Osasun larrialdia
2021/11/23 - 10:37
Andueza "bide judiziala agortzearen alde" agertu da, Jaurlaritzak ez egitea errespetatzen badu ere
Osasun larrialdirik gabe izurriaren kontra aritzeko "neurriak" har daitezkeela defendatu du PSE-EEko idazkari berriak. Etorkizuneko itunez galdetuta honakoa esan du: "Akordio batek ondo funtzionatu badu, logikoena jarraitzea da".
2021/11/23 - 10:29
''Bide judiziala agortzearen'' alde agertu da Andueza, baina Jaurlaritzaren erabakia errespetatzen du
PSE-EEko idazkari nagusi izendatu berriak esan duenez, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak covid pasaportea ez baimentzeko hartutako erabakiaren aurrean "bide judiziala agortzearen" aldekoa da, nahiz eta Eusko Jaurlaritzak helegitea ez aurkezteko hartutako erabakia errespetatzen duen.
2021/11/22 - 20:07
Jaurlaritza "harrituta" azaldu da EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakiarekin, baina ez du helegiterik jarriko
Jaurlaritzaren ahotan, "Euskadiri mugatu egiten zaio pandemiaren garapena geldiarazteko beharrezkoak diren prebentzio-neurriak hartzeko aukera". Urtaranen hitzetan, erabaki "ulergaitza" da.
2021/11/22 - 15:19
EAEko egoera epidemiologikoa gero eta okerragoa da
EAEko 138 herri daude eremu gorrian, erdiak Gipuzkoan. Lurralde honek ditu berriro ere datu kaskarrenak eta intzidentzia metatua 500etik gora dago. Gorakada hau ospitaleetan ere hasi da igartzen, geletan batez ere.
2021/11/22 - 15:08
EAEko Auzitegi Nagusiak ez du baimendu covid-19 ziurtagiria ezartzea
Atzera bota du, beraz, Jaurlaritzaren eskaria: 50 pertsonako edukieratik gorako jatetxeetan, dantzalekuetan, diskoteketan, ikuskizun aretoetan, tabernetan eta karaokeetan ziurtagiria eskatzea.
2021/11/22 - 14:15
Nafarroako Gobernuak asteazkenean eskatuko dio covid ziurtagiria ezartzeko bermea Auzitegiari
Chiviteren gobernuaren asmoa da azaroaren 27tik urtarrilaren 6ra bitarte diskoteka, dantzaleku, lizentzia bereziko establezimendu eta 50 mahaikide baino gehiagoko jatetxeetan eskatu ahal izatea.
2021/11/22 - 14:04
EAEko 18 udalerri gehiago batu dira semaforoaren zerrenda gorrira
Gipuzkoak kezkatzen du gehien (510 kasu 100.000 biztanleko), eta eremu gorrian jarraitzen du lurraldeko 68 udalerri gehiagorekin batera, hau da, aurreko astean baino bi gehiago.
2021/11/22 - 11:03
Intzidentzia metatua 300era iritsi da EAEn eta gora egin du ospitaleratuen kopuruak ere
Bost lagun hil dira azken astean covid-19agatik. Atzo 168 lagun zeuden erietxeetan, duela astebete baino berrogeita hamar inguru gehiago; halere, bere horretan eusten dio ZIUtako gaixoen kopuruak.
2021/11/22 - 10:41
EAEn 400 positibo berri baino gehiago zenbatu dira eta intzidentzia 284 kasutara iritsi da
Sagardui sailburuak deitoratu egin du Euskadiko egoera epidemiologikoak "okerrera" egin izana, eta R0 indizea 1,30etik gorakoa dela azpimarratu du. "Birusak hedatzen jarraitzen duela esan nahi du horrek, eta joera aldatu behar dugu", gaineratu du.
2021/11/22 - 07:20
EAEko Auzitegi Nagusiak gaur hartuko du covid-19 ziurtagiriari buruzko erabakia
Fiskaltza neurriaren alde agertu da jada. Ostalaritzarekin eta gaueko aisialdiarekin lotutako lokaletan dokumentua eskatuz galarazi nahi dute koronabirusaren seigarren olatu bat egotea.
