Pablo Casado Blanco
2021/12/22 - 11:28
Pedro Sanchezek esan du familiek Gabonak ospatu ahal izango dituztela
Pablo Casadok leporatu dio Gabonetarako bi egunen faltan ezjakintasuna dela nagusi neurri posibleen inguruan; Sanchezek erantzun dio Gabonak ospatu ahal izango dituztela familiek, txertatze maila altuari esker.
2021/10/20 - 16:36
Aurrekontuen trukean presoak kaleratzearen kontra agertu da Pedro Sanchez
Beste behin Sanchez eta Casado eztabaidan korapilatu dira .PPko buruzagiak EH Bildu zuritzea leporatu dio Espainiako Gobernuari eta Sanchezek erantzun dio sozialistek sekula ez dutela terrorismoa erabili helburu politikoekin.
2021/10/20 - 13:47
Arnaldo Otegik militanteei: "Presoak ateratzeko Aurrekontuak bozkatu behar baditugu, egingo dugu"
Arnaldo Otegik EH Bilduk militanteekin Eibarren egindako ekitaldi batean esandakoez galdetu dio Pablo Casadok Espainiako Gobernuko presidenteari Diputatuen Kongresuan, eta EH Bilduk Aurrekontuei babesa ematearen truke presoak askatzea baztertu du Pedro Sanchezek.
2021/10/03 - 18:03
Casadok bere lidergoa berretsi du PPren Biltzar Nazionalaren itxieran
Txalo guztiak gaur Pablo Casadorentzat izan dira Valentziako zezen plazan Alderdi Popularra egiten ari den biltzarrean. PSOE iragana dela eta Espainiaren etorkizuna PPk idatziko duela esan du milaka jarraitzaileren aurrean.
2021/07/26 - 13:40
Carlos Iturgaiz: "Udalerri batzuetan etxeratzeko agindua ezartzea aztertu beharko litzateke"
"Sanchez presidenteari eskatzen ari zaren guztia zakarrontzira doa", esan dio Euskadiko PPren presidenteak Urkulluri. EAJri inkoherentzia leporatu dio Iturgaizek. 36ko polemikari buruz, "noski, diktadura bat izan zen", esan du.
2021/07/11 - 21:12
Espainiako hauteskundeak deitzeko eskatu dio Casadok Sanchezi: "Ontzia hondoratzen ari zaio"
Alderdi Popularreko presidentearen iritziz, Sanchezen birmoldaketa norbere gobernuari egindako "zentsura-mozio bat" da; "orain arte hartu dituen erabaki txar guztiei egindako osoko zuzenketa". Bestalde, nazionalismoari "denbora gutxi" geratzen zaiola ziurtatu du.
2021/07/02 - 01:13
Auzitegi Gorenak tramitera onartu ditu PPk indultuen aurka jarritako helegiteak
Tramite automatikoa da, eta ez du indultuei eta errekurtsoa jartzeko legitimazioari buruzko erabakirik aurreratzen. Kontu horiek aurrerako ebatziko dira.
2021/06/30 - 16:39
Oposizioak legealdia amaitutzat ematea eskatu dio Sanchezi
Alderdi kataluniarrek, aldiz, argi utzi dute independentzia aldarrikapenari eutsiko diotela. Rufianek Sanchezi gogoratu dio bere garaian indultuak ere ukatu zituela.
2021/06/23 - 11:56
Dimisioa emateko eta indultuak hautestontzietara eramateko eskatu dio Casadok Sanchezi
"Duintasun pixka bat geratzen bazaizu, dimisioa eman beharko zunuke eta hauteskundeak deitu beharko zenituzke", esan dio Pablo Casadok Pedro Sanchezi Diputatuen Kongresuan.
2021/06/03 - 18:04
Casadok ez du Cospedal Kitchen kasuan inputatzeari buruzko iritzirik eman nahi izan
PPko presidenteak esan du ez dagokiola berari "inolako informaziorik" ez duen eta bere karguaren "erantzukizunarekin" zerikusirik ez duen "gaiak" baloratzea.
2021/05/12 - 16:25
Sanchezen eta Casadoren arteko aurpegiratzez betetako kontrol saioa izan da Kongresuan
Alarma egoera indargabetu denetik lehen kontrol saioa egin dute gaur Kongresuak, eta uste bezala, oposizioko alderdiek gogor kritikatu dute Sanchezen kudeaketa.
2021/03/17 - 15:39
Madrilgo hauteskunde kanpainaren oihartzuna Kongresura iritsi da
Kanpaina ez da ofizialki hasi, baina lehenengo mitin modukoak entzun dira gaur Diputatuen Kongresuan, berez kontrol saioa izan beharko zukeen saioan.
2021/02/16 - 15:09
Genovako egoitza utzi eta udazkenean Batzar Nagusia egingo duela iragarri du PPk
Era berean, Pablo Casado PPko presidenteak zentro politikoaren aldeko apustua berretsi du, Kataluniako hauteskundeetan izandako emaitza kaskarren ostean.
2021/02/05 - 21:37
Casadok berretsi du Rajoy iragana dela
PPren idazkari nagusiak azaldu du aurrekoek ustez gaizki egindakoak zuzentzeko aukeratu zutela duela bi urte.
2021/02/03 - 15:43
PPk Sanchezi Estatu Kontseiluaren txosten bat ezkutatzea leporatu dio
Alderdi Popularraren gaurko estrategia Gobernuak Kongresuari Estatu Kontseiluaren txostena ezkutatu diola salatzea izan da.
2021/01/10 - 16:23
Jose Ignacio Iruretagoienaren semeak PPri: "Biktimen kontura bizitzeari utzi"
"Zuen politika gure hildakoetan baino zerbait gehiagotan oinarritzeko ordua da. Nire aita utzi bakean, mesedez!", adierazi du Mikel Iruretagoyenak Twitter sare sozialean.
2020/11/26 - 09:57
PP barruan zatiketa eragin du Loiolako kuartelak Donostiari saltzeko akordioak
Goizean, Donostiako PPko zinegotziak txalotu egin du Loiolako kuartelak eskualdatzeko akordioa, baina Gipuzkoako PPren, Iturgaizen eta Casadoren kritiken ondotik, jarrera kritikoagoa agertu du.
2020/11/18 - 15:14
Pablo Casadok ETAren argudioa erabili du Gobernuari erasotzeko
Bere erantzunean Alderdi Popularra Trumpismoaren politika egiten ari dela esan du Gobernuko Presidenteak.
2020/10/28 - 11:38
Martxoaren 9an alarma-egoera berrikustea proposatu dio Sanchezek Casadori
Herritarrek ez dutela danbadaka ibili nahi erantzun dio Casadok Sanchezi, eta gobernuburuak "Parlamentuari iskin egin nahi" diola berretsi du, baina eskua luzatu dio berriro akordioa lortzeko.
2020/10/26 - 17:28
PPk alarma egoera babestuko du zortzi astekoa bada
Gainera, mugikortasuna lege organiko baten bidez mugatzeko “B plan juridikoa” onartzea eskatu du koronabirusaren aurkako salbuespenezko neurria babesteko.