Turismoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Turisten kopurua % 9,9 hazi da EAEn Aste Santuan

Gehien Gipuzkoan egin du gora bisitari kopuruak: % 15,9. Ostiral Santua izan zen egun onena, okupazio maila % 90 ingurukoa izan baitzen.
Eguraldia onak turista asko erakarri zituen gurera. Argazkia: EFE
Eguraldia onak turista asko erakarri zituen gurera. Argazkia: EFE

Iazko datuekin alderatuta, Euskal Autonomia Erkidegora Aste Santuan etorritako bidaiarien kopuruak gora egin du aurten, % 9,9 zehazki. Gaua EAEko hotel edo ostatuetan emandakoen kopurua ere hazi da, % 9,6, betiere Eustat Euskal Estatistika Institutuaren arabera.

Datuon arabera, 38.978 sarrera eta 84.462 gaualdi zenbatu ziren ostegunetik igandera doan tartean. Batez beste, 2,17 eguneko egonaldia egin zuten turistek EAEn.

Gora egin dute Estatutik etorritako kopuruak (29.078) zein atzerritik etorritakoak (9.900). Estatuko bidaiariak % 9,6 hazi ziren eta atzerritarrak, % 10,8. Gaualdiei dagokienez, Estatukoak % 10,3 igo ziren eta % 7,2, atzerrikoak.

Gipuzkoa, hiru lurraldeen buru

Turisten kopurua hiru lurraldeetan hazi da, baina Gipuzkoakoa da datu onena: bidaiarien sarrerak % 15,9 hazi ziren, eta % 13,4, gaualdienak. Apalagoak izan dira Bizkaiko datuak: % 8,2 eta % 7,6, hurrenez hurren.

Arabari dagokionez, gaualdien kopuruak % 5,8 egin zuen gora, eta bidaiarien sarreren kopurua iazkoen parekoa izan da.

Ostirala, egun onena

Aste Santuko Ostiral Santuan izan ziren okupazio maila handienak. Hala, Gipuzkoan % 92,7koa izan da; Bizkaian, % 87koa, eta Araban, % 80,8koa.

Datuak hiriburuz hiruburu aztertuta, egun horretan zenbatu zituzten turista gehien: hotelen okupazioa % 97,4koa izan zen Donostian, % 93,3koa Bilbon eta 84,4koa Gasteizen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan

Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X