Turismoa Euskadin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Landa-ostatuetako sarrerak eta gaualdiak % 35 baino gehiago igo dira uztailean, 2020ko datuekin alderatuta

Euskadiko apartamentu turistikoetako ostatu-gauak, aldiz, % 40 hazi dira iazko uztaileko datuekin alderatuta.
Landa-ostatu bat, artxiboko irudian.
Landa-ostatu bat, artxiboko irudian.

Euskadiko landa-ostatuetako sarrerak % 35,9 eta gaualdiak % 36,7 igo dira 2021eko uztailean, 2020ko hilabete bereko datuekin alderatuta. Apartamentu turistikoen kasuan, gaualdien igoera % 40tik gorakoa izan da, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak jasotako datuen arabera.

Zehazki, EAEko landa-ostatuek 19.103 sarrera eta 60.229 gaualdi zenbatu dituzte uztailean. Era berean, ekaineko datuekin alderatuta, sarrera kopurua % 83,8 hazi da, eta gaualdiena, % 151,5.

Jatorriaren arabera, Euskadiko landa-ostatuetan erregistratutako pertsona gehienak Espainiako Estatukoak izan dira; guztira, 16.916 sarrera izan dituzte, eta atzerritarrak, berriz, 2.187 izan dira. Aurreko urteko uztailarekin alderatuta, % 33,8 igo dira Estatuko jatorriko sarrerak; % 54,7, atzerritarren kasuan.

Gaualdien harira, hazkundeak homogeneoagoak dira: Espainiako Estatuko jatorriko ostatu-gauen urtearteko igoera % 36,6koa izan da, eta atzerriko bisitarien kasuan, % 38,2koa.

Ekaineko datuekin alderatuta, EAEko landa-ostatuetako sarreren kopuruak % 83,8 egin du gora, eta ostatu-gauen kopuruak, berriz, % 151,5.

Batez besteko egonaldiak

Uztaileko batez besteko egonaldia 3,15 egunekoa izan da, aurreko urteko hilabete bereko 3,13 egunekoa baino pixka bat handiagoa. 2021eko ekainean, landa-ostatuetako batez besteko egonaldia 2,30 egunekoa izan zen.

Apartamentu turistikoak

Apartamentu turistikoei dagokienez, 2021eko uztailean, sarrerak eta gaualdiak 10.794 eta 39.059 izan dira, hurrenez hurren. Iazko uztaileko datuekin alderatuta, sarreren kopurua % 35,9 hazi da, eta ostatu-gauena, berriz, % 40,7.

Espainiako Estatukoen sarrerak % 37,0 igo dira urtetik urtera, eta atzerritarrenak, berriz, % 32,6. Ostatu-gauen kasuan, igoera % 45ekoa izan da Estatukoen kasuan, eta % 27,5ekoa atzerritarren kasuan.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X