Ostatuak
2015/11/08 - 13:54
Bi urteko haur bat hil da Rosesen, balkoi batetik behera erorita
09:00etan jazo da ezbeharra, Roseseko hotel batean. Hirugarren solairuko logela bateko balkoian zegoen mahai gainera igo da bi urteko umea, eta, nola ez dakitela, behera erori da.
2015/10/13 - 11:14
Gure hirietako ostatu eta hotelak bete egin dira zubian
Turistaz beteta egon dira euskal hiriburuak asteburu luzean. Udako joerari eutsi diogu beraz. Hirietako ostatu eta hotelak beteta, eta landetxeetako datuak ere oso onak izan dira.
2015/09/13 - 17:12
Magdas, errefuxiatuek Vienan kudeatzen duten hotela
Austrian ekimen berriak sortu dira errefugiatuek lana aurki dezaten. Ekimen horietako bat da Caritasek Viena erdialdean ireki duen hotela, izan ere, errefuxituek kudeatzen dute.
2015/08/21 - 14:20
Bidaiarien sarrerak % 12,5 ugaritu dira uztailean EAEn
Eustatek ezagutzera eman dituen datuen arabera, bidaiarien sarrerak hiru lurraldeetan areagotu dira: % 16,6 handitu dira Araban; % 13,6, Bizkaian, eta % 9,6, Gipuzkoan.
2015/08/12 - 16:07
Hotelak apartamentu turistikoen legearen alde agertu dira
Lehiaren Euskal Agintaritzak egindako txostenaren aurka daude hotelak, apartamentu turistikoak erregulatzeko legea ezinbestekoa dela diotelako. Neurririk gabe, lehia bidegabea egiten dutela diote.
2015/08/08 - 13:52
Maliko hotelean egindako bahiketa bukatu da, 12 lagun hilda
Zazpi pertsona atxilotu dituzte. Hildakoen artean, lau terrorista dira, bost soldadu maliar, hoteleko bi langile, eta NBEk Malin duen misioko kide bat.
2015/07/16 - 12:01
Japoniako hotel batek robotak kontratatu ditu gastuak murrizteko
Hotel honetako langile gehienak robotak dira: oheak egiten dituztenak, maletak eramaten dituztenak edota harreran daudenak ere. Hotel honetako jabearen esanetan, gastuak murrizteko jarri ditu.
2015/06/26 - 21:30
RIU hotel kateak bere samina azaldu die hildako turisten familiei
Twitter bidez jakinarazi du datuak biltzen eta bertako agintariekin harreman zuzenean daudela, eta euren web gunean eta sare sozialetan dituzten kontuetan bideratuko dituztela jasotako informazioak.
2015/06/26 - 17:05
27 hildako Tunezen bi hotelen aurkako erasoan
Erasotzaileak Kalashnikov fusilak eskuetan zituztela sartu dira Imperial Marhaba hotelean, Riu katearen hotelean, El Kantaoiu gune turistikoan, Susa hiritik gertu.
2015/06/24 - 16:04
Gipuzkoan ostatu irregularrak indartzen ari direla salatu dute
Turismoa emaitza bikainak eman ditu azken aldian gurean, baina ostatu jabeek esaten dute eurengana ez dela horrenbesteko jende uholderik heltzen.
2015/06/21 - 20:14
Emakume bat hilda aurkitu dute Malagan, eta senarra atxilotu dute
Gertaera hori hotel batean jazo da. Senarra atxilotu du Poliziak emaztearen heriotzarekin lotura duelakoan.
2015/05/21 - 14:28
% 10,9 hazi da bidaiarien kopurua apirilean EAEn
Eustatek zabaldutako datuen arabera, 208.825 bidaiari erregistratu ziren EAEko hotel eta ostatuetan, iazko apirilean baino 20.521 gehiago.
2015/05/19 - 14:09
Turisten kopurua % 9,9 hazi da EAEn Aste Santuan
Gehien Gipuzkoan egin du gora bisitari kopuruak: % 15,9. Ostiral Santua izan zen egun onena, okupazio maila % 90 ingurukoa izan baitzen.
2015/04/05 - 19:22
Labeldun gosaria Bilboko hoteletan
Euskal jatorri izeneko produktuak eta gure markak ezagutzera emateko, Bilboko Basque Fest jaialdiak euskal produktuen txokoa ezarri du Bilboko 11 hoteletan.
2015/03/26 - 22:47
Hegaldi eta hotelen prezioek nabarmen egin dute gora Bartzelonan
24 ordu igaro dira, Barça eta Athleticen arteko kopako finala, Camp Noun jokatuko dela jakin denetik. Berria ezagutu bezain laster, hegaldien eta hotelen prezioak izugarri igo dira egun horietarako.
2015/03/20 - 15:53
Bidaiarien sarrerak hazi egin dira hoteletan, otsailean
Eustat Euskal Estatistika Institutuak gaur kaleratutako datuen arabera, % 6ko igoera izan da otsailean.
2015/02/21 - 17:56
Panticosako Bainuetxea hustu dute elur-jausien arriskuagatik
Bainuetxera heltzeko errepidea, A-2606, itxi egin dute elur-jausiak izateko arriskua dela-eta. Enpresaren zuzendariak erabakia salatu du, horren ondorioz, 100.000 euro galduko dituelako.
2015/02/14 - 18:59
Lau hoteletatik ordaindu gabe alde egin, eta agenteei oldartu zitzaien
28 urteko mutila datorren astean epaituko dute; fiskalak 2 urte eta 8 hileko espetxealdia eta 1.080 euro ordaintzea eskatu du. Atxilotu eta gero, askatu zuten, baina delitu bera egin zuen berriz.
2015/02/11 - 01:06
Urvasco hotel-talde arabarra, hartzekodunen konkurtsoan
Silken hotelen % 55en jabea da, eta 20 bat hotel ditu; Bilboko Domine eta Indautxu hotelak eta Gasteizko Ciudad de Vitoria hotela, besteak beste.
2015/01/21 - 13:20
Gurtel kasuan auzipetutako emakume bat hilik agertu da Bilbon
Maria del Mar Rodriguez Alonso MR enpresako administratzailea da hildakoa. Fiskaltzak hiru delitu egotzi zizkion.