Parte-hartzea zertxobait handiagoa izan da bozen bigarren itzulian
Ipar Euskal Herria barne duen Pirinio Atlantikoetako departamentuan eguerdiko 12:00ak bitartera botoa eman zezaketenen artean % 16,12ak bozkatu du. Parte-hartze baxua da historiari erreparatuz gero, baina joan den astean eguerdian zena baino bi puntu altuagoa. Ekainaren 20an parte-hartzea % 14,5ekoa izan zen eguerdian. 17:00etan parte-hartzea % 32,65ekoa izan da. Beraz, lehen itzulian baino zertxobait handiagoa izan da. Iragan igandean boto-emaileen % 31,37k parte hartu zuten ordu berean. Hala ere, 2015eko hauteskundeetan % 44,42 eman zuten botoa ordurako.
Badirudi iragan igandeko abstentzio historikoak eragin diela oraingoan boto-emaile batzuei, baina, oro har, mugimendu handirik ez gaur goizean, hauteslekuetan, Pirinio Atlantikoetako departamentua eta Akitania Berria eskualdea "urrun" geratzen direla ere adierazi dute herritarrek.
Frantziako Estatuan ez dute inolako eraginik egin parte hartzeko deiek. % 12koa da parte-hartzea eguerdian, duela astebetekoaren parekoa. 17:00etan parte-hartzea % 27,89koa izan da, lehen itzulian baino pixka bat handiagoa (% 26,72). Hala ere, abstentzioa handia izan da.
2015eko hauteskundeetan, ordu berean hautesleen % 50,54k eman zuen boza.
Ia ziurtzat jo daiteke Emmanuel Macronen alderdiak golpe gogorra hartuko duela, bereziki alderdi tradizionalen mesedetan. Bestalde, espero zena baino gutxiago, ultraeskuinak eskualde bat eskura dezake.
Hautestontziak 08:00etan zabaldu dira, eta 18:00etan itxi dituzte.
Pirinio Atlantikoko hauteskunde departamentalei dagokionez, kantonamendu guztietan jokatu dute bigarren itzulia, izan ere, ez zen hautesleen % 25en gutxieneko babesa eskuratu zuen zerrendarik izan. Lehen itzulian zentro-eskuina izan zen garaile hamabitik hamar kantonamendutan. Haietako zazpitan EH Bairekin lehiatu da (Hendaian, bigarren postutik, han ezker abertzalea baita aurrena), Baionan Sozialistak izan ditu parean eta Miarritzen, berriz, Berdeak.
Lehen itzuliak utzi zuen datu esanguratsuena izan da, halaber, EH Bairen igoera, abstentzioa handia izanda ere, beste alderdiek ez bezala, gora egin baitu koalizio abertzaleak. Bigarren itzulian bost kantonamendutan izan bazen aurreko hauteskundeetan, 7tan izango da oraingoetan, 3.000 boto irabazita, ehunekoan ere gora egin du, % 16tik % 24ra. Lehen aldiz, gainera, aukerarik bozkatuena izatera iritsi da kantonamendu batean, Hendaian, zehazki.
Lehen itzulian kanporatuak izan ziren alderdiek ez dute bigarren itzulirako kontsignarik adierazi. EH Bairen kasuan, esaterako, lehian izango ez den gainerako kantonamenduetan, ezkerreko eta ekologiaren inguruko ideologien arabera, nork bere erabakia hartzera bultzatu dituzte afiliatuak.
CONTENIDO NO ENCONTRADO
Roussetek eutsi nahi Akitania Berrian
Akitania Berriko Kontseilua eratzeko hauteskundeei dagokionez ere, inoiz ikusi gabeko elementuak dira mahai gainean.
Batetik, lehen itzuliko abstentzioari aurre egitea. Abstentzio horrek ekarri du, esaterako, lehen itzulian izandako zortzi zerrendatatik bost pasa izana bigarren itzulira, kantonamenduetakoan bezala, honakoan ere hautesleen % 25en babesa behar baitute boto gehien dituzten hautagaiek bigarren itzulia saihesteko.
Nabarmentzekoa, era berean, bigarren itzulira begira aliantzarik ez lortu izana alderdien artean. Izan ere, indarrak batu eta lehiarako bloke sendoagoak egiteko aukera bazuten ere aurrera pasatakoek nahiz atzean geratutakoek, halakorik ez dute bilatu, ez erdietsi.
