Turismoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hotelak ia % 100ean egon dira Euskadin

Iragarkia
18:00 - 20:00
Hotelak ia % 100ean egon dira Euskadin
Pilarikako zubia borobila izan da ostalarientzat. Eguraldiak lagunduta, gehienak gaur arte ez dira bueltatuko etxera. Donostian okupazioa % 100 izan da, %92 Bilbon, eta Gasteizen % 90.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan

Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X