Pablo Casado Blanco
2022/02/23 - 01:26
Teodoro Garcia Egea PPko idazkari nagusiak dimisioa eman du
Teodoro Garcia Egeak adierazi du zuzendaritza berri bat aukeratzeko "trantsizioa" ahalbidetu nahi duela kargua utzita, eta azpimarratu du beti izango zaiola "leiala" Pablo Casadori.
2022/02/22 - 22:04
Rufianek dimisioa emateko eskatu dio Casadori, 'Ayusok eta bere ingurukoek min handia egin diezaioketelako'
Ayusoren gobernuak sinatu omen dituen kontratu susmagarriak ikertzea da, hain zuzen ere, gainontzeko alderdi politikoek eskatzen dutena. Alderdi barruko lehiak ez duela fokua ustelkerian jartzen salatzen dute. Eusko alderdi jeltzaleak dio hori ulertezina dela.
2022/02/22 - 19:38
Casadok PPko buruzagien aurrean etsi eta ezohiko kongresua deituko du
XX. Kongresua martxan jartzeko Zuzendaritza Batzorde Nazionala martxoaren 1ean deitu du. Beraz, Zuzendaritza Batzorde Nazionala egun bat atzeratu du Casadok, Juanma Moreno Andaluziako presidentea kexu baitzen, datorren astelehena erkidegoko jaieguna delako.
2022/02/22 - 13:58
PPren bozeramaile izateari utzi dio Almeidak, dimisioa emanda
Erabakia "Pablo Casadorekin adostuta" hartu duela esan du Almeidak. Dagoeneko bi dimisio ekarri ditu PPn irekitako krisiak Casadoren taldean, Belen Hoyo diputatuak ere kargua utzi baitu.
2022/02/22 - 13:09
Pablo Casadoren taldeko hainbat kidek dimisioa eman dute azken orduetan
Jose Luis Martinez-Almeida eta Belen Hoyo PPko Hauteskunde Batzordeko presidentearen dimisioari Ana Vazquez Alderdi Popularreko Emigrazio idazkari nazionalaren dimisioa gehitu behar zaio.
2022/02/22 - 11:48
Iturgaizek uste du premiazkoa dela PPren ezohiko kongresua berehala deitzea "hautagaitza bakarrarekin"
PPren Zuzendaritza Batzorde Nazionalak astelehenean egingo duen bileraren harira, Iturgaitzek Twitterren adierazi du "premiazkoa" dela "ezohiko kongresu bat berehala deitzea".
2022/02/22 - 11:15
Casado Alderdi Popularreko baroiekin bilduko da bihar
Galiziako Xuntako presidentea, Andaluziako eta Gaztela eta Leongo presidenteak eta Isabel Díaz Ayuso Madrilgo presidentea deitu ditu asteazken honetan egingo duen bilerara.
2022/02/21 - 21:51
Casadok uko egin dio dimisioa emateari eta Zuzendaritza Batzorde Nazionalaren bilera deitu du
Casadok Zuzendaritza Batzorde Nazionalaren bilera deitu du astelehenerako. PPren Kongresua deitu aurreko pausoa izan daiteke.
2022/02/21 - 21:07
Casadok ez du dimisioa eman, eta denbora irabazi du astelehenerako Zuzendaritza Batzorde Nazionala deituta
Nahiz eta alderdi barruko presioa handia izan, PPko buruzagiak dimisioa emateri uko egin dio. Horrela, denbora irabazi eta astebeteko tartea lortu nahi du Casadok. Denbora tarte hori aprobetxatzeko asmoa du, lurraldeetako buruzagiekin adostasunak bilatzeko saiakeran.
2022/02/21 - 19:53
Casado, kinka larrian: gertukoenak ere zatituta daude eta hainbat baroik dimisioa eskatu diote
PPren Zuzendaritza Batzordea bilduta dago une honetan, baina bihar ere berriz egin beharko du, akordio faltaren seinale. Bien bitartean, baroi garrantzitsuenetako batzuek, Feijook kasu, dimisioa eskatu diote.
