Eusko Jaurlaritzak baztertu egin du EAE osoan tasa turistikoa ezartzea
Turismo sektoreko agenteekin bildu ostean, Eusko Jaurlaritzak erabat baztertu du Euskal Autonomia Erkidego (EAE) osoan tasa turistikoa ezartzea.
Erabakia atzo jakinarazi zuen Sonia Perez Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak Turismo Mahaian bildutakoei. Batzarrean, sailburuaz gain, honakoak izan ziren: Harkaitz Millan Basquetourreko zuzendaria; aldundietako, euskal hiriburuetako udaletako eta Eudeleko ordezkariak eta turismoarekin lotutako beste agente batzuk (hala nola, merkataritza-ganberak, unibertsitatea, turismo-eskolak, ostatu-enpresak, ekitaldiak antolatzeko enpresak, bidaia eta gidari agentziak, ostalaritza-elkarteak eta kontsumitzaileak).
Dena dela, erabaki horrek ez du esan nahi Foru Aldundiek, hala nahi badute, tasa hori ezartzerik ez dutenik. Gipuzkoa, adibidez, horren aldekoa da.
Eusko Legebiltzarrak duela bi urte tasa turistikoaren inguruko gogoeta egiteko eskatu zion Jaurlaritzari. Atzo jakinarazitakoarekin agindu parlamentarioa betetzat eman du Jaurlaritzak.
Eusko Jaurlaritzak ikuspegi global bat du turismo-jasangarritasunaren inguruan, eta turismoa urtaro guztietara zabaltzearen eta turistak lurralde osoan banatzearen alde dago. Hori lortzeko, hiriburuetatik kanpoko baliabideen balioa nabarmendu du (industria-turismoa, familia-turismoa, Basque Route, erromesaldi-ibilbideak, ekoturismoa eta natura-turismoa).
Tasa turistikoa Donostian
Ernesto Gasco Donostiako Udaleko Turismo zinegotziak jakinarazi duenez, hiriak "bere bideari ekingo dio" tasa turistiko bat ezartzeko, eta "2021eko urtarriletik" aplikatzea espero du, ordenantza baten bidez.
Gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin "akordiorako borondatea" dagoela adierazi du, eta gai horretan "sintonia ona" mantentzen duela, nahiz eta Donostiak ez duen "inoren tutoretza behar".
Donostiako Udalean emandako prentsaurrekoan, Gascok berretsi egin du Udalak "kalitatezko turismo jasangarriaren" alde egiten duela, eta azaldu du hirian turismo-tasa bat ezartzea "Donostiako gizartearen eskaria" dela, eta, gainera, "jasangarritasun-arrazoiak" kontuan hartzen dituela, eta udal-kutxentzat urtean "lau milioi euro inguruko" diru-sarrerak izan ditzakeela.
Zinegotziak adierazi duenez, behin Eusko Jaurlaritzak tasa turistiko baten ezarpena arautzeko asmorik ez duela iragarri ondoren, Donostiako Udalak "bere bideari ekingo dio", datorren uztailean ordenantza berria aurkezteko asmoz, gainontzeko arau fiskalekin batera, eta "gauzak ondo eta presarik gabe egiteko".
Kanona
Gascok udal ordenantza berri bat martxan jartzeko aukera defendatu du, kanpoko pertsona bakoitzak egunero hirian gaua igarotzeagatik ordaindu behar duen kanona ezarriko duena, zein ostatutan dagoen kontuan hartuta. Kanona euro batekoa izan daiteke, ostatu merkeenentzat, eta bost eurokoa lau eta bost izarreko hotelentzat, adibidez. Bildutakoa "oso-osorik" joango litzateke Udalarentzat.
Bestalde, tasa turistikoak turismoaren beherakada eragin dezakeela dioen argudioa "ez da erreala", eta, adibide gisa, Balearrak edo Bartzelona aipatu ditu. Gainera, EAEn turismoaren hazkundea % 1,5 ingurukoa den bitartean, Donostian "% 10 hazi" dela gogorarazi du.
"Ondo doan sektore batean gaude, gai izan gaitezen beraz herritar guztiei ere on egiteko", esan du, eta gaineratu du "azken hitza osoko bilkurak" duela.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.