París
2020/12/05 - 17:18
Amazoni aurre egiteko, online plataforma sortuko du Parisko Udalak
Plataforma horri esker, Parisko merkatariak eta artisauak ezagutzera eman eta euren produktuak sarean sal ditzaten lagundu nahi die Udalak.
2020/11/30 - 22:39
Poliziaren irudiak ez zabaltzeko legea berriro aztertuko du Frantziako Gobernuak
Lege-proiektu polemikoak protesta jendetsuak eragin ditu Parisen. Kazetarien elkarteek eta hainbat eragilek salatu dute oinarrizko eskubideak urratzen dituela.
2020/11/28 - 21:53
Macronen Segurtasun Legeak istiluak eragin ditu Parisen
Segurtasun Legearen eta polizia gehiegikeriare kontra irten dira milka herritar Frantzia osoko plazetara. Parisen istiluak izan dira manifestarien eta poliziaren artean.
2020/11/28 - 21:06
46.000 pertsona kalera atera dira Parisen, Segurtasun Integralaren legearen aurka
Bastilla Plazan istiluak izan dira Poliziaren eta hainbat talderen artean, eta Askatasunen Martxa deiturikoaren antolatzaileek bertatik alde egiteko eskatu diete manifestariei.
2020/11/24 - 12:28
Ehunka migratzaile Pariseko erdigunetik kanporatu dituzte, indarrez
Errepublikaren plazan 500 bat kanpin-denda zeuden eta bertan egiten zuten lo joan den astean Saint-Denisetik kanporatu zituzten errefuxiatuek eta migratzaileek.
2020/11/23 - 15:45
Michelin izarren jatekoak, etxeraino
David Toutainek, bi Michelin izardunak, 80 eurotik hasita menuak helarazten dizkie bere bezeroei Parisen.
2020/11/23 - 11:40
300 gazte baino gehiagok ezkutuko festa batean hartu dute parte, Parisen
"I want to break free" musika elektronikoko ekitaldia trenbide zahar batean ospatzen ari ziren. Antolatzaileek 15.000 euroko isuna jaso dezakete.
2020/11/22 - 20:06
Frantziak etxalde bateko 1.000 bisoi hil ditu
Eure-et-Loireko departamentuan antzeman dute arazoa. Frantzian lau etxaldek hazten dituzte bisoiak, horietako batek ez du gaixotasunik, eta gainerako biak aztertu behar dituzte.
2020/11/13 - 15:46
Bataclan aretotik bizirik atera zen David Fritz elkarrizketatu du Olatz Simonek
David Fritzek ezin ditu burutik kendu gau hartan ikusitako irudi asko. Bizitakoa "Un jour dans notre vie" liburuan bizitakoa kontatu du.
2020/11/13 - 13:13
Frantziak emozioz gogoratu ditu azaroaren 13ko atentatuetako biktimak
2015ean Bataclan aretoan eta Parisko hainbat jatetxetan izandako atentatuetan 130 pertsona hil ziren.
2020/11/04 - 17:46
Josu Urrutikoetxea Espainiaratuko dutela berretsi du Frantziako Auzitegi Gorenak
Urrutikoetxea Gorenaren beste epai baten zain ere badago. Hain zuzen ere, azaroaren 17an jakinaraziko diote 1987an Zaragozan egindako atentatuagatik epaitzeko Espainiaratuko duten ala ez.
2020/11/03 - 12:45
Frantziak azaroaren 17an erabakiko du Urrutikoetxea Espainiaren esku uzten duen
Apelazio Auzitegiak urte hasieran hartutako erabakiaren aurka Urrutikoetxeak aurkeztutako helegitea aztertu du gaur Gorenak.
2020/10/30 - 15:15
Negazionisten protestak areagotzen ari dira Europan
Bart Parisen istiluak izan dira, eta azken aste honetan Polonian, Erroman eta Sevillan ere izan dira liskarrak.
2020/10/30 - 10:37
Konfinamenduaren aurkako protestak izan dira bart Parisen
Hasieran protesta baketsua izan da, baina azkenerako liskarrak izan dira poliziarekin. Protesta-egileek edukiontziak errepidera bota baitituzte, eta hainbat dendatako kristalak apurtu dituzte.
2020/10/24 - 19:03
Koronabirusak luxuaren sektorea ere jo du
Ez dago ia turistarik, eta galerak handiak dira luxuaren sektorean, baita Parisen ere. Asiako turistak ez daude, eta horiek ziren % 60a erosten zutenak. Baina Txinan ere egoera zaila da.
2020/10/19 - 16:48
50 urtean Matisseri buruz egin den atzerabegirako handiena ikusgai, Parisen
Artistaren eta literaturaren arteko harremana azaleratzeko bidaia da Pompidou zentroko erakusketa.
2020/10/18 - 21:40
Eraso islamiar batean hildako irakaslea omendu dute milaka lagunek Frantzian
Adierazpen askatasuna aldarrikatu dute Parisen, Lyonen, Tolosan, Nantesen, Lillen edota Marsellan, besteak beste, "je suis ensignat" oihu artean.
2020/10/16 - 21:08
Burua moztu diote irakasle bati Parisen
Poliziak hil egin du ustezko erasotzailea eta Terrorismoaren aurkako Fiskaltzak ikerketa bat jarri du abian. Mahomaren karikaturak erakutsi zituen klasean, eta hori izan liteke erasoaren arrazoia.
2020/10/15 - 16:34
Etxeratzeko ordua ezarriko dute Parisen eta Frantziako beste 8 hiritan
Larunbatean sartuko da indarrean, koronabirusaren astinduari aurre egiteko Emmanuel Macronek iragarritako etxeratzeko agindua, 21:00etatik 06:00ak artean.
2020/10/14 - 23:25
Macronek etxeratze-agindua ezarri du Parisen eta beste zortzi hiritan COVID-19agatik
Halaber, larrialdi-egoera ezarriko dute herrialde guztian. Etxeratze-agindua 21:00etatik 06:00etara izango da larunbatean hasita, eta lau aste iraungo du, baina seira luzatzeko aukerarekin.