Aduriz: "Iturgaiz egoera oso zailean uzten du Casadoren eta Ayusoren arteko guda honek"
Aspalditik zegoen hausturaren zauria zornetuta PPren barruan, baina aste honetan hasi da zikinkeria guztia azaleratzen, indartsu hasi ere. Oilar jokoa bailitzan, Pablo Casado PPko presidenteak eta Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak alderdiaren buruzagitza lortzeko bidean duten borroka muturrera eraman dute. Espioitza kasu batek eta horren atzetik ezagutu den beste ustelkeria kasu batek eraman ditu gotorlekura.
Gaztela Leongo hauteskundeen emaitzetan jarri du begirada Iñigo Aduriz eldiario.es agerkari digitaleko kazetariak eta politikan adituak. Casadoren estrategiaren huts egiteari errenta ateratzeko trikimailu gisa ikusten du Ayusoren aldekoek espioitzaren gaia atera izana. Atzera bueltarik ez duen haustura baten aurrean gaudela uste du kazetari donostiarrak, eta EAEko eta Nafarroako buruzagi popular asko kinka larrian ikusten ditu, Carlos Iturgaiz EAEko PPko burua eta Ana Beltran Nafarroako PPko presidentea, besteak beste.
PPren baitan krisia lehertu da. Botererako bidean, batak bestea paretik kentzeko maniobrak. Azaldu iezazkiguzu korapiloaren gako nagusiak.
Lerroburu batean esateko, gertatukoa ondorengoa izan da: Ayuso saiatu da lagun dituen komunikabideei filtratzen espioitza kasu bat, ustelkeria kasu bat ezkutatzeko edo, behintzat, bigarren maila batean uzteko. Azken batean, hor sakonean dagoena da bere anaiak eskupeko bat jaso zuela pandemiaren une okerrenean, Madrilgo Erkidegoko Gobernuak emandako kontratu baten truke. Zer gertatu da? Gaztela Leonen izandako emaitzen ondoren, Ayusoren eta Casadoren arteko guda abian jarriko zela uste zuten, garrantzia gehiago hartuko zuela lehia horrek, emaitzak Ayuso indartzen zuelako eta Casadoren estrategiak ez zuelako funtzionatu. Egoera hori aprobetxatu du Ayusoren inguruak guda hau berpizteko eta Casado paretik kentzeko, horrelako filtrazioekin.
Zein egoeratan uzten du honek Alderdi Popularra? Nori egiten dio kalte eta nori mesede?
Nire ustez, alde organikotik Casadok irabazteko dena dauka. Berak kontrolatzen du aparatu osoa eta barne egitura guztia. Ayusok, aldiz, ez dauka kargu organikorik, ez da ezta Madrilgo PPko burua ere, eta orain zabaldu dioten espediente horrekin, Casadok bere indar guztia dauka Ayusorekin nahi duena egiteko. Horren adibide bat izan daiteke azken orduotan PPko Kongresuko diputatu guztiak nola atera diren, Cayetana Alvarez de Toledo izan ezik, Casadori babesa azaltzera.
Dena dela, nahiz eta Casadok kontrol organikoa izan, kaleko iritzia ezin du kontrolatu. Atzo, esaterako, berehala ikusi genituen manifestaldiak Genovako egoitzaren parean bere aurka. Beraz, alde organikoan Casado gailendu arren, gerta daiteke iritzi publikoarentzat edo Madrileko eskuineko hautesleentzat Casado galtzaile ateratzea. Ayuso alderditik botatzen badute, datorren agertokia ez da erosoa izango ez batarentzat eta ez bestearentzat. Banaketaren kontestu horretan, oso garbi dut nor aterako den irabazten: eskuin muturra, Vox.
Hego Euskal Herritik begiratuta, buruzagi batzuk hasi dira posizionatzen. Nola eragingo dio krisi honek EAEko eta Nafarroako Alderdi Popularrari?
Egitura oso zipriztinduko du haustura honek, eta EAEko eta Nafarroako kasuan nahiko nabarmena izango da. Nafarroako kasuan, esaterako, Nafarroako PPko burua Ana Beltran da, Casadoren taldekoa eta konfiantza osoko buruzagia. Azkenean, guda horretan Ayuso ateratzen bada irabazle, Beltranek arazo handiak izango ditu parez pare. Eta agian, egoera zailena Iturgaizena izango litzateke. Alde batetik, Casadok jarri zuen hor, Euskadiko PPren buruzagitzan, baina bestalde, Iturgaizek konfiantza osoa du Jose Maria Aznarrengan, eta Aznar Ayusoren alboan agertu da beti. Horregatik, lehen ordu hauetan, Iturgaiz isilik mantendu da, bere posizioa oso zaila delako
Aditu askok Voxen gorakada aipatzen duzue krisi honen albo ondorioetako bat bezala. Hego Euskal Herrian ere bai?
Hemen beste dinamika bat dago. Azkenengo hauteskundetan eta azken urteotako eboluzioan ikusi dugunaren arabera, PPk izandako botoak beste alderdi batzuetara joan dira denborarekin, eta ez eskuin muturrera; PSOEra eta EAJra joan dira. Adibidez, Donostiako kasuari erreparatuta, boto asko eta asko, orain urte batzuk PPk bereganatzen zituenak, orain EAJn daude. Egia da, agian, Voxek zerbait irabazi dezakeela Hego Euskal Herrian ere, baina nik ez dut ikusten Madrilgo dinamika hori hemen.
