Turismoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostiak tasa turistikoa iragarri du 2021erako, eta hotelek haserre erantzun dute

Gascok esan du Aldundiarekin "akordiorako borondatea" eta "sintonia ona" dagoela. Gipuzkoako Hotelen Elkarteak Udalaren "desleialtasuna" salatu du.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Donostiako Udalak tasa turistikoa ezartzeko ''bidea hasi'' du

Ernesto Gasco Donostiako Udaleko Turismo zinegotziak iragarri du tasa turistikoa ezartzeko "bidea hasi" duela, eta "2021eko urtarrilerako" ezartzea espero duela, ordenantza baten bidez. Modu horretan, Udalak "urtean lau milioi euro inguru" jasotzea espero du.

Gainera, esan du Gipuzkoako Foru Aldundiarekin "akordiorako borondatea" eta "sintonia ona" dagoela gai horren inguruan, nahiz eta "ez den inoren babesa behar".

Gascok Donostiako udaletxean (Isabel Agirrezabala Donostia Turismoren zuzendaria aldamenean) emandako prentsaurrekoan berretsi duenez, Udalak "kalitatezko turismo iraunkorra"ren alde egiten du. Gainera, adierazi du tasa turistikoa ezartzea donostiarren "eskaera" dela, "iraunkortasun arrazoiei" erantzuten diela eta Udalari "lau milioi euro inguruko" diru-sarrerak ekar dakizkiokela.

Zinegotziaren esanetan, Jaurlaritzak tasa turistikoaren ezarpena arautzeko asmorik ez duela iragarri ostean, Udalak "bidea hasi" du uztailean ordenantza berria aurkezteko, "gauzak ongi eginez, presarik gabe".

Ordenantza horretan agertuko litzateke turistak hirian lo egiteagatik zenbateko kanona ordaindu beharko lukeen, hotelaren izaeraren arabera. Hala, hotel merkeenetan euro batekoa izango litzateke kanona, eta bost eurokoa lau eta bost izarreko hoteletan, adibidez. Bildutako diru "guztia" Udalarentzat izango da.

Hotelen haserrea

Gipuzkoako Hotelen elkarteak Donostiako Udalaren "desleialtasuna" salatu du, tasa turistikoa ezartzeko asmoa duelako.

Ohar batean, Gipuzkoako Hotelek "onartezin" jo dute "prentsatik jakitea udal mailan tasa turistikoa jartzeko asmoaren berri".

Elkartearen arabera, "urteetan jositako konfiantza hautsi du turismo mahaiari gehien ematen dion kolektiboarekin harremanetan jarri ez izanak".

Gipuzkoako Hotelek azaldu dutenez, foro eta lantalde guztietan agertu dituzte tasaren aurka dituzten arrazoiak: "Eskumen arrazoiak eta arkitektura juridikoarekin zerikusia dutenak; gainera, gaua pasatzen dutenei bakarrik eragingo die, hau da, etortzen direnen % 20ari".

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X