Ostatuak
2018/03/29 - 17:19
Ia beteta daude Donostiako hotelak
Turista askok hartu dute ostatuta Donostian Aste Santuko oporrak igarotzeko. Gehienak estatuko beste erkide batzuetakoak dira.
2018/01/11 - 09:48
Lapurreta ikusgarria, Pariseko Ritz Hotelean
Bost lagunek lau milioi eta erdi euroko balioa duten bitxiak ostu dituzte luxuzko hotelaren bitxidendan, leihoa aizkoraz apurtuta. Poliziak hiru lagun atxilotu ditu.
2017/12/31 - 15:31
Kotiloi bereziak hoteletan urte berriari hasiera emateko
Bilboko Carlton hotelean urte amaierako afari berezia eta festa prestatzen ari dira. Gehienek urtero errepikatzen dute. Antzeko eskaintza dute Iruñeako Tres Reyes hotelean.
2017/12/11 - 18:50
Ostalariek zein hoteletako arduradunek balorazio positiboa egin dute
Turista andana ibili da Euskal Herriko kaleetan egunotan. Dirudienez, iazko zubian baino jende gehiago etorri da eta aurreikuspenik onenak ere bete egin dira.
2017/12/08 - 17:36
Arabako Errioxako ostatu eta landetxeak guztiz bete dira abenduko zubian
Turista askok Arabako Errioxara joatea erabaki dute aurtengo abenduko zubian. Bertako landetxe eta ostatuei ez zaie asko falta guztiz betetzeko.
2017/12/08 - 11:31
Barakaldoko hotel batean izandako bonba abisua faltsua dela egiaztatu du Ertzaintzak
Abisua jaso ostean, bertan zeuden langile eta bezeroak irten dira eta Ertzaintza instalazioa aztertzen hasi da.
2017/12/01 - 22:21
Bizilagunek estatutuetan jarrita etxebizitza turistikoak debekatu ahal izango dituzte
Dagoeneko martxan dauden etxebizitza turistikoei ez die eragingo; izan ere, estatutuak aho batez aldatu behar dira eta, logikoki, etxebizitza turistiko baten jabeak ez du debekuaren alde bozkatuko.
2017/10/19 - 10:46
Hildako bat eta bi zauritu Rangunen, hotel bateko sutean
Sua guztiz itzali dute suhiltzaileek jada, baina 140 pertsona inguruko hoteletara ebakuatu behar izan dituzte. Polizia sua nola piztu den agertzen ari da.
2017/10/15 - 17:14
Hotelak ia % 100ean egon dira Euskadin
Pilarikako zubia borobila izan da ostalarientzat. Eguraldiak lagunduta, gehienak gaur arte ez dira bueltatuko etxera. Donostian okupazioa % 100 izan da, %92 Bilbon, eta Gasteizen % 90.
2017/10/12 - 18:20
Bermeoko 'Lurdeia' landetxea, munduko ostatu onenen artean
Bederatzigarren postua eman diote 'Lurdeia' landetxeari, munduko ostatu onenen artean. Bertan izan gara hobeto ezagutzeko.
2017/10/03 - 18:21
Polizia eta Guardia Zibila hoteletan geratuko direla iragarri du Zoidok
Espainiako Gobernuak Kataluniako Gobernuari egotzi dio azken eguentako gertaeren erantzukizuna. Neurri guztiak prest ditu aurre egiteko, baita juridikoak ere
2017/10/03 - 15:37
Estatuko Segurtasun Indarrek mehatxuak bota dituzte Pinedako hotel batean
Polizia Nazionaleko agenteak izan dira, hotel baten kanpoan, protesta egiten ari ziren herritarrei oihuka. Calellan ere, Guardia Zibilak hoteletatik bota dituzte.
2017/10/03 - 12:31
Katalunian Polizia hoteletatik bota izana ikertuko du Fiskaltzak
Calellako alkateak ukatu egin du hoteleko jabeei presio egin izana eta guardia zibilek herritarrak borra hedagarriekin jipoitu zituztela jakinarazi du. 14 pertsona zauritu zituzten.
2017/10/03 - 00:29
Calellako hotelek 200 guardia zibil bota dituzte, protestariak jotzeagatik
Kale jantzian zihoazen hainbat guardia zibilek euren hotelera bertaratu diren hainbat manifestariri eraso diete, borra hedagarriekin.
2017/10/02 - 23:52
Calellako hotel batek 200 guardia zibil bota ditu, protestariak jotzeagatik
Kale jantzian zihoazen hainbat guardia zibilek euren hotelera bertaratu diren hainbat manifestariri eraso diete, borra luzagarriak erabiliz.
2017/09/25 - 13:29
Marta Etura, etxean, Zinemaldiaz gozatzen
Donostiar aktorea Maria Cristina hoteletik irten da goizean, eta haren zain zeuden zenbait jarraitzailerekin izan da.
2017/09/24 - 22:18
Bilboko Carlton Hotelak sekretu anitz gordetzen ditu
Jende ilarak hotelaren kanpoaldean ikusi ditugu eraikin hura bisitatu eta ezagutu nahian.
2017/08/31 - 17:04
Donostiak ez du pisu turistiko gehiagorik baimenduko Parte Zaharrean
Udalaren aburuz, Parte Zaharra eta portua 'gune aseak' dira, eta, hartara, ez da lizentzia gehiago emango egun indarrean edota tramitatzen daudenak salbu.
2017/08/31 - 17:02
Donostiako Alde Zaharrean daude pisu turistiko gehien, 275
Donostiako Alde Zaharrean daude pisu turistiko gehien, 275, Parte Zaharrean Bizi elkartearen arabera. Kalerik saturatuena, Abuztuak 31, 36 pisurekin. Gero Fermin Calbeton, 24rekin.
2017/08/31 - 00:20
Bezero batek kexa bat idatzi dio oraindik zabalik ez dagoen hotel bati
Ustezko bezero batek iritzia jarri du webgune batean. Hotelean egon zela dio, baina ezinezkoa da, oraindik itxita baitago.