Ostatuak
2021/09/27 - 15:46
Turismoak 2019ko zenbakiak hobetu ditu abuztuan Euskal Autonomia Erkidegoan
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako turismoko datuek Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenak gainditu dituzte "sarrera, gaualdi eta batez besteko tarifen" kopuruari dagokionez.
2021/09/22 - 20:13
Pandemia aurreko turismo datuak izan dira abuztuan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Javier Hurtado sailburuak azpimarratu du abuztuan "aurreikuspenak gainditu" direla, hoteletan 2019ko abuztuan baino bezero gehiago izango direlako.
2021/08/23 - 13:34
Landa-ostatuetako sarrerak eta gaualdiak % 35 baino gehiago igo dira uztailean, 2020ko datuekin alderatuta
Euskadiko apartamentu turistikoetako ostatu-gauak, aldiz, % 40 hazi dira iazko uztaileko datuekin alderatuta.
2021/08/02 - 17:05
Uztaileko datuek itxaropen izpi bat eman diete hotel eta ostatuei
Uztaila %60 - % 70eko okupazioarekin itxi dute gehienetan herrietako hotelak. Turista gehienak estatukoak dira, baina pixkanaka hasi dira atzerritar gehiago ere ikusten. Landa ostatuetan, aldiz, uztailean 14 puntu gainditu dute iazko okupazioa, eta berdindu dute duela bi urtekoa.
2021/07/31 - 19:36
Euskadi "helmuga segurua" dela eta covid ziurtagiria ezartzea ez dagoela aurreikusita esan du Hurtadok
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak adierazi duenez, pandemiaren bilakaeraren zain daude, baina oraindik ez dute Euskadin 'osasun pasaportea' delakoa ezartzea aztertu.
2021/07/16 - 18:29
Gipuzkoako hoteletako erreserbak "oso motel doaz" eta okupazio-maila espero baino txikiagoa izango da
Gipuzkoako Hotelen Elkarteko zuzendariaren iritziz, gaur egungo egoera oso konplexua da. Gainera, egunero albiste ugari ematen dira, eta informazio horiek "eragin handia dute erreserbetan eta erreserba-asmoan".
2021/07/09 - 16:37
Frantziako Gobernuaren gomendioak kezka piztu du, batez ere Gipuzkoako hoteletan
Frantziak, Belgikak, edota Alemaniak euren herritarrei gomendatu diete espainiar Estatuan oporrik ez egiteko. Honek kezka eragin du EAEko turismo sektorean. Jadanik erreserbak behera egiten hasi omen dira.
2021/06/29 - 21:26
Mallorcako agerraldiagatik ikasleak konfinatzearen kontra agertu da Fiskaltza
200 ikasle baino gehiago hotel batean isolatuta daude, Poliziaren zaintzapean. Fiskaltzak esan du neurri horrek oinarririk ez duela eta gehiegizkoa dela.
2021/05/13 - 22:56
Euskal Herriko hoteletan nabaritu dute erreserbak igotzen ari direla
Joan den asteburutik %5-8 bitartean igo dira erreserbak, halere oraindik uda urrun dagoela esan digute. Opor gogoak baditu jendeak, eta hori aireportuan ere nabaritu da.
2021/05/11 - 22:44
Horrela da, barrutik, Bilbao Intermodaleko hotel berria
Turismoa oraindik berraktibatzeko dagoela, eta hotel gehienek ateak itxita dituztela, Bilbon, hotel bat inauguratu dute. Bilboko Intermodalean dago.
2021/05/08 - 17:08
Mugikortasun neurrien desagerpenak zeharo eragingo dio hotelen sektoreari
EAEko tabernek eta jatetxeek 22:00ak arte irekitzeko aukera izango dute maiatzaren 9tik aurrera. Hotelei ere eragingo die alarma egoeraren amaierak.
2021/05/03 - 22:25
Positibo eman duten tripulatzaile indiarrak Derioko hotel batean dituzte bakartuta
Bilboko portura atzo heldutako ontzi bat uneotan konfinatuta dago. Hiru tripulatzailek, bi indiarrak, positibo eman dute eta Derioko hotel batean daude isolatuta. Aldaera zein den aztertzen ari dira.
2021/04/11 - 16:47
Hoteletan okupazioa jaitsi den bitartean, landetxeetan gora egin du
Bilbon, 2019an markak hautsi ziren, % 80-90eko okupazioarekin; aurten % 30ekoa baino ez da izan. Horrek eta prezioen jaitsierak fakturazioan eragin larria izan du: % 80 gutxitu da.
2021/04/05 - 16:37
Aste Santuan turistek natura aukeratu dute ostatu hartzeko
Landetxeak % 88an egon dira Euskadin Aste Santuan. Hiriburuetako hotelen okupazioa oso bestelakoa izan da Aste Santu honetan; orokorrean % 25 ingurukoa.
2021/03/27 - 16:27
Nahasmena eta zalantzak daude Aste Santuan itxita egongo diren tokietako hoteletan
Ostirala baino lehen erreserba egin dutenek ez dute arazorik izango itxita dagoen herri bateko hotel batera joateko baina ezingo dute herri horretatik irten adibidez, txangoak egitera.
2021/03/26 - 21:04
Biarritzeko ''Hotel du Palais'' jauregiak gaur zabaldu ditu ateak
Atlantikoaren bazterrean dagoen mota horretako hotel bakarrak ez du arima galdu 70 milioi euroko berritze lan sakonak egin arren.
2021/03/26 - 19:28
Aldez aurretik ostatu hartzeko erreserba egin dutenek bidaia egin ahal izango dute
Apirilaren 1etik 11rako erreserba egin duten pertsonei bidaiatzeko aukera eman die LABIk. Horrela, ostatu hartzeko erreserba egiten duten herrira joateko aukera izango dute.
2021/03/19 - 21:43
Eguraldiak lagundu ez arren, jendetza elkartu da hoteletan, museoetan eta jatetxeetan
Hoteletan aspaldi eduki ez duten okupazioa izaten ari dira San Jose zubian, eta mugimendua handia izan da baita hoteletan eta ostalaritzan ere.
2021/03/19 - 15:35
EAEko hotel askok San Jose zubia aprobetxatu dute irekitzeko
Hotel txikien kasuan erreserbak nabarmen altuagoak izaten ari dira hotel handiekin alderatuta. Irekita dauden hotel handien artean oso zaila izaten ari da %30 eko okupazoi datua gainditzea zubian.
2021/03/07 - 15:31
Maria Cristina hotela ospitale bihurtu zuten 37 egunez
Benito Saizar Maria Cristinan ospitaleratuta egon zen, koronabirusarekin, eta Aitor San Martin medikuak hotelean lan egin zuen.