Oporrak
2024/03/27 - 12:11
Aste Santurako eguraldi iragarpena: fronteak, hotza, hego haizea eta euri gutxi
Ikusi, hemen, Aste Santuko jaiegunetarako eguraldi iragarpena. Halaber, kontsultatu azken modeloek iragartzen duten euria.
2024/03/26 - 18:37
Eguraldi aldakorra, hego haizea eta euri gutxi Aste Santuan, fronteak ahulduta iritsiko direlako
Erresuma Batua eta Irlanda inguruan dagoen depresio handi bati lotutako hainbat sistema helduko dira, baina datorren ostiralerako aurreikusitako frontea izan ezik (zertxobait aktiboagoa izan daiteke), gainerakoak ahulduta iritsiko dira.
2024/03/25 - 09:46
133 hegaldi daude aurreikusita gaurko Bilboko Aireportuan
Hala ere, hegaldi gehien apirilaren 1erako (161) eta martxoaren 31rako (141) daude programatuta Bilboko Aireportuan.
2024/03/25 - 09:08
Euria eta tenperatura jaitsiera, Aste Santuaren atarian
Astelehen goizean, giro lehorra izango dugu nagusi, hego haize zakarrarekin. Eguerditik aurrera, baina, aroa nahastu egingo da eta zaparradak botako ditu, baita txingorra ere. Ezegonkortasun hori datozen egunetan mantenduko da.
2024/03/24 - 10:36
Aurtengo Bilbao Basque FESTek 200 jarduera inguru antolatu ditu martxoaren 27tik 31ra, gehienak doakoak
Bizkaiko hiriburua 30 tokitan banatutako jardueraz beteko da, eta zuzeneko musikak protagonismo berezia izango du.
2024/03/22 - 17:36
Hasi dira Aste Santuko joan-etorriak
Hasi da oporretako exodoa. Estatu osoan milioika joan-etorri espero dira datozen egunetarako. Segurtasun dispositibo berezia martxoaren 27an hasiko da Euskadin, asteazkenean.
2024/03/22 - 14:06
Guggenheim Bilbao Museoa egunero egongo da zabalik Aste Santuan, martxoaren 25a eta apirilaren 1a barne
Museoak ateak irekiko ditu datozen bi astelehenetan, salbuespen gisa, jaiegunotan espero den bisitari kopuruari erantzun ahal izateko. Gainera, martxoaren 25etik apirilaren 7ra bitartean ordutegia zabalduko du, 20:00ak arte.
2024/03/21 - 13:59
1.398 hegaldi daude aurreikusita Aste Santurako Bilboko Aireportuan, iaz baino ia 100 gutxiago
Gasteizko Aireportuan, berriz, 60 hegaldi daude programatuta; Donostiakoan, 127; eta Iruñekoan, 81.
2024/03/21 - 12:24
Etxebizitza turistikoetako egonaldiak, gora: otsailean % 23 igo ziren sarrerak
Plazen % 30 izan zituzten beteta aurreko hilabetean, Eustaten arabera. Aipatzekoa da partikularrek kudeatutako etxebizitzak ez direla sailkapen honetan sartzen. Ifrentzuan, landa-ostatuetako sarrerak % 3,4 gutxitu ziren.
2024/03/20 - 14:02
Gero eta iruzur gehiago oporren erreserba egiterakoan: iaz bakarrik 334 salaketa jaso zituen Ertzaintzak
Ertzaintzak ohartarazi duenez, gero eta iruzur gehiago atzematen dira oporretako bizitokien erreserbak egiterakoan. Iruzur gehienak, erreserba egiten ari garela, web orritik kanpoko esteka bat erabiliz edo webgune faltsu baten bidez gertatzen dira.
2024/03/20 - 13:56
Adituek oporrak orrialde ofizialetan erreserbatzea eta ''pagotxez'' ez fidatzea gomendatzen dute
Iker Legardonek (Ertzaintza) eta Kepa Loizagak (OCU) gomendatzen dute ez fidatzea gure erreserba egiteko datu gehiago eskatuz jasotzen ditugun mezuekin. Gainera, ahalik eta informazio gehien gordetzea gomendatzen dute, iruzur eginez gero erabili ahal izateko.
2024/03/06 - 21:22
Mahaien zozketak aurreratzeari oniritzia eman dio Hauteskunde Batzordeak
Hori horrela, udalek martxoaren 21etik 25era egin ahalko dituzte zozketak, hau da, hasieran aurreikusitakoa baino bi egun lehenago.
2024/02/29 - 08:46
Mahaien zozketak aurreratzea proposatuko dute hainbat udalek, jakinarazpenak Aste Santuan hel ez daitezen
Ezarritako epeak betez gero, Aste Santuko oporren astean, herritar asko etxetik kanpo daudenean, helarazi beharko lirateke mahaietan egoteko izendapenak. Hori horrela, kezka azaldu dute hainbat udalek, Portugaletek (Bizkaia) eta Eibarrek (Gipuzkoa) tartean.
2024/01/05 - 14:25
Iberiako 'handling'eko langileen grebak maleta asko utzi ditu lurrean
Nahiz eta beste konpainia batekin bidaiatu, Iberiako langileek kudeatzen dituzte maletak kasu askotan. Bidaiari batzuek maletak lurrean utzita bidaiatzea erabaki dute, aurrerago jasoko dituztelakoan. Atzerapenak izan dira hainbat hegalditan.
2023/12/05 - 21:18
Aireportuak eta autobus geltokiak jendez gainezka bidaiatzeko zain
Abenduko zubi luze honen atarian, askotarikoak dira hegazkina, autobusa edo tren baten zain topatu ditugunak gaur Hego Euskal Herriko geltokietan, kanpora joateko, baina baita gurera etortzeko ere.
2023/12/05 - 11:03
Ia 800 hegaldi programatuta EAEko aireportutan, abenduko zubia dela eta
Bilboko Aireportuan 693 hegaldi programatu dituzte, Donostiako Aireportuan, 64, eta Gasteizko Aireportuan, 34. Errepideetan irteera operazioa 15:00etan abiatuko da.
2023/12/05 - 10:58
Zubian zehar 800 hegaldi inguru izango dira EAEko aireportuetan
Mugimendu handieneko egunak asteazkenean eta igandean izatea espero da. Guztira, 693 hegaldi espero dira Bilboko aireportuan, 64 Donostiakoan eta 34 Gasteizkoan.
2023/09/08 - 09:34
Ba al dago oporren osteko sindromerik?
Iban Onandia psikologoak azaldu digun moduan, oporretatik lanera itzultzean sentitzen duguna ez da sindromea, egokitzapenaren ohiko ondorioak baizik. Urratsez urrats joatea da aholkurik onena.
2023/09/01 - 11:40
Mauxitxa Txarangak beste urte batez lagundu die elgoibartarrei lanera itzultzen
Urtero bezala, 1976az geroztik, Mauxitxa Txaranga 07:00etan hasi da Elgoibarko kaleak zeharkatzen herriko bizilagunei beren lanpostuetara laguntzeko.
2023/08/29 - 16:37
Oporretatik bueltan, jakien erosketak gora egiten du nabarmen
Nahiz eta prezioak altuak izan, garai honetan kontsumoak gora egiten du eta supermerkatuek euren logistika prest edukitzen dute. Gehiago saltzen da, oporretatik bueltan etxean denetarik falta dugulako: lekaleak, arroza, esnea, olioa, arrautzak, haragia edo arraina...