Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi turista gazte zauritu dira Balearretan, hoteletan erorita

Horietako bat oso egoera larrian eraman dute ospitalera, eta bestea ez dago horren larri.

Bi turista atzerritar zauritu dira, eta bat oso egoera larrian dago, Cala Ratjadako (Mallorca) eta Playa d’en Bossako (Eivissa) hotel banatan erorita, 061 zerbitzuko iturriek jakitera eman dutenez.

Lehenengo gertakaria 03:25 aldera gertatu da, Cala Ratjadako hotelean. 20 urteko gizonezko bat 15 metroko altueratik behera erori da, eta oso kritiko eraman dute Son Espases ospitalera. Zaurituari bihotza geratu zaio une batez, baina suspertzea lortu dute.

04:10ean gertatu da beste ezbeharra. 22 urteko beste gizonezko bat erori da Eivissako hotel batean. Kasu honetan, zauritua ez dago horren larri.

Guardia Zibilak hartu du bi gertakariak ikertzeko ardura, eta badirudi alkohol kontsumoarekin dutela zerikusia.

Igandean Danimarkako 20 urteko gazte bat hil zen Magalufeko (Mallorca) hotel bateko laugarren solairutik erorita.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan

Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskilak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguruk parte hartu dute ekitaldian. Ohorezko aurreskuaren ostean, eguneko protagonistak Artepan okindegira joan dira, ohiko 'txoripan'-ez gozatzera, musika banda ezberdinen erritmora.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X