Irudi turistiko berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadiren irudi turistiko berriak lelo eta doinu propioa izango ditu

Gaurtik aurrera #Basquexperience leloak eta sintonia propioak lagunduko dute turismoa sustatzen, Euskadiren irudia "helmuga erakargarri" gisa sendotzeko.
Sonia Perez, aurkezpenean. Argazkia: EFE

Euskadiren irudi turistiko berriak #Basquexperience leloa izango du gaurtik aurrera, eta "hurbileko espazio batean aukera ugari eskaintzen dituen" lurraldearen irudi turistikoa bateratzeko doinu propioa izango du, Sonia Perez Ezquerra Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak aurkezpenean adierazi duenez.

Euskadiko turismoaren "une ona" azpimarratu du Perez Ezquerrak, eta aprobetxatzeko deia egin du, "gure irudia sendotzeko". "Euskadik izen propioa eta melodia propioa merezi ditu, bere izaera, sustraiak, oraina eta etorkizuna erakusteko", ziurtatu du.

Hori dela eta, berezko sintonia sortu du Jaurlaritzak "Euskadik nolako soinua duen gogoratzeko; antzinako tradizioa eta berrikuntza kosmopolita gogoratzeko; itsasoa, gatza, basoetako goroldioa eta bailaretako berdea gogoratzeko; kulturarekin elkartutako industrien burdina eta kea gogoratzeko, euren sustraiekin leialak diren abangoardiako hiriak gogoratzeko; kalitatezko produktuak, lapikoen eta saltsen lurrina, eta sukaldeko delicatessenak gogoratzeko. Euskadik bere soinua, usaina eta zaporea ditu, Esperientzia paregabea da", adierazi du.

Euskadiren aberastasunaz gozatzen duten bisitariek bisita-liburuetan utzitako oharren grafian oinarritutako #Basquexperience leman islatzen da esperientzia-izaera hori.

Turismo Sailak barne-merkatua bereziki sustatzeko EiTBrekin elkarlanean egin dituen hainbat telebista-programatan agertuko da irudi berri hori. EiTBko zuzendari nagusi Maite Iturbe sailburuarekin batera egon da aurkezpenean.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X