Eskualdeko presidentetzari eutsi nahi dio Alain Rousset sozialistak. Irabazteaz, bosgarren agintaldia luke. Ekologisten babesik ez du aurten izango hala ere, azken sei urtetan elkarrekin agindu izan badute ere; desadostasunak piztu dira bi taldeen artean, besteak beste, abiadura handiko trenaren gaian eta bakoitzak bere bidea jarraituko du.
Rousseten Alderdi Sozialistaz gain, bigarren itzulian izango dira, botoen araberako hurrenkeran, Marine Le Pen-en Bilgune Nazionaleko Edwige Diaz, Errepublika Martxan Macronistako Genevieve Darrieussecq, Nicolas Florian eskuindarra eta Nicolas Thierry-ren Berdeak alderdikoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Legebiltzarrak lan eskaintza publikoetan euskararen babesa indartzeko erreforma onartu du
Euskal Enplegu Publikoaren Legearen aldaketak, EAJk bultzatua, hizkuntza eskakizunen segurtasun juridikoa indartu nahi du. Testua aurrera atera da EAJren babesarekin eta EH Bilduren abstentzioarekin, eta PSEk, Eusko Jaurlaritzako EAJren bazkideak, kontrako botoa eman du.
Polizia gehiegikerien legea erreformatzeko eskatu du Egiari Zor elkarteak, biktima bakar bat ere "baztertuta" gera ez dadin
Epez kanpo izapidetzeagatik ezetsi zituzten 500 onarpen-eskaera helarazi dizkio fundazioak Eusko Jaurlaritzari.
Hitz gogorrak bota dizkiote elkarri Feijook eta Patxi Lopezek Kongresuan
PPko buruak PSOEren bozeramailearen aita aipatu du oholtzan, eta sozialistak erantzun dio Alderdi Popularraren sortzailea aita "torturatu eta erbesteratu zuen diktadurako gobernuaren" parte izan zela.
Begoña Gomezek pasaportea eman du epaitegian, epaileak eskatuta
Epaileak kautelazko neurri gisa kendu dio, bere aurkako ahozko epaiketa ireki baitu, lau delitu posiblerengatik, negozioetako ustelkeria barne.
EAJk eta EH Bilduk akordioa lortu dute Enplegu Publikoaren Legearen erreforma aurrera ateratzeko
EH Bilduk abstentzioa emango du bihar, osteguna, Legebiltzarrean. Modu horretara, EAJk bultzatutako legearen aldaketa onartzea ahalbidetuko du. Horrez gainera, hiru urteko epean, legearen aplikazioari eta eraginkortasunari jarraipen bateratua egitea ere adostu dute bi taldeek.
Feijook hauteskundeak deitzeko eskatu dio beste behin Sanchezi: "Zu zara ustelen arteko lotura politikoa"
Euren agerraldietan, EH Bildu eta EAJ kritiko agertu dira Espainiako Gobernuarekin, eta legealdiari zentzua emateko eskatu diote Pedro Sanchez presidenteari.
Sanchezen esanetan, ustelak ezin dira zigorgabe geratu, "edonor izanda ere"
Espainiako Gobernuko presidenteak errespetua agertu du asteazken honetan Auzitegi Gorenak Jose Luis Abalos ministro ohiaren aurka emandako epaiari, eta ziurtatu du "inoiz ez" zuela izan Gobernuko eta alderdiko zenbait kideri eragiten dieten praktika ustelen berri, eta jakin izan balu, ez lituzkeela onartuko.
Moncloak azpimarratu du batzuek "huts egin" diotela Sanchezi eta ez duela dimisioa eman beharrik
Astelehen honetan, Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagiak Espainiako Gobernuko presidentearen dimisioa eskatu zuen berriro ere, Auzitegi Gorenak Abalosi 24 urteko kartzela-zigorra ezarri ostean.
Froga batzuen abal judiziala egiaztatzen ez bada, kasua baliogabea izatea planteatu du Zapaterok
Espainiako Gobernuko presidente ohiak hainbat idatzi igorri dizkio epaileari, Plus Ultra airelinearen erreskatearen inguruko eraginen trafikoko sare baten ustezko buruzagi moduan ikertu gisa deklaratu ostean.
Pradales: "Asko dago egiteko; bide orriak euskal agendan sakontzea dakar"
Lehendakariak agintaldiaren lehen erdiaren balantzea egin du Ajuria Enean, ekitaldi instituzional batean. Bere hitzaldian, Euskadin lantzen den egonkortasuna nabarmendu du, "oso ezegonkorra" den testuinguru globalean aurrerapena, ongizatea eta autogobernua bermatzeko faktore erabakigarri gisa.