ERREFUXIATUEN MUNDU EGUNA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

82,4 milioi pertsona errefuxiatu eta desplazatu 2020an, inoiz baino gehiago

Azken bederatzi urteetan etengabe igo da beren etxetik ihes egin behar izan dutenen kopurua, iaz goia jo arte. Pandemiak ez du joera aldaketarik eragin.
orain-default-image

2020. urtean 82,4 milioi errefuxiatu eta desplazatu zeuden munduan, UNHCR Nazio Batuen agentziak ostiral honetan jakinarazitako datuen arabera. Azken bederatzi urteetan etengabe egin du gora kopuruak eta iaz ere horrela izan da, pandemia gorabehera. Are gehiago, inoiz baino errefuxiatu eta desplazatu gehiago daude.

UNHCR Errefuxiatuen aldeko Nazio Batuen Agentziaren esanetan, gaur egun duela hamar urte baino bi aldiz errefuxiatu eta desplazatu gehiago daude. Orduan, 40 milioi pertsona ziren.

Iaz eta, aurreko urtearekin alderatuta, % 4 igo zen errefuxiatuen eta desplazatuen kopurua. 2019. urtearen amaieran 79,5 milioi ziren.

Etxetik ihes egin behar izan dutenen artean gehienak siriarrak dira (6,8 milioi). Ondoren, ageri dira palestinarrak (5,7 milioi), venezuelarrak (4,9 milioi), afganistandarrak (2,8 milioi)  eta hegosudandarrak (2,2 milioi).

Harrera herrialdeen artean Turkia da lehena, lau milioirekin. Kolonbiako Gobernuaren arabera, 8,3 milioi desplazatu zeuden iazko urtearen amaieran Kolonbian, gehienak venezuelarrak. Zerrendako ondorengoak hauek dira: Alemania, Pakistan, Uganda, Ameriketako Estatu Batuak, Peru, Sudan eta Libano.

 

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X