Oskar Epelde
2019/03/27 - 22:01
Mozambikeko hainbat herritara oraindik ezinezkoa da bertara lurrez heldu
Mozambiken 'Idai' zikloiak zenbateko kalteak eragin dituen oraindik aztertzeko dago, baina hainbat tokitan zalantzarik ez dago hutsik geratu direla.
2018/12/29 - 15:24
Kongoarrek aldatzeko itxaropenarekin eutsiko diete biharko hauteskundeei.
Kongo munduko kobalto erreserba nagusia da, baina aberastasun hori ez da batere sumatzen herrian.
2018/06/10 - 22:30
Ebolaren mehatxupean daude berriro ere Kongon
Gogor ari dira basoko herri eta hirietan agerraldia kontrolatu nahian. Baina gaitzak ez du soilik osasun arazoa eragiten, ondorio ekonomikoak ere baditu.
2018/06/08 - 14:52
Ikoko-Impengeren estigma
Kongoko Errepublika Demokratikoko herri honetan hasi zen ebolaren epidemia. Bizi baldintzak latzak dira bertan eta nazioarteko laguntza gutxi iristen da bertara.
2017/11/29 - 13:35
Kenyattaren zin-egitea, esperantza edo partxea?
Gatazkan hildakoak omendu nahi zituzten, eta polizia oldartu zaizkie. Hori da 5 urteko mandatuaren lehengo egunak eman duena, oposizioa isilarazi eta aurrera begira zuzendu eta aldarazteko saiakera.
2017/08/08 - 16:39
Kongoko Errepublika Demokratikoko hainbat haur eta nerabe kalean bizi dira
Inoren zaintza edo laguntzarik ez dute askotan, eta ezinezkoa edo oso zaila izaten da haientzat egoera horretatik irtetea.
2017/04/18 - 17:39
Gosearen mehatxua gero eta handiagoa da Afrikako adarrean
Gosearen mehatxua handiagoa da urtea oso lehor hasi delako eta apirilean ere ez duelako orain arte tantarik bota. Eskualdean diren gatazkak kontuan izanda, egoera larria da. Oskar Epelde bertan da.
2015/12/07 - 15:21
Afrikako baso tropikalen mehatxuak pobrezia areagotu du
Basoen ustiapena debekatu egiten zaie eta kasu batzuetan miseria gorrian eta nora ezean gelditzen dira. Orain arte, eurak izan dira baso horien eta naturaren oparotasuna bermatu dutenak.
2015/08/23 - 15:40
Mozanbiken baratzak egiten lagundu diete Mundukide elkartekoek
Mondragon Taldeko munduko giza garapenerako lankidetza erakundea da Mundukide eta Mozanbiken baratzak egin lagundu diete bertakoei haien bizi baldintzak hobetzen lagunduz.
2015/04/25 - 14:45
Europara bidaiatzea da Kinshasako gazte gehienen ametsa
Afrikan dituzten zailtasun ugariek mugiarazten dituzte egoera hobe baten bila eta ikastera eta lan egitera etorri nahi dute.
2015/03/08 - 14:32
Kongoko emakumeek gogor lan egin behar izaten dute
Afrikako herrialde horretan, gizon-emakumeen arteko harremanei dagokienean kontraesan handi bat dago: Gizonak gainetik daudela sinisten jarraitzen dute emakumeek.
2015/03/04 - 14:55
Bake hauskorra Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdean
XX. mendearen amaierako gerren ondorioz, lur sail ikaragarriak jauntxo gutxi batzuen eskuetan geratu dira, eta populazioaren gehiengoak lurrik ere ez dauka bizimodua ateratzeko.
2015/02/21 - 15:09
Hauteskundeak desafioa dira Kongok bakeari eusteko duen ahalmenerako
Estatuko zuzendaritza politikoa herriaren borondatearen esku uztea da orain erronka, pobreziaren aurkako borrokan abandonatuta dagoela sinisten baitu herriak.
2015/02/20 - 14:58
Kongok lehendabizikoz botere aldaketa baketsua izan dezake
Datozen bi urteetan sei hauteskunde egingo dituzte Estatuko hautetsi guztiak berritzeko; baita presidentea ere, Joseph Kabila.
2013/08/13 - 00:06
Kongoko umeek 3 urte eta erdi besterik ez dute egiten eskolan
Kongoko Errepublika Demokratikoan giza garapen maila txikia da. Hezkuntzari garrantzirik ez emateak GKEak kezkatzen ditu; Oskar Epeldek Euskal Herritik joandako zenbaitekin hitz egin du bideo honetan
2013/01/23 - 09:31
ETB, Maliko egoeraren lekuko
Mali eta Frantziako tropak salafisten esku dauden iparraldeko lurretara bidean dira. Matxinoen aurkako borroketan, gehiegikeriak ere izan dira. Oskar Epelde dugu berriemaile, Bamakon.