Zentro-eskuinak irabazi du lehen itzulian, eta EH Bai alternatiba gisa indartu da
Zentro-eskuinak garaipena lortu du Ipar Euskal Herriko hauteskundeetan, lehen itzulian. Force 64 alderdiak 35.932 boz jaso ditu, bozen % 42,59. Nagusi izan da Ipar Euskal Herriko 12 kantonamenduetatik 10etan (Errobi-Aturrin eta Hendaian izan ezik).
Jean Jacques Lasserre Pirinio Atlantikoetako departamenduko presidente eta Modem alderdiko hautagaiak, esaterako, bozen erdia baino gehiago bereganatu ditu bere departamentuan, Bidaxune aldea, Amikuze eta Oztibarren, % 51, hain zuzen ere. Hala ere, bigarren itzulira joan beharko du, parte-hartze baxua medio, kantonamendu guztietan izango baita bigarren itzulia.
EH Bai koalizio abertzaleak gorakada izan du eta bigarren indarra izan da, 20.821 boz lortuta, % 24,68. Hendaian eman dute eguneko sorpresa, indarrik bozkatuena izan baita Annie Povedaren eta Iker Elizalderen hautagaitza, botoen % 29 lortuta.
Hendaiarekin, zazpi kantonamendutan izango da EH Bai bigarren itzulian (bostetan izan zen 2015ean): Baigura eta Mondarrain; Bidaxune, Amikuze eta Oztibarre; Donibane Lohizune; Errobi-Aturri; Mendialdean; eta Uztaritze, Errobiko ibarrak eta Urduzurin.
Errobi-Aturrin gehiengo departamentala izan da nagusi, bozen % 39,99rekin.
Hala eta guztiz ere, eguneko daturik nabarmenenetakoa abstentzioarena izan da, bozkatzera deitutakoen hamarretik lauk baino ez baitu bozkatu, abstentzioa % 62,55ekoa izan da bozetan.
Gaurko emaitzen ondoren, ekainaren 27an izango da hauteskundeetako bigarren itzulia.
Pirinio Atlantikoetako Departamendu Kontseilua
Ipar Euskal Herriak eta Biarnok osatzen dute Pirinio Atlantikoen departamentua eta 54 hautetsik osatzen dute bertako Kontseilua (27 kantonamendu dira eta bakoitzetik bi pertsona hautatzen dira). Ipar Euskal Herriko 12 kantonamenduetatik 24 hautagai izendatzen dira eta Biarnoko 15 kantonamendutatik 30.
Zentro eskuinak du gehiengoa Kontseiluan, baina 2015ean ezker abertzalearen ordezkari den EH Baik Errobi-Aturri kantonamenduko eserlekuak lortu zituen.
Akitania Berria Eskualdeko Kontseilua
Akitania Berria Eskualdeko Kontseiluko bozak ere izan dira asteburuan eta horietan PS alderdi sozialistako Alain Rousset hautagaiak eskuratu du garaipena, hautesleen % 30en babesarekin. Batasun Nazionaleko Edwige Diaz hautagaia izan da bigarren indarra, bozen % 17rekin.
Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseilu Nagusiak eta Akitania Berri Eskualdeko Kontseiluak eskumen asko dituzte, gizarte zerbitzuak, langabeentzako laguntzak, bigarren mailako errepideak eta bigarren mailako hezkuntza... Hegoaldean foru aldundiek dituzten eskumen antzekoak, alegia, eta gai garrantzitsuak erabakitzen dituen arren, ez dirudi gizartearen interesa lortu dutenik, ez, behintzat, gazteena.
Franck Dolosor ETBko kazetariak bere blogean jasotzen duenez, Akitania Berria eskualdeko hauteskundeen emaitzek "ondorio zuzena izan dezakete" Euskal Y proiektuarentzat, besteak beste. Irundik iparraldera nolako konexioa izanen den Akitania Berria eskualdeko kontseiluaren esku dago, hein batean, gogorarazi duenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Burlatako Udalak aho batez gaitzetsi du UPNko zinegotzi bati jaietan egindako erasoa
Pasa den larunbatean Carlos Oto UPNko zinegotziari eraso egin zioten alderdi erregionalistaren egoitzan, hainbat alderdikide eta beste hainbat pertsona bilduta zeudela.
"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio
Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.
Javier Lasagabaster hil da, Lurralde Politika eta Herri Lan sailburua 1980 eta 1984 artean
Lasagabaster Carlos Garaikoetxea buru zuen Jaurlaritzako kide izan zen lehen legegintzaldian, 1980 eta 1984 artean.
Burlatako jaietan zinegotzi bati egindako erasoa salatu du UPNk
Alderdiaren esanetan, Carlos Otok bularrean kolpea jaso zuen UPNren egoitzan. Nafarroako presidenteak eta hainbat alderdik erasoa gaitzetsi dute eta babesa agertu diote zinegotziari.
Baionako eta Sarako herriko etxeek euskarari egindako aitortzak atzera bota ditu, behin-behinean, Paueko Auzitegiak
Euskara lekuko hizkuntza modura aitortzen duen ebazpen onartu zuen Sarako herriko etxeak uztailaren 2an eta Baionakoak 23an. Prefetaren eskariari men eginez, Paueko Auzitegi administratiboak bertan behera utzi ditu bi ebazpenak. Bi udalek helegitea aurkeztuko dute astelehenean bertan.
Monica Garciak ukatu egin du Ceutan osasun-kolapsorik dagoenik, eta pilaketen arriskuaz ohartarazi du
Osasun ministroak azken 15 egunetan 5.800 migratzaile artatu dituztela azaldu du, eta arrisku sanitario eta epidemiologikoak prebenitzeko gune gehiago eskatu ditu.
PPk gobernatutako autonomia-erkidegoek uko egin diote Ceutako adingabe migratzaileen arreta hurrengo Sektore Konferentzian eztabaidatzeari
Abuztuaren 27ko Sektore Konferentzia izango da Ceutan atzerritarren sarrera masiboa izan zenetik egingo den lehena. Ceutarako 25 milioi euroko aparteko kredituaren transferentzia ere aztertuko dute, bakarrik dauden adingabe migratzaileen arretari lotuta.
Ceutako adingabeak familiekin elkartzea defendatzen du Euskadik, banatu beharrean
Haur, Nerabe eta Familien zuzendariak esan duenez, Euskadik "ez du onartuko inposatutako, inprobisatutako edo bermerik gabeko deribaziorik", eta gogorarazi du EAEk dagoeneko bere ahalmenaren gainetik hartzen dituela adingabeak.
Marlaskak segurtasun neurriak indartu ditu Ceutan, eta Marokorekiko lankidetza aldarrikatu du
Barne ministroak iragarri duenez, 45 polizia gehiago bidaliko dituzte Ceutara, herritarren segurtasuna indartzeko asmoz. Oraindik ez da erabat berreskuratu normaltasuna hirian, nahiz eta modu irregularrean sartu ziren migratzaile gehienak itzuli.
Sei atxilotu Gasteizen, Espainiako selekzioaren kamiseta zeraman gazte bati eraso egiten saiatzea egotzita
Futboleko Munduko Txapelketa baino egun batzuk lehenago gertatu omen zen. Atxiloketetako bat astelehenean izan zen, eta beste bostak asteartean.