Ostatuak
2021/03/05 - 21:39
Hotelek eta landetxeek pozik hartu dute mugikortasuna malgutzea
Hotelak eta landetxeak mugikortasuna zabaltzeko zain zeuden. Gabonetatik ez dute beste lurraldeetako bezerorik izan. Pozik hartu dute albistea.
2021/02/08 - 23:55
Gorenak behin betiko indargabetu du Donostiako pisu turistikoen ordenantza
Atzera bota du Udalaren helegitea, eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak 2020ko urtarrilean bertan behera utzi zuenez, pisu turistikoen araudia ezerezean geratu da.
2021/01/25 - 12:11
Nafarroako hoteletako gaualdiak % 63,9 jaitsi ziren iaz, covid-19agatik
Horrez gain, ostatu hartu zuten bidaiarien kopuruak % 65,8 egin zuen behera.
2021/01/04 - 12:19
EAEko eta Nafarroako landa-ostatuen prezioek behera egin dute azaroan
% 12,12 eta % 11,63 jaitsi dira, hurrenez hurren, eta Estatuko prezioen bigarren eta hirugarren jaitsierarik nabarmenenak jasan dituzte.
2020/12/18 - 11:20
Zupiria: “Parrandan edo lagunekin hotel batera joateko debekatuta dago mugikortasuna”
Jaurlaritzako bozeramaileak esan du gomendioak "oso argiak" direla, eta taldean leku batetik bestera joatea debekatuta dagoela, alegia, "bizikide ez direnekin batzea saihestu behar dugu".
2020/11/29 - 15:35
Bidaia agentziek eta hotelek premiazko erreskate plan bat eskatu dute
Gipuzkoan dagoeneko 30 agentziak itxi dituzte atea. Diru laguntzetatik baztertuta geratu direla diote. Hotelen arloan ere dena geldi; abenduko zubiaren eta gabonen bezperan, ia ohe guztiak libre.
2020/11/29 - 15:27
Zubi foralaz gozatzeko eskaintzak egin dituzte Nafarroako hotelek
Nafarroako itxierak turista falta ekarri du. Egoera honi aurre egiteko, hainbat hotelek bertako bezeroak erakartzeko bidea bilatu dute.
2020/11/23 - 11:55
Turismoa % 63 jaitsi da urrian EAEko hoteletan
Irailean erregistratutako datuek okerrera egin dute eta turista atzerritarren kasuan, urrian jaitsiera % 80koa izan da.
2020/11/21 - 15:54
Kanarietara heldutako migratzaileak hoteletan banatu dituzte
Badaezpadako konfinamendua egiten ari dira azken egunetan Kanariar uharteetara heldu diren milaka etorkinak. Irtenbidea behin behinekoa da.
2020/11/18 - 10:26
Apartamentu turistikoetan ostatu eman diete Arguineguin utzi duten 200 migratzaileri
Migratzaileak Las Palmasera eraman zituzten aurrena, Espainiako Gobernuak ordezkaritza duen plazara, eta gaua kalean igaro ez zezaten, uhartearen hegoaldera lekualdatu zituzten.
2020/11/09 - 11:57
COVID-19ak Iruñeko hotelen okupazioa "amildu" du urrian
Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkarteak emandako datuen arabera, okupazioa ia % 50 jaitsi da hiriburuan aurreko urteko epe berarekin alderatuta, eta % 36, Iruñerrian.
2020/10/27 - 20:15
Hotelen erreserbak bertan behera uzten ari dira bezeroak
Indarrean sartu diren neurrien ondorioz, batzuek ixtea erabaiki dute jada, eta beste batzuk zer egin erabakitzen ari dira.
2020/10/19 - 11:16
Venezuelak klubak, hondartzak eta hotelak irekiko ditu berriro
Nicolas Madurok iragarri duenez, bihartik aurrera merkataritzaren eta beste jarduera ekonomiko batzuen irekiera hasiko da, klubak eta hondartzak barne.
2020/10/04 - 16:50
Bederatzi atxilotu Donostiako Maria Cristina hotelean, agiriak faltsutzea egotzita
Pasaporte diplomatiko estatubatuar faltsu batekin erregistratu zen pertsona bat antzeman zuten hotelean; gainera, bilera areto bat kontratatu zuen.
2020/09/23 - 12:51
Nafarroako hoteletako gaualdiak % 51,3 jaitsi dira abuztuan
Bidaiarien sarrerek ere behera egin dute abuztuan, % 51,7ko beherakadarekin, eta batez besteko egonaldiak gora egin du aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta.
2020/09/22 - 12:55
Euskadiko hoteletako gaualdiak % 43 jaitsi dira abuztuan
Bidaiarien sarrerek ere behera egin dute abuztuan, % 39,2ko beherakadarekin, uztailean baino gutxiago.
2020/08/24 - 21:29
Hotelen okupazioa % 50 inguru jaitsi da Euskal Herrian
Gau igarotzeak % 51,1 eta % 53,7 jaitsi dira iazko uztailarekin alderatuta Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, hurrenez hurren.
2020/08/20 - 13:53
Ostatu-gauak erdira jaitsi dira Euskadin uztailean, 2019ko datuekin alderatuta
Gainera, turisten batez besteko egonaldiaren iraupena 1,89 egunekoa izan da uztailean, 2019ko uztailean izandako batez besteko egonaldiaren 2,11 egunen azpitik.
2020/08/17 - 10:23
Gutxienez 15 hildako eta 35 zauritu izan dira Muqdishoko hotel baten aurkako erasoan
Gutxienez 15 pertsona hil eta beste 35 zauritu dira Somaliako hiriburuan, bonba-auto batek eztanda egin eta Al Shababeko jihadistek hotel bat hartu ostean.
2020/08/10 - 14:30
Plentziako hotel batek taberna eta jatetxea itxi ditu langile baten positiboagatik
Langile bat "hoteletik kanpoko ingurune batean" kutsatu ostean, bere borondatez itxi eta prebentziozko neurri gisa hartu du erabakia establezimenduak.