Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

COVID-19ak Iruñeko hotelen okupazioa "amildu" du urrian

Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkarteak emandako datuen arabera, okupazioa ia % 50 jaitsi da hiriburuan aurreko urteko epe berarekin alderatuta, eta % 36, Iruñerrian.
Hotel baten harrera.
"Inoizko krisirik txarrera" da honakoa sektorearentzat, elkartearen arabera.

COVID-19aren pandemiaren eraginez, Iruñeko eta Iruñerriko hotelen okupazio maila "amildu" egin da urrian, Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkarteak gaur emandako datuen arabera. Nafarroako hiriburuan bakarrik 3.000 logela eta ehunka langile ditu sektoreak.

Zehazki, azken hilabetean okupazioa ia % 50 jaitsi da (betiere 2019ko urriko datuekin alderatuta) Iruñeko erdialdeko hoteletan: 2019ko urrian % 78,9koa zen; aurtengo urrian, berriz, % 30,6koa. Horren ondorioz, logelako errentagarritasunak % 40 egin du behera. Iruñerrian antzeko zifrak izan dira, okupazioa % 36 jaitsita: 2019ko urrian % 71,5ekoa zen; aurtengo urrian, % 35,19koa.

Elkartearen arabera, "Erkidegoan ezarritako konfinamendu perimetrala, ostalaritzari ezarritako murrizketak, eta ekitaldirik ezak" eragin dute krisia, "sektoreak inoiz izan duen krisirik handiena".

Horrez gain, sektoreak deitoratu du panorama ez da oso baikorra, eta "aurreikuspen guztien arabera, okerrera egingo du datozen hilabeteetan".

Elkarteak nabarmendu duenez, "langile asko aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientean dituztela eta okupazio eta errentagarritasun maila horiekin, hotel askok ixteko erabakia hartuko dute, oraingoz behin-behinekoz". 

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X