo da, baina ez dakigu noiz'
Jaurlaritzako Enplegu sailburuaren esanetan, adituek ez dute uste "mendiak etxeak aurretik" eramango dituenik.
2016/03/14 - 09:40
Ondarroako Udala kaltetuekin harremanetan jarriko da biltzen hasteko
Banan-banako bilera baterako deituko dituzte, asteartetik ostiralera bitartean. Behin kaltetu guztiekin elkartutakoan, Udalak horien egoeraren berri jakinaraziko dio Jaurlaritzari.
2016/03/13 - 15:57
Urkulluk laguntza eskatu die Ondarroan etxerik hutsik dutenei
Igande goizean Ondarroan izan da, kaltetuei babesa emateko; Urkulluk gogorarazi du Alokabideko Bizigune programa duela Jaurlaritzak, eta horren bidez etxetik at daudenei laguntzeko aukera dagoela.
2016/03/13 - 15:39
Ondarroako luiziaren egoera, dron batetik grabatuta
Oraindik ez da posible jakitea nolako bilakaera izango duen luiziak ondorengo egunetan. Dron batek hartutako irudiek islatzen dute mendia larri dagoela.
2016/03/13 - 15:29
Ondarroan etxetik kanpo daudenek beharrezko gauzak atera dituzte
Oraindik, ez dago zehaztuta noiz bueltatu ahal izango diren euren etxeetara. Bilera izan dute goizean, udal-arkitektoekin, eta ordu erdi izan dute beharrezkoak diren gauzak etxetik hartzeko.
2016/03/13 - 10:58
Ondarroako kaltetuak berrantolatzea lehentasuna da, Urkulluren arabera
Halaber, lehendakariak dei egin die etxebizitza hutsak dituzten Ondarroako eta inguruko bizilagunei kaltetuen eskura jar ditzaten.
2016/03/12 - 21:43
Zuloak daude Ondarroako mendian eta luiziek jarraitzen dute
Ana Oregi eta Angel Toña sailburuek, Unai Rementeria ahaldun nagusiak eta Zunbeltz Bedialauneta alkateak baieztatu dutenez, egoerak luzerako jo lezake. Edonoiz eror liteke mendi-hegal osoa.
2016/03/12 - 15:37
Guztira, Ondarroako 181 familiak utzi behar izan dituzte euren etxeak
Asteartean, 84 familia joan behar izan ziren etxetik, Kamiñaldeko mendi-hegaleko luiziarengatik, eta ostiralean, berriz, beste 97 familiak alde egin behar izan zuten. Ez dakite noiz itzuliko diren.
2016/03/12 - 15:02
Eusko Jaurlaritzak 'behar duen laguntza osoa' emango dio Ondarroari
Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua, Ana Oregi Ingurumena eta Lurralde Politikako sailburua eta Zunbeltz Bedialauneta Ondarroako alkatea osatutako krisi-mahaian izan dira.
2016/03/12 - 14:20
eitb.eus-eko erabiltzaile batek atzoko luizirik handiena grabatu du
Karlos Anakabek hartu zituen irudiak; arratsaldean, Kamiñaldeko mendi-hegalean, beste luizi handi bat jazo zen, eta, ondorioz, beste 97 familiak utzi behar izan zituzten euren etxeak.
2016/03/12 - 13:42
Jaurlaritzak etxebizitzak eskaini dizkie Ondarroako kaltetuei
Halaber, kaltedunen artean gizarte larrialdi egoeraren bat antzemanez gero, Eusko Jaurlaritzako gizarte zerbitzuen laguntza ere eskaini du.
2016/03/12 - 13:15
Atzo Ondarroan etxea utzi behar izan zutenak, urduri eta kezkatuta
Ez dakite noiz bueltatu ahal izango diren etxera. Luiziaren egoerak okerrera egin zuen atzo arratsaldean, eta gauean baieztatu zieten etxetik alde egin beharko zutela.
2016/03/11 - 21:45
Beste 97 familia ebakuatu dituzte Ondarroan, luizi baten ondorioz
Asteartean, 84 familia ebakuatu behar izan zituzten. Lur-jausi berriak kalteak egin ditu jada hustuta zegoen eraikin batean.
2016/03/11 - 21:39
Etxe gehiago hustu beharko direla esan du Ondarroako Udalak
15 egunerako esan zieten, baina udaletik baieztatu dute gehiago izango direla. Balorazio orokorrik eta zehatzik ezin dute egin oraingoz. Eta herritarrei kolaborazioa eskatzen jarraitzen dute Udaletik.
2016/03/11 - 20:49
Leire Beitia: 'Beldurra eta zalantza dira nagusi Ondarroan'
Leire Beitia Ondarroako Udaleko bozeramailea kezkatuta agertu da Ondarroan izandako luiziak izan ditzakeen ondorioekin. Arratsaldean mendiaren beste zati bat etorri da behera.
2016/03/11 - 18:57
Lur-jausiak etengabe ari dira izaten Ondarroako Kamiñalde mendi-hegalean
Nerea Meabebasterretxeak grabatutako bideo batean izugarrizko luizia ikus dezakegu. Arrisku handia dago eta Ondarroan San Ignazio kalearen zati handi bat ixtea erabaki dute.