Pablo Ibar
2019/02/25 - 18:55
Pablo Ibarren aurkako epaiketaren azken fasea maiatzaren 15ean hasiko da
Epaileari gomendioa emateko maiatzaren 22ra arte izango du herri-epaimahaiak.
2019/02/25 - 11:37
Ibar auziaren epaileak gaur esango du epaiketaren bigarren fasea noiz hasiko den
Azken fase horretan biziarteko kartzela edo heriotza-zigorra ezartzen dion erabakiko du herri-epaimahaiak.
2019/02/16 - 00:38
Ibar beste delitu batengatik atxilotu izana larrigarritzat hartuko du epaimahaiak
“Larrigarrien zerrendan” Miami-Dade konderriko etxebizitza batean egindako lapurreta sartzea eskatu du Fiskaltzak mozio batean, eta Dennis Bailey epaileak onartu egin du.
2019/02/15 - 09:22
Beste zirkunstantzia larrigarri bat aintzat hartzeko eskatu du Ibar auziko fiskalak
Heriotza zigor eskaera indartu nahi du horrela. Hiru hilketak gertatu eta hiru astera Pablo Ibar atxilotu zuen Poliziak, bizilekua bortxatzearen delitua eta liskarra egotzi zizkioten.
2019/02/06 - 10:38
Pablo Ibarri ezarri beharreko zigorraren erabakia, otsailaren 25etik aurrera
Aurrez, hilaren 22an, epaiketaren bigarren zati hori prestatzeko saioa egingo dute epaileak eta aldeek.
2019/01/31 - 21:28
Damutu den zinpekoa herri epaimahaitik kaleratu du Pablo Ibar auziko epaileak
Zorigaitzeko erabakia da Pablo Ibarrentzat; izan ere, biziarteko kartzela-zigorra ezartzeko aukeratik aldentzen du, heriotza-zigorraren ordez.
2019/01/31 - 20:09
Bere erabakian atzera egin zuen zinpekoa epaimahaitik kendu du Ibar auziko epaileak
Zorigaitzeko erabakia da Pablo Ibarrentzat; izan ere, biziarteko kartzela-zigorra ezartzeko aukeratik aldentzen du, heriotza-zigorraren ordez.
2019/01/31 - 00:55
'Presio ikaragarriak' salatu izana onartu du Ibar auziko 'Collins' zinpekoak
Zinpekoa galdekatu ondoren, herri-epaimahaian mantendu ala ez erabaki behar du epaileak orain. Asteleheneko saioan emango du epaileak bere erabakiaren berri, lehenago agian.
2019/01/29 - 15:20
Presioak salatu zituen epaimahaikideari deklarazioa hartuko dio epaileak
Pablo Ibar epaitu zuen epaimahaikideetako batek presioak salatu zituen sare sozialetan eta epaileak galdeketa egingo dio jokabide hori dela eta bere jardunbidea baliogabetzeko.
2019/01/29 - 13:44
Erabakian atzera egin zuen kidea kanporatuko duten beldur da Ibarren defentsa
Dennis Bayley epaileak Pablo Ibar errudun jo zuen epaimahaiko kide bat galdekatuko du, bere jardunean presioak jasan zituela interneten idatzi zuen zinpekoa izan ote zen argitzeko.
2019/01/28 - 23:53
Baileyk 'Collins' zinpekoa galdekatuko du, presioak salatu ote zituen argitzeko
Aurreikusi gabeko saio judizial batean, Dennis Bailey epaileak aldeak asteazkenerako deitu ditu, 'Collins' zinpekoa entzuteko.
2019/01/25 - 15:09
Pablo Ibarrek ez du beste epaiketarik izango eta berediktua bere horretan gelditu da
Epaileak kanpotik informazioa jaso zuela zioen epaimahaikidea elkarrizketatu du, baina ez da ezer aldatu Ibarren kasuan.
2019/01/25 - 01:12
Ibarren aurkako epaiari buelta emateko itxaropena galtzen hasita
Dennis Bailey epaileak 'Black' jauna, ordezko zinpekoa, ordezkatu du. Hori izan da ostegun honetako saioaren emaitza bakarra.
2019/01/24 - 18:28
Epaitegitik kanpo informazioa jaso zuen zinpekoa galdekatuko du Ibarren defentsak
Pablo Ibarren abokatuek ezingo dute erabakian atzera egin zuen epaimahaiko kidearekin hitz egin; bai, ordea, kasuari buruzko informazioa kanpotik jaso zuen zinpeko ordezkoarekin.
2019/01/24 - 15:24
Pablo Ibarren defentsak berediktua baliogatzeko eskatuko du
Zinpeko epaimahaikideetako batek atzera egin du bere erabakian eta beste batek kanpoko eragina onartu du. 15:00etan bista egitekoa dute.
2019/01/24 - 14:12
Candido Ibar: 'Bozketa errepikatzea nahiko genuke, baina epaileak ez du baimenduko'
Epaimahaiko kideetako batek bere erabakian atzera egin ostean, Candido Ibarrek Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan hitz egin du: "Guretzat urrats garrantzitsua da, baina ez dut epailearengan federik".
2019/01/23 - 21:10
Pablo Ibar errudun jo zuen epaimahaiko kide batek atzera egin du bere erabakian
Zinpekoen epaimahaiko pertsona bat Bayley epailearen auzitegiarekin harremanetan jarri zen asteartean, erabakiaren berri emateko.
2019/01/23 - 18:35
Pablo Ibar errudun jo zuen epaimahaiko kide batek atzera egin du bere erabakian
Zinpekoen epaimahaiko pertsona bat Bailey epailearen auzitegiarekin harremanetan jarri zen asteartean, erabakiaren berri emateko.
2019/01/21 - 15:00
Zer iritzi dute adituek Pablo Ibarren berediktuari buruz?
Harridura eragin du Pablo Ibarren kontrako epaiak eta erantzun bila, adituengana jo dugu. Hemen errugabetasun presuntzioa da nagusi, baina ez AEBn.
2019/01/20 - 20:38
25 lagun exekutatu zituen AEBko Justiziak 2018an
Herrialdeko 50 Estatuetatik 30tan da legezkoa heriotza-zigorra.