Oskar Epelde
2022/03/03 - 15:40
Kongon emakumeek jasaten duten muturreko indarkeriaren lekukotza jasotzen ari da EITB Media
Emakumeen gorputzak gerrako arma nagusia izan dira bi hamarkadetan. Egunean 1.000 emakume inguru bortxatzen dituzte. Eta orain gainera, covida dela eta, sorginkeria salaketak biderkatu egin dira, bizirik erre izan dituzte.
2021/12/08 - 15:27
% 11ra ez dira iristen Kenyan erabat txertatuta dauden pertsonak
Kenyan asko dira txertoa hartu nahi ez dutenak, baina gobernuak orain eskura dosi asko dituenez, beharrezko ezarri nahi du covid ziurtagiria, oraindik ere oso baxua den txertatze maila igotzeko.
2021/10/07 - 23:56
Malariaren aurkako txertoak 160.000 bizitza baino gehiago salba ditzake urtean
Urtero 400.000 pertsona hiltzen dituen gaixotasunaren kontrako lehen txertoa baimendu du Munduko Osasun Erakundeak. % 40ko eraginkortasunarekin, lau dosi ditu eta helburua Afrikako milioika umerengana iristea da.
2021/09/06 - 15:55
Afrikan eguero milaka emakume ezer gabe geratzen dira
Oinordekotzan jaso daitezkeen lur sailak gizonezkoen esku gelditzen dira eta milaka emakume ezer gabe geratzen dira egunero. Emakumeen eskubideak arlo askotan zapalduta gelditzen dira guztiz.
2021/07/13 - 22:59
45 hildako Hegoafrikan, aspaldian egon diren istilurik larrienetan
Gutxienez 45 hildako daude eta 700dik gora atxilotu. Jacob Zuma presidente ohiaren kartzelaratzeak piztu ditu protestak eta egoera kontrolpetik kanpo dago. Hainbat lekutan gobernuak militarrak hedatu ditu.
2021/06/12 - 18:09
Gosete egoera ezartzea eskatu dute hainbat erakundek Etiopian
Etiopia iparraldean oso egoera larrian daude. Nazio Batuen Erakundeak egindako ikerketa baten arabera, 350 mila lagunek nekez lortzen dute egunero jatea.
2021/04/28 - 00:22
Zer gertatzen ari da Burkina Fason? Oskar Epeldek gakoak azaldu dizkigu
Oskar Epelde EiTBren Afrikako berriemaileak oso ondo ezagutzen du bertako egoera. Talde armatuek indar handia duten gune arriskutsua dela esan digu.
2021/04/27 - 22:35
Mikel Ayestaranek horrela gogoratzen ditu David Beriain eta Roberto Fraile
Mikel Ayestaran lankideak Roberto Frailerekin ordu luzeak pasa ditu lanean munduko hainbat tokitan. Honela gogoratu du berak Barakaldoko kameraria.
2021/03/03 - 14:56
COVAX nazioarteko aliantzak AstraZenecaren 4 milioi dosi bidaliko ditu Keniara
Munduko Osasun Erakundearen COVAX aliantza hasi da herrialde pobreenetara txertoak bidaltzen.
2021/02/27 - 17:16
Lur jabetza komunalaren eredua azkenetan da Kenyan
Masaien bizimoduaren oinarri izan den artzaintza eta haien lur jabetza eredua aldatzen ari da. Lurrak pribatizatzen ari dira, baita, babestutako eremuak ere.
2020/10/16 - 16:49
Izurriteak pobrezia larriagotu egin du Afrikan
Kenyan 1.700.000 lanpostu galdu dira eta auzo-inguru pobreetako bizilagunak dira enplegua galdu duten lehenak.
2020/05/16 - 16:14
Eguneroko janaria lortzeko erronkak pandemiaren kezkarekin bat egiten du Afrikan
Koronabirusa hedatzen ari den bitartean, Afrikako laku handien eremuan etengabeko euria ari dira eta etxe eta uztarik gabe utzi dituzte familia nekazari asko.
2020/01/17 - 14:41
45 milioi pertsona gose arriskuan daude Afrika hegoaldean
Krisi klimatikoak egoera larritu egin du azken urteotan. Kenia iparraldean, lehorteek eta euri jasa aurre ikusi ezinek, gabezia egoera latzean utzi dituzte bertako biztanleak.
2019/12/26 - 18:38
Bizi-ingurunea jasangaitz bihurtuta, euren herrialdeetatik ihes egin behar dute
Keniako landa eremua esaterako, hutsik geratzen ari da. Eta bertako biztanleak, “errefuxiatu klimatikoak”, bizi berri baten bila dabiltza.
2019/10/26 - 16:11
Ebola izurriteari amaiera ematea uste baino zailagoa izango da
Askori txertoak ez die konfiantzarik ematen eta, gainera, gaitza transmititzen duten jarrerak berriro indartu dira azken fokua izan litekeen Ituri probintzian.
2019/10/25 - 15:36
Ebola izurritea azkenetan egon daiteke Kongon
2.000 hildakotik gora eragin dituen arren, Nazio Batuen erakundea txerto esperimental bat ari da erabiltzen eta emaitza onak izan dituzte.
2019/04/02 - 15:22
Zaporeak Elkarteko kideak etenik gabe ari dira lanean Mozambiken
Mozambikeko egoera latzaren erdian argi izpiren bat piztu nahian dabiltza euskal boluntarioak lanean.
2019/03/30 - 14:50
Idai zikloiak eragindako kaltedun askok laguntza barik jarraitzen dute
Mutuako 'otsailaren 25' auzoan, oraindik jateko eta lo egiteko lekurik gabe daudela salatu dute auzokide askok.
2019/03/29 - 15:53
Oskar Epelde ETBko kazetaria Idai zikloiak astindutako gunean da
Berez bizi baldintzak latzak diren tokietan are eta gogorragoak dira orain. Oskar Epelde Mozambiken da Idai zikloiak utzitako egoera gertutik ezagutzek.
2019/03/28 - 21:48
Mozambikeko herriak euren baliabideekin aurrera doaz, euren bizitza berreraikitzeko
Bertako herriek dituzten azpiegitura eskasak, oso kaltetuta geratu dira. Kanpoko laguntza tantaka ari da iristen, eta herriak euren baliabideekin aurrera doaz, euren bizitza berreraikitzeko.