Ostatuak
2015/01/21 - 07:57
Gurtel auziko inputatu bat hilik aurkitu dute Bilboko hotel batean
Maria del Mar Rodriguez Alonso MR enpresako administratzailea da hildakoa. Fiskaltzak hiru delitu egotzi zizkion.
2014/12/08 - 15:44
Abenduko zubian, hotelak eta landetxeak beteta
Abenduko zubiak jende asko mugitzen du urtero eta aurten zifrak oso onak izan dira. Landetxeak beteta, Gasteizen hotelak %100ean eta Bilbon, %95ean. Zubi euritsua izan da baina turistek gozatu dute
2014/12/02 - 20:55
Areatzako hotela itxi eta 24 langile kaleratu ditu Meliák bapatean
Bilboko Areatzan dagoen Tryp Arenal hotela itxirik topatu dute goizean 24 langileek, aldez aurretik inolako abisurik jaso gabe. ELA sindikatuak dio legez kanpoko itxiera dela eta salaketa jarri du.
2014/10/08 - 16:45
Gareseko 'El Peregrino' hotela enkantean atera dute gaur
'El Peregrino' itxita, soilik 'Jakue' hotela gelditzen da herrian. Azkeneko urteetan erromes kopurua hiru bider handitu bada ere, nahiago dute aterpetxeetan merkeago lo egin.
2014/08/16 - 20:32
Chelsea Hotel New Yorkeko artisten elkargunearen etorkizuna kolokan
Literatura, musika eta zinemaren obra handiak sortu dira han, eta joan den mendeko artista handi asko ere bertan bizi izan dira. Orain, eraikina enpresa batek erosi du, eta etorkizuna kolokan du.
2014/08/12 - 15:44
Gasteizko hotelak ia beteta egon dira Andre Maria Zuriaren jaietan
Hiriburua bisitatu duten turisten erdiak baino gehiago Espainiako estatutik joan dira; batez ere katalanak, valentziarrak eta madrildarrak bertaratu dira.
2014/08/07 - 16:49
Kezka Bartzelonan, ontzi-hotelak direla eta
Turistek gaua pasa dezaten, ontziak alokatzen hasi dira hainbat partikular. Portuko agintariak kezkatuta daude, segurtasuna eskasa delako hainbat ontzitan, eta ezbeharren bat gerta daitekeelako.
2014/07/15 - 12:07
Bi turista gazte zauritu dira Balearretan, hoteletan erorita
Horietako bat oso egoera larrian eraman dute ospitalera, eta bestea ez dago horren larri.
2014/07/10 - 16:22
Kanpin eta aterpetxeak beteta, hotelak %70ean
BBK Live jaialdira datozen asko kanpin-denda hartuta etorri dira. Hostalak ere aukera ona dira, eta merkea. Atzerritarrek, normalean, nahiago dute hotela. Baina aurten, % 70eko okupazioa dute soilik.
2014/07/02 - 17:27
Eguraldi txarragatik erreserba gutxi daude hoteletan
Aterpetxeetan okupazioa % 50ean dago, eta arduratuta daude hoteletan. Azken urteotako uztail hasiera txarrena da.
2014/06/20 - 15:07
EAEk 230.000 turista izan zituen maiatzean, iaz baino % 3,9 gehiago
Eustaten arabera, Estatuko bidaiariak %3,3 gehitu dira aurreko urteko maiatzaren aldean eta atzerrikoak %4,8.
2014/05/28 - 18:11
Urtebeteko kartzela-zigorra Milleti, Bartzelonako hotelaren auzian
Palau de la Musicaren buruzagi ohiek luxuzko hotel bat egitea zuten helburu, eta influentziez baliatu ziren horretarako.
2014/05/13 - 17:00
XIX eta XX. mendeetako artelan handiak, Maria Cristina hotelean salgai
Sorolla, Miró, Regoyos, Menchu Gal eta Oteizaren lanak daude ikusgai erakusketan, eta bide batez salgai, igandera arte Maria Cristina hotelean.
2014/05/04 - 23:54
'Lehendabizikoa', Iruñeko hotel batera 1.700 euroren truke
Maisonnave hoteleko Ansoleaga 33 jatetxeak eskainiko du bere menuan. Eduardo Oyarzabal gazteak harrapatu du aurten Lehendabizikoa, Bidasoako lehen izokina.
2014/04/17 - 16:59
Iruñeko hotelak, % 80ean beteta
Eguraldiak ere lagunduta lortu dute Nafarroan datu onak. Halaber, herrietan barrena dauden landetxeak dira turisten erakargune nagusia.
2014/04/17 - 16:47
Bederatzi urtez prezioak mantendu dituzte, hotelak guztiz betetzeko
Maleten joan-etorria nabaria da Bizkaiko hiriburuan. Hotelak jada betetzen hasi dira. Ostiral Santua da turista gehien bisitatzen gaituen eguna, eta munduko hainbat tokitatik datoz.
2014/04/11 - 16:45
Aste Santuan hotelak %85ean egongo dira beteta
Opor sasoi txiki hori arnasaldia da hotelentzako. Izan ere, orainarteko okupazio datuak txarrak izan dira.
2014/04/10 - 17:01
'Hoteles de Gipuzkoa' marka sortu dute sektorea bultzatzeko
Etorkizuneko erronkei batuta aurre egiteko elkartu dira Gipuzkoako 30 hotel garrantzitsuenak. Izan ere, izugarri eta etengabe aldatzen ari da turismoa. Eta horri egokitu beharrean dira.
2014/03/25 - 16:04
Hotelek bezeroen portaera jasoko dute zerrenda batean
Orain arte bezeroek baloratzen zituzten hotelak. Orain, aldiz, hotelak dira bezeroak puntuatzen dituztenak. Jarrera desegokiak dituztenekin zerrenda beltza osatzen dute.
2014/03/17 - 19:35
Pertsona bat atxilotu dute Gasteizen, emakume batez abusatzeagatik
Dirudienez, gizonezkoak gela bat hartu zuen hotel batean, geroago, edanda zegoen emakume bat hara igotzeko asmoz.