París
2021/10/22 - 21:34
Poliziak 14 pertsona atxilotu ditu, Euskal Herrian eta Frantzian drogarekin trafikatzea egotzita
Atxiloketak astelehenean egin zituzten. Gainera, 15 kilo estupefaziente, 15 ibilgailu eta eskudirutan 172.000 euro atzeman zituzten. Dirudienez, narkotrafiko sarea Mont-de-Marsaneko espetxetik zuzentzen zuten.
2021/10/19 - 22:52
Protestak Parisen, Gobernuak osasun ziurtagiria 2022ko uztailera arte ezarri nahi duelako
Frantzian koronabirus kasuak %12 igo dira azken astean, eta Gobernuak uztailera arte luzatu nahi du edonora sartzeko covid ziurtagiriaren beharra. Asanblea Nazionalean hori eztabaidatzen hasi dira gaur.
2021/10/19 - 20:41
Frantziak oraindik mugako hamar pasabide itxita dituela onartu du Espainiak
Muga osorik berriro zabaltzeko konponbide bat eskatu dio EAJk Grande-Marlaskari; izan ere, neurriak mugaz bestaldeko langileei eta tokiko ekonomiari eragiten die, baita aisialdiari eta kulturari ere.
2021/09/22 - 21:11
Pirinio Atlantikoak eremu gorritik atera behar, haurrak musukorik gabe eskolara joan ahal izateko
Intzidentzia baxua duten zonaldeetan lehen hezkuntzako ikasleak maskararik gabe joan ahal izango dira eskolara urriaren 4tik aurrera, baina departamentuak 100.000 biztanleko 50 positiboen langa gainditzen du oraindik.
2021/09/09 - 01:13
"Estatu Islamikoaren soldadua" dela aldarrikatu du Abdeslamek epaiketaren hasieran
Ahozko saioa hasi eta gutxira, epaimahaiko presidenteak akusatu guztiak deitu ditu, Abdeslamekin hasita. "Ala beste jainkorik ez dago", adierazi du hasteko.
2021/09/08 - 23:31
Ikusmin handiarekin eta kontrol neurri zorrotzekin abiatu da Parisko 2015eko atentatuen inguruko epaiketa
Erantzule eta konplizeak epaitzen hasi dira. Bertan inoiz egin den epaiketarik handienean, orduko mina eta sufrimendua azaleratu dira berriro. Lehen saioan hilketen egile zuzenetatik bizirik dagoen bakarra, Salah Abdeslamek, ez du inolako damurik erakutsi.
2021/09/08 - 16:13
130 hildako eta 400 zauritu eragin zituzten 2015eko Parisko atentatuek
Ordu erdiko tartean, 2015eko azaroaren 13an izandako eraso kateak beltzez estali zuen Argiaren Hiria.
2021/08/24 - 15:48
Kabuldik ebakuatutako afganiar bat atxilotu dute Frantzian, talibanekin lotura duelakoan
Kabuldik aberriratu zituzten beste lau afganiar ere zaintzapean jarri dituzte. Guztira, mila pertsona baino gehiago ebakuatu dituzte Afganistandik Parisera.
2021/08/15 - 21:49
Christo artistaren obrarako prestaketak hasi dituzte Garaipen Arkuan
Egunotan Paris bisitatzen dutenek ezohiko irudi bat ikusiko zuten: Garaipen Arkua garabiz inguratuta. Ez dira zaharberritze lanak, Christo artistaren hilondoko obrararen prestaketak baizik.
2021/08/08 - 23:31
Tokiok agur esan die Olinpiar Jokoei eta lekukoa eman dio Parisi
Koronabirusaren pandemiaren eraginpean jokatu diren Olinpiar Jokoak ezohikoak izan dira. Matxismoak ere, zoritxarrez, bere tokia izan du.
2021/08/05 - 22:29
Astelehenetik aurrera, covid ziurtagiria beharko da Frantzian eguneroko jarduera askotarako
Konstituzio Kontseiluak argi berdea eman dio osasun langileak derrigorrez txertatzeari. Kontseiluak, aldiz, ez ditu babestu kontratuak etetea eta positiboen nahitaezko isolamendua.
2021/07/15 - 12:08
Protestak Frantzian, covidari aurre egiteko neurri berrien aurka
Frantziar asko ez daude ados tabernetan sartzeko covid ziurtagiria eskatzearekin edo osasun-langileei txertoa jartzera behartzearekin.
2021/07/10 - 16:45
Pandemia aurreko bisitari kopurutik oso urrun, turismoa pixkanaka martxa hartzen ari da Parisen
Turistak itzuli dira hiriburu handietara, baina Parisen esaterako, oraindik ez dira asko, eta heldu direnek aparteko aukera dute egunotan normalean jendez gainezka egoten diren toki turistikoak lasai ikusteko.
2021/06/27 - 22:47
Zentro-eskuina nagusi, baina EH Bai garaile Hendaiako kantonamenduan
Bigarren itzulian zentro-eskuinak 11 kantonamendu lortu ditu. Kantonamendu bakarra geratu da hortik kanpo, Hendaia-Hego Kostaldea. Bozetako protagonista nagusia abstentzio handia izan da berriro.
2021/06/27 - 19:26
Parte-hartzea zertxobait handiagoa izan da bozen bigarren itzulian
17:00etan parte-hartzea % 32,65ekoa izan da. Iragan igandean boto-emaileen % 31,37k parte hartu zuten ordu berean. Hautestontziak 08:00etan zabaldu dira, eta 18:00etan itxi dituzte.
2021/06/27 - 16:39
Parte-hartzearen mamua nagusi, eskualdeko eta departamentuko bigarren itzulian
Parte-hartzea % 16,12koa izan da eguerdira arte. Parte-hartze baxua da historiari erreparatuz gero, baina joan den astean eguerdian zena (% 14,5) baino bi puntu altuagoa.
2021/06/21 - 15:05
Jaime Lafita Parisera iritsi da
Jaime Lafita eta bere taldea Parisen dira dagoeneko. Emozioz eta alaitasunez beteta iritsi da Frantziako hiriburura.
2021/06/20 - 17:04
Abstentzioa da hauteskundeen kezka nagusi Ipar Euskal Herrian
Eskumen asko kudeatu arren abstentzio handia aurreikusten dute. 12:00etan parte-hartzea apalagoa zen duela sei urteko bozetakoa baino.
2021/06/20 - 12:34
Eskumenen eztabaida bete-betean dagoenean egingo dira Departamendu hauteskundeak
Egitura sakon aldatzeko asmoa du Macronek, baita horien eskumenak ere. Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako 12 kantonamenduetako ipar euskal herritarrek 24 ordezkari hautatu behar dituzte.
2021/06/20 - 09:25
Hauteskundeak, "ondorio zuzenak" izango dituen "test handia" Macronentzat
Akitania Berria eskualdeko hauteskundeen emaitzek "ondorio zuzena izan dezakete" Euskal Y proiektuarentzat, gaur egun EAEn egiten ari den "inbertsio handienarentzat".