Oporrak
2022/01/03 - 15:05
Gabonetako oporraldiaren ostean aurrez aurreko eskolak hastearen alde agertu da Jaurlaritza
Espainiako Gobernuak, baita, egun horretarako aurreikusi du opor osteko itzulera, eta horixe da astearteko bileran autonomia erkidegoei proposatuko diena.
2021/12/20 - 22:07
Atzerrira egin ohi diren Gabonetako bidaiak bertan behera geratzen ari dira
Egun hauetan beharrezko bidaiak, familia ikusteko bidaiak, ari dira mantentzen. Atzerrira egin ohi diren bidaiak, berriz, bertan behera geratzen ari dira. Eta kanpora doazenen opor leku faboritoa Kanariar irlak dira.
2021/12/08 - 15:02
Eguraldi txarraren ondorioz jende askok itzulera aurreratu du
Euri eta haizearen eraginez, errepideak arriskutsu bihurtu dira goizean. Egoerak okerrera egingo du arratsaldean eta askok itzulera aurreratzea erabaki dute.
2021/12/03 - 15:05
634 hegaldi izango dira zubi honetan Loiun
Jende asko dabil goizean goizetik Loiuko aireportuan. Bost eguneko zubi honetan 634 hegaldi espero dituzte Loiun. Une honetan jardunaren % 70ean dago aireportua.
2021/11/30 - 15:29
Aldaera berriak zalantzak sortu ditu berriro ere bidaiatzeko orduan
Herrialde askok neurriak gogortu dituzte turismoarentzat. Frantzia, Italia, Alemania eta Erresuma Batuan sartzeko beharrezkoa da covid ziurtagria. Portugalen, gainera, pcr negatiboa eskatzen dute eta Marokok bi astetan atzerriko hegaldiak eten ditu.
2021/11/11 - 22:09
Imsersoa abenduaren 14an hasiko da bidaiak merkaturatzen
Aurreko asteetan, bidaia horietan parte hartzeko eskaera egin duten pertsonek akreditazio-gutuna jasoko dute posta bitartez. Bertan agertuko dira erreserbatu dezaketen data eta bidaia.
2021/10/21 - 14:16
Aurten iaz baino % 75 turista gehiagok hartu dute ostatu Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hoteletan
2020ko udarekin alderatuta, gaualdi eta bezero gehiago erregistratu dituzte EAEko ostatuek. Dena dela, ez dira pandemia aurreko kopuruetara iritsi.
2021/10/10 - 22:28
Zubia fresko eta eguzkitsu dator, 20 ºC inguruko tenperatura maximoekin
Tenperaturek behera egitera joko dute azken orduetan, baina oskarbi egongo da aste osoan zehar.
2021/10/08 - 09:23
Renfeko makinistek bertan behera utzi dute urriko zubirako deitutako greba
Tren-langileen Sindikatuak, ostera, ostiralerako, astelehenerako eta astearterako deitutako lanuzteei eutsi die. Dena dela, gutxieneko zerbitzuak errespetatuko dituela adierazi du.
2021/10/01 - 16:49
Expovacaciones, pandemia osteko lehen azoka handia BECen
Guztira 163 parte hartzaile, gehienak estatukoak. Atzerritik Portugal eta Maroko bakarrik etorri dira. Ez da pandemia aurreko besteko ordezkaritza egongo baina eskaintza zabala da.
2021/09/01 - 11:39
Mauxitxa txarangak Elgoibarko bizilagunei lanera itzultzen lagundu die
1976. urteaz geroztik, Mauxitxa txarangak Elgoibarko herritarrei laguntzen die udako oporren osteko lehen lanegunean.
2021/08/13 - 17:02
Aurreko urteetako udan bezala, euskal herritar askok Benidormera jo dute eguzki bila
Batzuk familian, beste asko koadrilan. Den denak oporrez gozatzen. Etxeratze-agindua dago indarrean han, eta, horrek festa handiak mugatzen ditu. Euskal herritarrak hondartzaz eta poteoaz disfrutatzen dabiltza Valentzian.
2021/08/11 - 16:33
Eivissako gau giroa itxita, bestelako uhartea deskubritzeko uda perfektua da
Diskotekak itxita daude, eta ostalaritzak 01:00etan ixten du Eivissan. Pandemia garaian, turismo familiarra areagotu da, baina jaia nahi duenak aurkituko du. Gauero egoten dira festa pribatuak txalet eta itsasontzietan, eta 50 eurotik gora ordaintzen da sarrera.
2021/08/09 - 17:25
Euskal turistak Torremolinosen, harrituta babes neurri faltagatik
Torremolinosen oporretan daudenek alde handia ikusten dute Euskadiko giroarekin. Musukorik eza eta distantzia gordetzeko zailtasunak daudela azpimarratzen dute euskal turista gehienek.
2021/08/08 - 17:58
Hego Euskal Herriko kanpinak, ia beteta
Euskal kostako eta barrualdeko kanpinek igoera nabarmena nabaritu dute uda honetan. Bezero gehienak bertakoak dira.
2021/08/04 - 17:16
Apartamentu turistikoen iruzurrak ekiditeko, ezinbestekoa da erreserbak webgune seguruen bidez egitea
Ehunka pertsona izaten dira uda garaian iruzurren biktimak. Halakorik ez gertatzeko, aldez aurretik ez ordaintzea, transferentziarik ez egitea apartamentuaren jabea nor den jakin arte edota fidagarriak ez diren webguneak ez erabiltzea dira gomendioetako batzuk.
2021/08/01 - 16:53
Loiuko aireportuak 105 hegaldi izango ditu igande honetan, eta ilara luzeak sortu dira
Astelehenerako, berriz, 112 hegaldi daude aurreikusita. Hori dela eta, hegaldien panela beteta ikusi dugu aireportuan, eta ilara luzeak sortu dira goizean. Turista gehienak eguzkiaren bila doaz.
2021/07/10 - 16:45
Pandemia aurreko bisitari kopurutik oso urrun, turismoa pixkanaka martxa hartzen ari da Parisen
Turistak itzuli dira hiriburu handietara, baina Parisen esaterako, oraindik ez dira asko, eta heldu direnek aparteko aukera dute egunotan normalean jendez gainezka egoten diren toki turistikoak lasai ikusteko.
2021/07/08 - 11:51
Frantziako Gobernuak Espainia eta Portugalera ez bidaiatzea gomendatu du
Espainia eta Portugal frantziarren helmuga turistiko nagusiak dira; horregatik, oraindik oporrak erreserbatu ez dituztenei bi herrialde horietara bidaiatzea saihesteko gomendatu die Gobernuak.
2021/07/02 - 22:55
Espainia, intzidentzia-tasa handiena duen Europako herrialdeetako bat
Ia Europa gehiena berdean dago, bidaiatzeko gomendagarriago iberiar penintsula baino. Oporretan atzerrira joan nahi izanez gero, herrialde bakoitzaren baldintzak ondo begiratzea gomendatzen da.