Pablo Casado Blanco
2018/10/24 - 23:32
Sanchezek Casadorekin hautsi du ‘Kataluniako estatu-kolpearen’ ardura leporatzeagatik
"Adierazpen horiek mantentzen dituzu, bai ala ez? Esandakoari eusten baldin badiozu, zuk eta nik ez dugu gehiago hitz egingo", esan dio Sanchezek Casadori Diputatuen Kongresuan.
2018/10/24 - 20:20
Casadok Kataluniako Estatu-kolpearen partaide izatea egotzi dio Sanchezi
Sanchezek Casadori ohartarazi dio harekiko harremanak hautsiko dituela Kataluniako "estatu-kolpearen partaide eta arduraduna" izatearen akusazioa ez badu ukatzen.
2018/10/07 - 21:30
Gobernura iritsiz gero, Katalunian 155. artikulua ezarriko duela dio Casadok
PPko presidentearen esanetan, "premiazkoa da" Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua Katalunian ezartzea, "behar adina denbora", gainera.
2018/10/01 - 17:31
Konfiantza-galde bat eskatu du Casadok
Diputatuen Kongresuan Pedro Sanchezen premiazko agerraldia eskatuko dutela iragarri du PPko presidenteak. Hauteskundeak deitzeko berriz eskatu dio Casadok Espainiako gobernuburuari.
2018/09/28 - 16:45
Gorenak ez du Casado ikertuko, baina mesede-tratua eman ahal izan ziotela esan du
Casadok Madrilgo Rey Juan Carlos Unibertsitatean egindako masterraren harira agertutako ustezko irregulartasunen ostean hartu du erabakia Gorenak.
2018/09/24 - 23:07
ETAren biktimak ez erabiltzeko eskatu die Consuelo Ordoñezek PP eta Ciudadanosi
Pedro Sanchezen Gobernuari "oposizioa egiteko" Pablo Casadok eta Albert Riverak "terrorismoaren biktimak erabiltzen" dituztela salatu du Covite elkarteko presidenteak.
2018/09/21 - 14:11
Auzitegi Goreneko Fiskaltza, masterraren auziagatik Pablo Casado ikertzearen aurka
Gainera, PPko presidentearen kontrako prozedura artxibatzea eskatu du.
2018/09/21 - 13:30
Casadoren enpresa-zuzendaritza lizentziaturaren inguruko ikerketa itxi du URJCk
Irregulartasunik izan ez zela ondorioztatu du. Masterrari dagokionez, datu guztiak epaileari eman dizkiola eta master amaierako lana derrigorrezkoa ez zela esan du.
2018/09/15 - 23:15
Casadok Sanchez kritikatu du 'kide independentistak pozik uzteari begira egoteagatik'
Halaber, Josep Borrel Atzerri ministroari Katalunia nazio bat dela uste izatea aurpegiratu dio, baita preso dauden politikoak kartzelatik kanpo egotea nahi izatea ere.
2018/09/12 - 16:06
Montonen dimisioa eredugarria izan dela esan du Sanchezek
Carmen Montonen dimisioa gogorra izan dela onartu du Pedro Sanchezek. Baina erantzukizun politikoa beregain hartu eta Montonek eredugarri jokatu zuela esan du.
2018/09/06 - 16:19
Santamaria ez da Casadok zuzendutako PPren Kongresuko lehen bileran agertu
Espainiako Gobernuko presidenteorde ohia, zein haren ingurukoak, ez dira Pablo Casado PPko presidenteak Kongresuan zuzendutako taldearen lehen bilerara joan.
2018/09/03 - 12:16
Memoria Historikoaren Legea indargabetzea proposatu du Pablo Casadok
"Trantsizioa aldarrikatzen duen" adiskidetasun lege batengatik ordezkatzea proposatu du Alderdi Popularreko presidenteak.
2018/08/10 - 16:36
Biktimen elkarteek bizkarra eman diote PPri, presoen hurbilketaren gaian
AVT eta Covite elkarteek, adibidez, ez dituzte ETAko presoen hurbilketa guztiak babesten, baina bai lege barruan egiten direnak, baita hirugarren gradua lortzeko baldintzak dauden kasuak ere.
2018/08/09 - 18:23
Casado: 'Ezin da hurbilketarik ezta espetxe-onurarik ere egon'
ETAko presoen lekualdatzeen kontra azaldu da PPko presidenteak, "ez direlako damutu", eta Pedro Sanchezi "zentsura-mozioa babestu zutenen xantaiaren aurrean amore ez emateko" eskatu dio.
2018/08/09 - 16:14
ETAko presoen hurbilketarik ez duela onartuko azpimarratu du Casadok
Espainiako Gobernuak PP aurrez aurre izango duela azaldu du, espetxe-politikari dagokionez.
2018/08/07 - 14:31
Casadoren masterraren auzia Gorenean epaitzea babestu du Fiskaltzak
Rodriguez-Medel epaileak auzia Gorenean epaitzeko egindako eskaera ez errekurritzea erabaki du Fiskaltzak. Gorenak irailean aztertuko du eskaera.
2018/08/06 - 16:19
Casadoren masterraren auzia Auzitegi Gorenera bidali du epaileak
Masterraren auzia dela eta, autoan ageri denez, badaude "zantzuak" pentsatzeko Casadori "opari akademiko" bat egin ziotela zuen "garrantzi politiko eta instituzionalagatik".
2018/08/06 - 12:49
Casadoren masterraren auzia, Auzitegi Gorenera
Epaileak uste du PPko presidenteari 'opari akademikoa' egin ziotela zuen 'garrantzi politikoagatik'. Casadok erantzun du 'oso lasai' dagoela eta ez duela dimitituko.
2018/08/06 - 12:14
'Santi Potrosi' omenaldirik egiten ez uztea eskatu dio Casadok Espainiako Gobernuari
Gasteizen egindako ekitaldi batean egin ditu adierazpenak PPko presidenteak. Dozenaka pertsonak txistuka hartu dute eta 'terrorista' deitu diote.
2018/08/05 - 16:21
Adi egongo dela dio PPk, 'Santi Potros'en aldeko omenaldirik egon ez dadin
Alderdi Popularreko buru berria Gasteizen izan da gaur, eta bertan berretsi du presoen hurbilketaren aurkako mezua.