2021/11/19 - 18:40
Nafarroak covid-19 ziurtagiria ezartzeko baimena eskatuko du datorren astean
Auzitegiaren oniritzia jasoz gero, 50 pertsonako edukieratik gorako jatetxeetan, dantzalekuetan, kafe-ikuskizun lizentzia dutenetan eta lizentzia berezia duten tabernetan eskatuko dute.
2021/11/19 - 16:12
EAEko Fiskaltza covid-19 ziurtagiria eskatzeko baimena ematearen alde agertu da
Uste du justifikazio "objektiboa eta zentzuzkoa" dagoela establezimendu jakin batzuetara sartzea ahalbidetu ala ez erabakitzeko; ziurtagiria eskatzea "beharrezkoa, egokia eta proportzionatua" izango litzateke fiskalaren ustez.
2021/11/19 - 13:23
Kutsatze mailarik handiena 6 eta 12 urte bitarteko adin tartean dagoela azpimarratu du Sagarduik
Osasun sailburuak ohartarazi duenez, txertatu gabeko pertsonek ospitalean amaitzeko lau edo bost aldiz arrisku handiagoa dute.
2021/11/19 - 13:12
Gotzone Sagardui: ''Ospitaleetako egoera beste batzuetan baino hobea da, baina arriskua hor dago''
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak azaldu duenez, atzo 639 kasu berri zenbatu zituzten, eta intzidentzia 247 kasura igo da.
2021/11/18 - 22:24
Nafarroako Gobernuak covid pasaportea ezarri nahi du jatetxeetan, pubetan eta diskoteketan sartzeko
Ostalariek, berriz, bi baldintza jarri dituzte Gobernuarekin egin duten bileran: neurri hori 50 plazatik gorako jatetxeetan soilik ezartzea eta diskoteketan 24:00etatik aurrera eskatzea. Halaber, ziurtagiria konprobatzeko aplikazio bat sortzea galdegin dute.
2021/11/18 - 17:56
EAEko Auzitegi Nagusiak astelehenean erabakiko du covid-19 pasaportea eskatzeko baimena eman ala ez
Eusko Jaurlaritzaren arabera, neurri hori hartzea ezinbestekoa da pandemiaren olatu berri bat ekiditeko eta herritar guztien txertaketa sustatzeko.
2021/11/18 - 14:25
Intzidentzia metatuak gora egiten jarraitzen du Euskadin eta 232 kasura iritsi da
Hala ere, ospitaleetako presioak bere horretan jarraitzen du: 114 pertsona daude gela arruntetan eta 30 gaixo daude zainketa intentsiboetako unitateetan. Bestalde, R0 indizeak ehunen bat egin du behera, 1,35eraino.
2021/11/18 - 14:23
EAEko 119 udalerrik gainditu dute 150eko intzidentzia eta jarduerak eten edo ez erabaki beharko dute
Jaurlaritzak aldatu egin du herriz herri covid-19ak EAEn izan duen eragina neurtzeko koloreen semaforoa aurkezteko modua. Hala, aurrerantzean 150 kasuko intzidentziatik gora duten udalerriak zerrenda gorrian ageriko dira.
2021/11/18 - 11:20
Covid ziurtagiria baimentzeko eskatuko dio gaur Jaurlaritzak Euskadiko Auzitegi Nagusiari
Gaueko aisialdiko establezimenduetan, kontzertu-aretoetan edo 50 lagunetik gorako edukiera duten ostalaritza-establezimenduetan 12 urtetik gorako pertsonei osasun baimena eskatzea aztertzen ari dira.
2021/11/17 - 19:23
Udalerri batzuk festak eta ekitaldiak bertan behera uzten hasi dira
Horrela, Tolosako Udalak bertan behera utzi du asteburu honetan egitekoa zen Babarrun Festa. Era berean, Murgian jaiak ez ospatzea erabaki dute. Zer gertatuko da Urretxu-Zumarragan egiten den Santa Luzia azokarekin, Durangoko Azokarekin edo Bilboko eta Donostiako San Tomas azokekin?