Frantziak etxalde bateko 1.000 bisoi hil ditu
COVID-19aren presentzia baieztatu ondoren, etxalde bateko 1.000 bisoi akabatzeko agindua eman dute Frantziako agintariek, Nekazaritza Ministerioak jakitera eman duenez. Aurreneko kasua izan da Frantzian.
Eure-et-Loireko departamentuan (Parisetik hego-mendebaldera) antzeman dute arazoa. Animaliak hiltzeaz gain, biltegiko bisoi produktu guztiak suntsitu dituzte. Frantzian lau etxaldek hazten dituzte bisoiak.
Lau etxaldeetatik, batek ez du gaixotasunik, eta gainerako biak aztertu behar dituzte, Nekazaritza Ministerioak ohar batean zehaztu duenez.
Etxaldeko lau langileei probak egin dizkietela erantsi dute buruzagiek.
Koronabirusa bisoietan
Frantziako Nekazaritza eta Osasun ministerioek bisoi etxaldeak aztertzeko programa bat martxan jarri zuten, Europako beste herrialde batzuetan animalia haztegi horietan koronabirusa aurkitu ondoren, bereziki Danimarkan. Ia 15 milioi bisoi akabatzeko agindua eman zuen Kopenhageko Gobernuak.
Era berean, Herbehereetan, Suedian eta Grezian antzeko kasuak baieztatu dituzte, baita Italian, Espainian eta AEBetan banaka batzuk ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Europak bi euroko tasa ezarri die EBtik kanpo erositako paketeei
Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariak uste du jarrera erradikalizatuak gutxiengoa direla
Euskal hiriburuetako saltokiek egurrezko oholak kendu dituzte, gaua istilurik gabe igaro ondoren
2.200 pertsona baino gehiago identifikatu dituzte Bartzelonan, Blocusen deialdiak tarteko