Pakistan
2021/11/17 - 10:17
Lahore munduko hiririk kutsatuena bihurtu da
Pakistango Lahore hiria airearen kalitate txarra duten munduko 10 hiri nagusien artean lehen postuan dago, AEBko Airearen Kalitate Indizeak argitaratutako datuen arabera. Indize honek PM2.5 partikulen eta kutsatzaile handiagoen kontzentrazioa neurtzen ditu.
2021/11/04 - 09:43
Gutxienez 22 hildako eta 15 zauritu Pakistanen izandako autobus istripu batean
Istripua Pakistango Cachemiran gertatu da, autobusa amildegi batetik behera erori denean, gidariak kontrola galdu ostean. Istripuaren unean, autobusak berrogei bidaiari inguru zeramatzan.
2021/09/02 - 18:04
Pakistanek itxi egingo ditu behin-behinean Afganistango mugak, errefuxiatuen etorrerari eusteko
Pakistango gobernuak Chaman e Tokhameko igarobideak itxiko ditu behin-behinean. Pakistanen 2,7 milioi errefuxiatu bizi dira gaur egun. Hegoafrikak esan du ezin duela errefuxiatu gehiago hartu; Ruanda eta Uganda, aldiz, prest agertu da afganiar gehiago hartzeko.
2021/09/02 - 16:42
Darul Uloom Haqqania eskolatik irten dira talibanen buruzagi nagusiak. Barruan izan gara
Pakistan iparraldean dago eta "jihadaren unibertsitatea" esaten diote. Harro daude bertako ikasleek lortutako garaipenarekin.
2021/06/18 - 13:40
82,4 milioi pertsona errefuxiatu eta desplazatu 2020an, inoiz baino gehiago
Azken bederatzi urteetan etengabe igo da beren etxetik ihes egin behar izan dutenen kopurua, iaz goia jo arte. Pandemiak ez du joera aldaketarik eragin.
2021/06/07 - 16:53
62 dira jada Pakistanen bi trenen arteko istripuan hildakoak
Ezbeharra goizaldean gertatu da Sindh probintziako Ghotki barrutian, Millat Express trena trenbidetik atera eta Sir Syed Express trenarenean sartuta.
2021/06/07 - 11:28
Gutxienez 35 pertsona hil dira Pakistanen, bi trenek talka eginda
Istripua goizaldean gertatu da Millat Express trena errailetik atera eta beste trenbide batera erori denean. Ondoreioz, Sir Syed Express trenarekin talka egin du.
2021/05/13 - 16:00
Ramadama amaitu da
Mundu osoko milaka musulmanek amaiera eman diote Ramadamari, eta hiru egun irauten duen Id Al-Fitr festari ekin diote. Musulmanentzat bi ospakizun garrantzitsuenetako bat da hori.
2021/05/07 - 14:47
Euskal esploratzaile batek Alexandro Handiak egindako bi hiri aurkitu ditu Pakistanen
Miguel Gutierrez-Garitano esploratzaile gasteiztarrak tumulu bat ere aurkitu du, bere garaian Bucefaloren gorpuzkiak gordetzeko egindakoa izan litekeena.
2020/09/18 - 11:44
Trumpek, Bolsonarok eta Lopez Obradorrek irabazi dute IG Saria, Nobel Sarien parodia
Bakearen Nobel Saria, aldiz, "Indiako eta Pakistango gobernuek irabazi dute; agintariek, gauaren erdian, euren etxeetako txirrinak ezkutuan jotzeagatik”.
2020/05/22 - 15:27
Gutxienez zortzi pertsona hil dira Pakistanen izandako hegazkin istripu batean
Erreskate taldeak lanean ari dira hegazkina lurrera erori den bizitegi-gunean, eta oraindik ez dakite zenbat pertsona hil diren.
2020/01/14 - 12:57
Gutxienez 64 hildako eta 20 desagertu Kaxmirren, elur-jausiengatik
Gutxienez 64 pertsona hil dira eta beste 20 desagertuta daude Pakistanek kontrolatutako Kaxmiran hainbat herri kolpatu dituzten elur-jausi batzuen ondorioz.
2019/12/17 - 10:12
Pervez Musharraf presidente ohiari heriotza zigorra ezarri diote traizioa egotzita
Militar izandakoa absentzian zigortu dute, atzerrian bizi baita.
2019/10/31 - 10:02
Gutxienez 65 pertsona hil dira Pakistan iparraldean, tren batean izandako sutean
Suak trenaren hiru konpartimentu kiskali ditu, janaria prestatzeko konboian gas bonbona bat lehertu ostean. Hainbat pertsona zauritu dira.
2019/10/31 - 09:52
Gutxienez 65 pertsona hil dira Pakistanen tren batean piztutako sutean
Agintarien arabera, trenaren barruan sukaldatzeko erabilitako gas bonbona bat lehertu ostean piztu da sua. Trenaren hiru konpartimentu guztiz kiskalita geratu dira.
2019/09/24 - 21:29
26 pertsona hil dira eta 300 zauritu Pakistanen,lurrikara baten ondorioz
Dardararen ondorioz, hainbat eraikin behera etorri dira eta hainbat errepide hautsita daude.
2019/08/01 - 11:09
Hamza bin Laden hil da, Osama bin Ladenen semea eta Al-Qaidako buruzagia
Azken bi urteetan hil omen zen eta estatubatuarrak ei daude heriotzaren atzean, AEBko inteligentzia zerbitzuetako iturriek NBC telebista kateari esan diotenez.
2019/04/08 - 14:49
Pakistandar batek hegazkin txiki bat eraiki du etxean 600 dolarrekin
Poliziak Muhammed Fayaz atxilotu egin zuen, bere hegazkinarekin aireratzera zihoanean, beharrezko baimenak ez zituelako.
2019/02/21 - 12:44
Alex Txikonek K2tik bere babesa eman dio Lekeition ospatuko den Ibilaldiari
Alex Txikon eta Eneko Garamendik maiatzaren 19an Lekeition ospatuko den Ibilaldira joateko deia zabaldu nahi izan dute K2 menditik.
2018/07/13 - 21:09
Mitin baten aurkako erasoak 128 hildako eta 122 zauritu utzi ditu Pakistanen
Estatu Islamikoaren suizida batek soinean zeramatzan lehergailuak zartarazi ditu Siraj Raisani ANPko politikariaren mitinean. Leherketak buruzagi abertzalea zauritu du, eta ospitalean hil egin da.