Aurrera begira, zein agertoki aurreikusten duzu Espainiako politikagintzan?
Krisi honetatik, Ayuso eta Casado biak aterako dira galtzaile, eta horrek Estatu mailako politikagintza baldintzatuko du, guztiz. Azken batean, Pedro Sanchezek hauteskunde orokorrak aurreratu edo ez erabakitzerako PP nola dagoen ikusi beharko du. Hau da, PP zein egoeratan dagoen eta eskuin muturrak ze goraldi izan dezakeen. Estatu mailan eragin izugarria izango du horrek. Espainiako Kongresuan ere, hemendik aurrera, Casadoren oposizioa nahiko desaktibatuta geratuko da, gai hau behin eta berriro aterako baitute talde guztiek.
Casado-Ayuso hausturak ez du atzera bueltarik. Hemendik aurrera, hedabideek informazioaren fokua non jartzen duten, hor egongo da gakoa: Ayusoren ustezko ustelkeria gailentzen bada lerroburuetan hilabetez hilabete, ahuldu egingo da bere irudia eta ez du bere proiektua aurrera eramateko indarrik izango. Atzo eta gaur, fokua espioitzaren kasuan zentratu dute eskuineko komunikabideek, baina hemendik hilabete batzuetara ustelkeriaren inguruan hitz egiten egongo dira denak. Madrilgo biztanleriak ere, egunero ikusiko ditu ustelkeriarekin lotutako albisteak, eta horrek asko baldintzatuko du Madrilgo presidentearen irudia.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoak "plan estruktural bat" eskatu dio Espainiako Gobernuari Ceutako adingabeak hartzeko
Irune Berasaluze foru bozeramaileak adierazi du Gipuzkoa prest dagoela adin txikikoak hartzeko. Hori bai, baldintza batzuk ezarri dizkio Espainiako Gobernuari. Ezinbestekoa da, bere hitzetan, plan estruktural bat edukitzea, eta inprobisazioek ez dute lekurik izan behar.
"Politikan gizatasunez jardutea" eskatu du Chivitek, Ceutan bakarrik dauden adingabeen egoeraren aurrean
Maria Chivitek eskatu du alde batera uzteko Ceutan familiarik gabe dauden haurren egoera "deshumanizatzeko" ahalegina. Adingabe horien "muturreko egoera" nabarmendu du Nafarroako presidenteak, eta berretsi du Nafarroak beteko dituela bere betebeharrak, baina gainerako erkidegoei ere gauza bera egiteko deia luzatu die.
Irunek mugako trafikoaren aurrean duen "bakardadea" salatu du alkateak, eta Eusko Jaurlaritzak Frantzia seinalatu du
Cristina Laborda Irungo alkateak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren inplikazio handiagoa eskatu du, eta Ricardo Ituarte Segurtasun sailburuordeak, berriz, Ertzaintzaren kudeaketa defendatu du, eta Frantziako agintariak jo ditu mugan trafikoa arintzearen arduradun gisa.
Ceutan bakarrik dauden adingabeak euren familiekin bueltatzearen beharra azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak
Horretarako aukera guztiak agortzeko eskatu dio Lakuak Espainiako Gobernuari, horiek autonomia erkidegoetan banatu aurretik.
Nafarroak adingabeen banaketa "beteko" du, baina beste erkidegoen "elkartasunik eza" ordaindu gabe
Javier Remirez Nafarroako Gobernuko lehen presidenteorde eta bozeramaileak adierazi duenez, Nafarroak "araudia beteko du" eta inoren kargura ez dauden adingabe migratzaileen banaketari eta harrerari men egingo die, baina ez du ordainduko "beste autonomia-erkidego batzuen elkartasunik eza".
Ceutako 500 neska migratzaile penintsulara eramateko lanean ari da Espainiako Gobernua
Espainiako Gobernua lanean ari da bakarrik dauden 500 bat neska migratzaile penintsulara eramateko, uztailaren amaierako sarrera masiboaren ondoren Ceutan daudenak. Gazteria eta Haurtzaro Ministerioa aztertzen ari da adingabeak babesteko erakundeek baliabide egokituetan har ditzaten, haien tutoretza autonomia-erkidegoei transferitu beharrik gabe.
Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko
Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.
Ceutako adingabe migratzaileak beren familiekin bueltatzearen alde eta, ezin den kasuetan, hartzearen alde egin du Jaurlaritzak
Txema Ezkerra Haur, Nerabe eta Familia zuzendariaren ustez, "onartezina" da Voxek arlo hori kudeatzen duen erkidegoetan legea ez betetzea, eta Estatuari esku-hartzeko eskatu dio.
Burlatako Udalak aho batez gaitzetsi du UPNko zinegotzi bati jaietan egindako erasoa
Pasa den larunbatean Carlos Oto UPNko zinegotziari eraso egin zioten alderdi erregionalistaren egoitzan, hainbat alderdikide eta beste hainbat pertsona bilduta zeudela.
"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio
Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.