Taberna eta jatetxeek 14 egun gehiago jarraituko dute itxita Nafarroan
Nafarroako Gobernuak astearte honetan iragarri duenez, beste bi astez luzatuko ditu, azaroaren 5etik 18ra, koronabirusaren hedapena geldiarazteko neurriak, etorkizunean "inolako aukerarik" baztertu gabe. Dena dela, une honetan ez dute etxeko konfinamendua egiteko asmorik.
Hamabost egunez mantenduko da, beraz, Foru Erkidegoaren itxiera perimetrala eta etxeratze-agindua 23:00etatik 06:00etara.
Gainera, ostalaritza eta jatetxe guztien itxiera ere bi asteaz luzatu da, baina otorduak banatzeko zerbitzua 22:30ak arte izango da (orain 21:00etan amaitzen da). Establezimenduetako arduradunek "bermatu" beharko duten % 40ko edukiera bere horretan dirau.
Javier Remirez presidenteordearen arabera, "pandemiari eusteko beharrezko neurriak dira", neurri "egokiak", izan ere, badirudi "eragina izaten ari direla", kutsatzeen hazkundea moteltzea lortu baitu; hori dela eta, egoeraren bilakaera ikusteko denbora ematearen alde agertu da prentsaurrekoan.
Kutsatze kopurua txikiagoa bada ere, Santos Indurain Osasun sailburuak esan duenez oraindik ez dute ospitaleetako presioa murriztu, eta, ondorioz, asteburu honetan "espazioak eta dispositiboak indartu dira".
61 pertsona ZIUn
Aurreko astean 3.938 positibo izan ziren, aurreko astean 3.932, eta 562 kasu izan ziren egunero; aurreko astean, berriz, 561. Momentu honetan 411 pertsona daude ospitalean, eta 61 ZIUn, "bigarren olatu honetako kopururik altuena", nahiz eta ez duen eman Nafarroak duen ZIU ohe kopuruaren gaineko ehunekoa.
Egunean 500 kasu baino gehiago izaten dira, batez beste, eta kopuru hori "onartezina" da, osasun-sistema "behin betiko mintzea" eta udaberriko egoerara itzultzea saihestu nahi badugu; izan ere, pandemiak "erabat baldintzatu" zuen udaberria. Indurainek nabarmendu duenez, "beharrezkoa da ospitaleratzeak eta heriotzak murriztea, eta, aldi berean, ahalik eta jarduera sozioekonomiko handienari eustea".
Horren harira, gogorarazi du Gobernuak osasunaren onura kolektiboa zaindu behar duela, eta horretarako, aste honetan, 30 arakatzaile sartu dira (250 dira jada) eta antigenoen testak testak egiten hasi dira osasun-zentroetan.
Baina herritarrek ere kontaktu sozialak "ahalik eta gehien" murrizten lagundu behar dute; izan ere, kutsatzeen erdiak inguru hurbilean gertatzen dira, "konfiantzazko inguruneetan", eta, beraz, gauza jakina da oraindik "aste gogorrak" datozela.
Ez dute aukerarik baztertu
Hala ere, ziurtatu du une honetan ez dagoela mahai gainean etxeko konfinamendua, baina sailburuak zehaztu du 100.000 biztanleko 1.193 kasuren intzidentzia metatuak "kezkagarria" izaten jarraitzen duela, nahiz eta estatuko altuena ez izan; izan ere, ospitaleratzeak areagotu eta ZIUko egonaldiak luzatu egiten dira.
"Oso lanaldi gogorrak datoz ospitaleetan, eta prebentzioz jokatu behar da norberaren erantzukizunetik, ezinbestekoa baita aste honetan kutsatutakoen kopurua jaistea eta hurrengoan jaitsiera hori baieztatzea, osasun-sistemak iraun dezan". Profesionalak "burubelarri lanean" ari direla nabarmendu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.