Turismoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako hoteletako gaualdiak % 51,3 jaitsi dira abuztuan

Bidaiarien sarrerek ere behera egin dute abuztuan, % 51,7ko beherakadarekin, eta batez besteko egonaldiak gora egin du aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta.
Ziga, Baztan.
Ziga, Baztan. Argazkia: Olaia Mendiburua

Abuztuan Nafarroako hoteletan izandako gaualdiak % 51,3 jaitsi dira 2019ko hilabete berarekin alderatuta, eta hileroko gaualdiak, berriz, % 32,4. Abuztuan, 129.854 gaualdi izan ziren Foru Erkidegoko hotel-establezimenduetan.

Espainian bizi direnen gaualdiak % 44,8 egin du behera, eta atzerritarrenak % 71,6. Urteko lehen zortzi hilabeteetan gaualdiak % 62,4 jaitsi dira, asteazken honetan Nafarroako Estatistika Institutuak jakitera eman dituen datuen arabera.

Bidaiarien sarrerek ere behera egin dute abuztuan, % 51,7, eta batez besteko egonaldia 1,9 egunekoa izan da; % 1,0 igo da aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta. 2020ko lehen zortzi hilabeteetan, % 61,5 jaitsi da hoteletan ostatu hartu duten bidaiarien kopurua.

Espainian bizi diren turistak bisitarien % 82,8 dira eta gaualdien % 85,7 egiten dute. Kataluniako, Euskadiko eta Madrilgo bidaiariek (% 25,5, % 18,1 eta % 15,7, hurrenez hurren) hoteletan hartzen dute ostatu gehien. Gaualdiei dagokienez, katalanek, EAEko pertsonek eta madrildarrek dituzte egonaldi gehien (% 26,6, % 18,2 eta % 17,1, hurrenez hurren).

Errentagarritasun-adierazleak

Abuztuan, okupatutako gela bakoitzeko (Average Daily Rate) hotelen eguneko batez besteko fakturazioa 67,5 eurokoa da, 2019ko epe berarekin alderatuta % 2,3 jaitsi baita.

Erabilgarri dagoen logela bakoitzeko eguneko batez besteko diru-sarrera (Revenue per Available Room) 29,5 eurokoa da, 2019ko abuztuan baino % 38,5 gutxiago.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X