Pablo Casado Blanco
2018/08/06 - 12:49
Casadoren masterraren auzia, Auzitegi Gorenera
Epaileak uste du PPko presidenteari 'opari akademikoa' egin ziotela zuen 'garrantzi politikoagatik'. Casadok erantzun du 'oso lasai' dagoela eta ez duela dimitituko.
2018/08/06 - 12:14
'Santi Potrosi' omenaldirik egiten ez uztea eskatu dio Casadok Espainiako Gobernuari
Gasteizen egindako ekitaldi batean egin ditu adierazpenak PPko presidenteak. Dozenaka pertsonak txistuka hartu dute eta 'terrorista' deitu diote.
2018/08/05 - 16:21
Adi egongo dela dio PPk, 'Santi Potros'en aldeko omenaldirik egon ez dadin
Alderdi Popularreko buru berria Gasteizen izan da gaur, eta bertan berretsi du presoen hurbilketaren aurkako mezua.
2018/08/02 - 16:30
Lekuko eta ikertuek deklaratu dute Pablo Casadoren masterraren inguruan
22 lekuko eta inputatu daude deituta egunotan. Galdeketekin bukatzen duenean, epaileak erabaki beharko du ia auzia Auzitegi Gorenera bildaltzen duen.
2018/08/02 - 13:51
PPk presoak gerturatzearen aurka egingo duela esan dio Casadok Sanchezi
Estatu gaietan oposizio “arduratsua eta leiala” eskatu dio Espainiako Gobernuko presidenteak PPko buruzagiari.
2018/07/31 - 16:03
PPk eta Ciudadanosek jeltzaleak Kongresutik bota nahi dituztela salatu du Ortuzarrek
Casadok eta Riverak, Hauteskunde Legea "bihurrituz", Espainiako Diputatuen Kongresua "bere neurrira" eraiki nahi dutela kritikatu du EBBko presidenteak.
2018/07/30 - 13:14
Complutensek Pablo Casadoren ikasketaren gaineko espedientea artxibatu du
Halere, Cardenal Cisneros zentroari "beharrezko neurriak" har ditzala eskatu diote, ikasle batek ikasgai asko urtebetean gainditzen baditu abisatzeko. Zentroak "jarraibideak" jaso zituztela onartu du.
2018/07/29 - 23:55
Pablo Casado: 'Guztientzako paperak ezinezkoa da'
Aquarius ontzian egindako bisita dela-eta, "migratzaileak erakartzea" leporatu dio Pedro Sanchezen Gobernuari.
2018/07/26 - 16:00
Teodoro Garcia Egea PPren idazkari nagusia izendatu du Casadok
Casadok alderdiko zuzendaritza ezagutzera eman du. Garcia Egeak Cospedalen kargua hartuko du. Dolors Montserrat PPren Kongresuko bozeramale berria izango da, Rafael Hernandoren lekua hartuta.
2018/07/26 - 14:52
Casadok PPren gailurrera eraman ditu Dolors Montserrat eta Teodoro Garcia
Montserratek Hernandoren lekua hartuko du, Kongresuko bozeramale lanetan; Garcia Egea -Casadoren kanpainaren burua- idazkari nagusia izango da.
2018/07/26 - 12:31
Casadok PP berria aurkeztuko du gaur, Saenz de Santamariaren taldeko inor sartu barik
Santamariaren taldeak bukatutzat eman ditu bart negoziazioak, Casadok garrantzi gutxiko kargu bi baino ez dituela eskaini argudiatuta. Ez zaie nahikoa iruditzen.
2018/07/25 - 18:00
Casadok PPren Batzode Exekutibo Nazionalean sartzea eskaini dio Saenz de Santamariari
PPko presidente berria barne hauteskundeetan bere aurkari izandakoarekin batzartu da Diputatuen Kongresuan, bi hautagaitzak bateratzen saiatzeko.
2018/07/25 - 13:59
Pablo Casado eta Soraya Saenz de Santamariaren arteko bilera
Saenz de Santamariak adierazi du, bilerara heltzean, barne-hauteskundeetan eskaini zion 'batasun' bera eskatuko diola PPko presidenteari. 'Inongo posturik' ez duela behar gehitu du.
2018/07/24 - 18:24
Aznar Genovara itzuli da, Pablo Casado PPko presidente berriarekin elkartzeko
PPko presidente izendatu zutenetik egin duen bigarren bilera ofiziala izan da; izan ere, astelehenean Mariano Rajoy alderdiko buruzagi ohiarekin elkartu zen.
2018/07/24 - 16:34
Casadok masterra modu egokian lortu zuen argitzeko txostena egingo dute
Alderdi Popularreko presidenteak mesederik jaso duen jakin nahi du epaileak. Arrazoi horregatik, txostena egitea eskatu dio Guardia Zibilari.
2018/07/24 - 01:14
Juan Carlos Erregea Unibertsitateak ez ditu Pablo Casadoren lanak topatu
Horrenbestez, lan horiek abuztuaren 2a baino lehen helarazteko agindu die epaileak Alderdi Popularreko presidente berria ebaluatu zuten irakasleei.
2018/07/23 - 11:27
Casado asteazkenean bilduko da Saenz de Santamariarekin
Goizean Mariano Rajoyrekin, PPko aurreko presidentearekin, bildu da eta alderdiaren buruzagi berri moduan emango dituen pausoak jakinarazi dizkio.
2018/07/21 - 17:08
Pablo Casado: 'Alderdi Popularra bueltan da'
Aznarren ondarea goratu du PPren presidente berriak, Soraya Saenz de Santamariari gailendu ostean (jatorriz, gaztelaniaz).
2018/07/21 - 16:21
Santamariak eta Casadok amaiera arte eraman dute norgehiagoka
Puntukako borroka izan da. Bien arteko besarkada berotasunik gabea, hedabideei zuzenduta.
2018/07/21 - 16:11
Pablo Casado, PPren inoizko presidenterik gazteena
Alderdi Popularraren primarioetan ezusteko hautagaia izan da. 2005an ekin zion ibilbide politikoari, Belaunaldi Berrien presidente aukeratu zutenean Madrilen.