Pablo Casado Blanco
2022/02/19 - 21:30
Casadok ontzat hartu ditu kobrantzaren inguruko Ayusoren azalpenak, eta espedientea itxiko dio
Casadok eta Ayusok bilera egin zuten ostiralean, bien arteko guda bideratu nahian. PPko presidentearen inguruak zabaldu duenez, ostiralean bertan jakinarazi zion erabakia Casadok.
2022/02/19 - 16:46
Casado eta Ayuso bildu egin ziren atzo, bien arteko guda bideratu nahian
Azken egunotan elkarren kontrako salaketa gogorrak plazaratu ondoren, eta alderdiko 'baroiek' eskatuta, atzo arratsaldean elkartu ziren Genovako egoitzan. Ayusoren gertukoen arabera, bilerak ez zuen fruiturik eman.
2022/02/19 - 16:00
Pablo Casadok 24 ordu darama isilik, baina ez dago geldirik
Autonomietako baroien babes bila ari da urgentziaz. Oraindik, baina, ia denak isil-isilik, nor eroriko zain eta beldur.
2022/02/19 - 11:42
Barriok "batasuna, batasuna eta batasuna" eskatu die alderdikideei
PP-Cs taldeko legebiltzarkideak Radio Euskadiko solasaldian esan duenez, une "gogor" honetatik ateratzeko ezinbestekoa da alderdiaren "batasuna" berreskuratzea.
2022/02/18 - 18:03
Aduriz: "Iturgaiz egoera oso zailean uzten du Casadoren eta Ayusoren arteko guda honek"
Alderdi Popularraren lurralde egitura guztiei eragingo die Pablo Casado PPko buruaren eta Isabel Diaz Ayuso Madrilgo presidentearen artean lehertu den krisiak, eta EAEko eta Nafarroako popularrak ere ez dira libratuko. Hala iritzi dio Iñigo Aduriz eldiario.eus-eko kazetariak eta politikan adituak.
2022/02/18 - 17:46
Sanchezek ustelkeria izan ote den argitzeko eskatu dio PPri, eta hauteskundeak aurreratzea baztertu du
Ayusoren aurkako txostenaren iturria Moncloa izatea ukatu du Espainiako Gobernuko presidenteak. "Iradokizun horiek ez dute ez bururik ez hankarik", kritikatu du Sanchezek.
2022/02/18 - 15:31
Ezkerreko alderdiek Fiskaltzaren aurrean salatu dute Ayusoren anaiaren kontratua
Ezkerreko alderdiek, kritika politikotik haratago beste urrats bat eman dute eta ustelkeriaren kontrako fiskalari eskatu diote ikertu eta argitu ditzala Diaz Ayusoren anaiak ustez kobratu zituen komisioak.
2022/02/18 - 15:22
Casadoren eta Ayusoren arteko gerrak ustelkeriaren mamua jarri du berriro Alderdi Popularraren mahai gainean
Madrilgo presidentearen anaiak, ustez, kobratu zuen komisioak birrinduta utzi du Pablo Casadok PPko buruzagitzara iritsi zenetik saldu duen gardentasun eta zuzentasun mezua.
2022/02/18 - 15:04
Diaz Ayusorekin lotura duen kontratua "legezkoa" dela esan du Madrilgo Gobernuak
Osasun eta Ogasun kontseilariek prentsaurreko bateratua eskaini dute euren "kudeaketa zintzoa" eta pandemia garaian egindako kontratu guztien legezkotasuna defendatzeko.
2022/02/18 - 14:47
Madrilgo Gobernuak Ayusori lotutako kontratuaren legezkotasuna defendatu du
Enrique Ruiz Escudero Madrilgo Osasun kontseilariak koronabirusaren pandemian erkidegoko Gobernuak egindako larrialdi-kontratu guztien "legezkotasuna" defendatu du, Isabel Díaz Ayuso presidentearen anaiarekin lotutako enpresari esleitutako kontratua barne.
2022/02/18 - 10:42
Diaz Ayusoren ustezko irregulartasunen txostena Moncloak bidali zionik gezurtatu du Casadok
PPko buruzagiak ez du argitu, ordea, nork helarazi zion Diaz Ayusoren nebak ustez jasotako komisioaren berri ematen zuen dokumentua. "Hau pribatuan konpondu behar genuen, ikuskizun hau saihestuta", azpimarratu du.
2022/02/18 - 10:37
Pablo Casado: ''Hau pribatuan argitu behar zen''
"Honek guztiak amaitu egin behar du", aldarrikatu du Pablo Casadok, eta dena legez egin dela justifikatuz egin daitekeela gaineratu du. Bere hitzetan, "hau dena pribatuan argitu behar zen ikuskizun tamalgarri hau saihestuz".
2022/02/18 - 01:01
Bizkaiko PPren presidenteak bere babesa agertu dio Pablo Casadori
Euskadiko PPren zuzendaritzatik jakinarazi dute, oraingoz behintzat, ez dutela adierazpen ofizialik egingo Pablo Casadoren eta Isabel Diaz Ayusoren arteko liskarrari buruz.
2022/02/17 - 22:03
Ayusoren aldekoek eta zenbait mariachik elkarretaratzea egin dute PPren egoitzan
Diaz Ayusoren jarraitzaileak PPko egoitzaren aurrean bildu dira Madrileko presidentearen eta PPko buruen arteko joko zikina salatzeko. Casadoren eta Garcia Egearen dimisioa eskatu dute.
2022/02/17 - 21:15
Gerra lehertu da Casadoren eta Ayusoren artean, ustelkeria eta espioitza akusazio artean
Ayusoren anaiaren kontratu batek eta Genovak Madrilgo presidentearen aurka ustez abiatutako espioitzak erkidegoko PPren kontrola bereganatzeko azken hilabeteetako gerra hauspotu dute.
2022/02/17 - 15:25
Casado vs. Ayuso: atzera bueltarik ez duen gerra
Aurrez aurreko gerra lehertu da Alderdi Popularrean. Antza, Pablo asadok edo alderdiaren zuzendaritzak Diaz Ayusoren anaia ikertzeko emandako agindua dago eztabaida honen oinarrian.
2022/02/16 - 11:32
Pedro Sanchezek Vox isolatzeko erronka egin dio PPri
Pedro Sanchezek Vox isolatzeko eskatu dio Pablo Casado PPko buruari, Gaztela eta Leongo hauteskundeen ostean bere alderdiarekin ados jarri nahi badu. Halaber, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia berritzea onartzeko eskatu dio oposizioko lehen alderdiari.
2022/02/04 - 15:25
Lan erreformaren inguruko bozketa iruzurra izan dela salatu du Pablo Casadok
Kongresuko mahaian helegitea aurkezteaz gain popularrek ohartarazi dute Auzitegi Konstituzionalera ere jotzeko prest daudela, lan erreformaren inguruko bozketa hori baliorik gabe uzteko.
2022/01/31 - 13:51
Pablo Montesinos: "PPk ezezko garbia emango dio lan erreformari"
PPren diputatuak salatu duenez, Pedro Sanchezek ez du bere alderdiko inor deitu lan arloko gaiei inguruan hitz egiteko. Pablo Montesinosen esanetan, Alderdi Popularra prest dago lan malgutasunean aurrerapausoak emateko.
2022/01/10 - 13:26
Jose Ignacio Iruretagoyenaren semeak Casadori: "Utzi gure sufrimenduarekin politika egiteari"
"Eskertzen dizut nire aitarekin gogoratu izana, baina, mesedez, utzi gure sufrimenduarekin politika egiteari", idatzi du Mikel Iruretagoyenak Twitterreko bere kontuan.