Ostatuak
2020/03/20 - 07:55
Hotelak martxoaren 26a baino lehen ixteko agindua eman du Osasun Ministerioak
Hotelek, turismo-establezimenduek, kanpinek, karabana-aparkalekuek eta egonaldi laburreko ostatuek ezin izango dituzte bezero berriak onartu alarma-egoera indarrean egoteari utzi arte.
2020/03/19 - 16:03
Gaixo arinak hoteletan artatzen hasi dira Madrilen
Madrilgo ospitaleen egoera arintzeko, hotelak gehitu dituzte osasun sarera. Gran Hotel Colon izan da medikaliztu duten lehena.
2020/03/18 - 15:04
Oparoak izan ohi diren egunotan, jatetxeak, tabernak eta hotelak itxita daude
San Jose zubia eta Aste Santua ate-joka ditugun egun hauetan, EAEko ostalariak oso kezkatuta dude euren negozioen etorkizunarekin.
2020/03/12 - 16:09
Hotelak, jatetxeak eta tabernak bezerorik gabe geratzen ari dira
Koronabirusak kalte handia eragin ditu turismoan. Sonia Perez Sailburua arloko ordezkariekin elkartu da neurriak aztertzeko. Bertan behera geratu diren erreserbak zenbatzen ari dira.
2020/02/28 - 12:22
Tenerifeko hotela uzten hasi dira baimendutako lehen turistak
Hainbat egun hotelaren barruan koarentenan pasa ostean, Adejeko hoteletik lehen turistak ateratzen hasi dira gaur goizean.
2020/02/26 - 21:17
Tenerifeko hotelean dauden 8 euskal herritarrek oraindik bertan jarraitu beharko dute
8 euskal herritarrek hotelean jarraitu beharko dute, 14 egunetako epea bete arte. Beste batzuek zorte hobea izan dute. Hoteleko langileek sartu-irtenak egin ahal izango dituzte, baina zaintzapean.
2020/02/26 - 15:24
Egoera lasaiagoa Tenerifeko hotelean, eraikin osoan ibili daitezke orain
Gaur goizean Kike Cea tolosarrak hotel barrutik bidalitako irudiak dira hauek. Egun osoa logelatik ezin atera igaro ondoren, gaur eraikinean zehar lasai ibili ahal izan dira.
2020/02/25 - 23:34
Imanol Blanco, Tenerifeko hotel batean isolatuta dagoen turista donostiarra
Tenerifen oporretan dagoen bikote italiar batek positibo eman du koronabirusean eta 1.000 lagun daude Adejeko hotel batean isolatuta.
2020/02/25 - 15:16
Tenerifeko hotel batean 1.000 lagun daude koronabirusaren probak noiz egingo zain
Tenerifen hotel batean dauden 1.000 lagunei, probak egingo dizkiete koronabirusak kutsatuta dauden ala ez jakiteko.
2020/02/09 - 23:01
Bilboko Ercilla Hotelean piztutako sutearen irudiak
Sutea koadro elektriko batean piztu da. Suak ez du inor zauritu, baina hotelaren zati bat hustu behar izan dute. Juan Carlos Anduezak grabatutako irudiak.
2020/02/09 - 22:20
Ercilla hotelean piztutako sute batek argindarrik gabe utzi du Indautxu auzoa
Sutea koadro elektriko batean piztu da. Suak ez du inor zauritu, baina hotelaren zati bat hustu behar izan dute, eta 3.800 bat etxebizitza argindarrik gabe geratu dira.
2020/01/27 - 12:28
Bost urteko neskato baten gorpua topatu dute Logroñoko hotel batean
Neskatoaren ama atxilotu egin dute. Bere buruaz beste egiten saiatu da.
2019/12/21 - 14:23
Jerusalemeko Imperial hotela kolono juduen eskuetara pasa daiteke hurrengo egunetan
1940tik hotela zuzentzen duen sendia azkeneraino borrokatzeko prest dago azken gabonak ez izateko.
2019/12/12 - 21:35
Donostiako Udalak tasa turistikoa ezartzeko ''bidea hasi'' du
Tasa turistikoaren gaineko erabakia Jaurlaritzak atzo Aldundi eta Udalen esku utzi ondoren, Donostiak aurrera egiteko asmoa erakutsi du. Ondobidean, 2021ean hasiko dira tasa hori kobratzen.
2019/12/12 - 19:05
Donostiak tasa turistikoa iragarri du 2021erako, eta hotelek haserre erantzun dute
Gascok esan du Aldundiarekin "akordiorako borondatea" eta "sintonia ona" dagoela. Gipuzkoako Hotelen Elkarteak Udalaren "desleialtasuna" salatu du.
2019/12/12 - 15:58
Eusko Jaurlaritzak baztertu egin du EAE osoan tasa turistikoa ezartzea
Erabaki horrek ez du esan nahi Aldundiek, hala nahi badute, tasa hori ezartzerik ez dutenik. Hala, 2021ean bat eta bost euro arteko tasa turistikoa ezartzea planteatu du Donostiak.
2019/12/11 - 12:52
Bost hildako Muqdishon, Al Shabbab taldeak hotel baten aurka egindako erasoan
Al Shabaab talde jihadistak Somaliako presidentearen jauregitik gertu dagoen hotel garrantzitsu bati egin dio eraso Muqdishon eta bost lagun hil eta hamaika zauritu dira.
2019/12/11 - 11:06
Bost lagun hil dira Al Shababek Muqdishoko hotel batean egindako erasoan
Hildakoak hiru zibil eta bi militar dira, eta hamaika lagun zauritu dira.
2019/11/16 - 16:40
Pisu turistikoetan iruzurra antzemateko postontziak 111 salaketa jaso ditu
Salaketa gehienek turismo enpresen erregistroan izenik ez ematearekin zerikusia dute, eta ondoren pertsona gehiegiri ostatu emateagatik.
2019/11/14 - 12:00
Hoteletan birkokatu dituzte Eibarko 34 bizilagunak
Asteazken eguerdian erori zen Eibarko Arragueta kaleko 15. zenbakian dagoen eraikinaren zati bat, baina ez zen inor zauritu.