2022/02/21 - 19:15
Feijook eta PPko beste buruzagi batzuek Casadoren dimisioa eskatu dute
Espainiako zenbait komunikabideren arabera, Alberto Nuñez Feijoo, Juan Manuel Moreno Bonilla, Alfonso Fernandez Mañueco eta Isabel Diaz Ayuso PPko lau agintari nagusiek Pablo Casadok alderdia zuzentzen jarraitzerik ez duela adostu dute dagoeneko.
2022/02/21 - 17:47
Batzorde batek alderdia Casado ordezkatuko duen kongresua egin arte gidatzea nahi dute PPko militante batzuek
Testua sare sozialetan zabaltzen ari dira. Trantsizioa "ahalik eta laburrena" izatea eskatu dute.
2022/02/21 - 13:38
PPren egoera 'jasanezina' dela uste du Isabel Diaz Ayusok
Isabel Díaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak eskerrak eman ditu egunotan PPren Zuzendaritza Nazionalarekin izandako barne gerraren ostean jasotako "maitasun keinu ugariengatik", baina berretsi du bere "konpromisoa" Madrilen dagoela eta bertan jarraituko duela.
2022/02/21 - 13:19
PPren barne egoera "larria" dela esan du Ayusok: "Txarrera goaz, desegiten ari gara"
Madrilgo Goberniko presidenteak salatu du "eraso politiko krudel" baten biktima dela, eta esan du Fiskaltzari bere anaiak kobratutako kontratuaren inguruko dokumentazio guztia bidaliko diola.
2022/02/21 - 11:22
Iturgaiz: "PPk ez du inor soberan, baina batasuna berreskuratu behar dugu hautesleak urrun ez daitezen"
Casadori eta Ayusori eskatu die alderdiaren siglen sinesgarritasuna berreskuratzea, "PPk duen ondasun nagusia" dela iritzita.
2022/02/21 - 11:05
''PPren siglen sinesgarritasuna lehenbailehen berreskuratzeko'' deia egin die Iturgaizek Casadori eta Ayusori
Carlos Iturgaiz Euskadiko PPko presidenteak "gure siglen sinesgarritasuna lehenbailehen berreskuratzeko" eskatu die Pablo Casado PPko presidenteari eta Isabel Díaz Ayuso Madrilgo presidenteari, "PPk duen ondarerik handiena eta onena baitira".
2022/02/21 - 07:18
Alderdiaren zuzendaritza bilduko du Casadok gaur, Diaz Ayusorekin irekitako krisiaren ostean
Manifestazio jendetsua egin dute igande honetan Madrilen, "Ayuso presidente, Casado dimisión" oihuen artean. Carlos Iturgaiz Euskadiko PPko buruak gertatuaren inguruko iritzia emango du lehenengo aldiz astelehen honetan, Bilbon.
2022/02/20 - 16:56
Casadoren dimisioa eskatu dute PPko milaka militantek Madrilen
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteari babesa adierazteko elkarretaratze jendetsua egin dute PPren egoitza nagusiaren atarian, Madrilgo Genova kalean. "Ayuso presidente" eta "Casado dimisioa" bezalako oihuak entzun dira.
2022/02/20 - 14:55
Casadoren dimisioa eskatu dute Ayusoren milaka jarraitzailek Madrilen
PPk Madrilgo presidentearen kontra zabaldutako espedientea itxi egingo duela iragarri eta biharamunean joan dira alderdiaren egoitza nagusira. Egearen dimisioa ere eskatu dute.
2022/02/19 - 22:16
PPk espedientea itxiko dio Ayusori, haren azalpenak ontzat eman eta gero
Casadok eta Ayusok bilera egin zuten ostiralean, bien arteko guda bideratu nahian. PPko presidentearen inguruak zabaldu duenez, batzar horretan jakinarazi zion erabakia Casadok.