París
2024/01/29 - 16:08
Laborariak Paris inguratzen duten autobideak blokeatzen hasi dira
14:00etan jarria zuten Paris blokeatzeko hitzordua eta dagoeneko nabari dira eragozpenak errepideetan.
2024/01/29 - 09:34
Albiste izango dira: 2024-2025eko aurrematrikula, erasoa Tolosaldean eta laborariak Paris blokeatu nahian
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2024/01/28 - 20:10
Paris blokeatuko duten egunaren bezperan, Gobernuak Espainiaren eta Italiaren "lehia desleiala" aipatu du
Duela 10 egun protestak hasi zirenetik, manifestari asko kexatu dira, hain zuzen ere, bereziki Espainiatik iritsitako nekazaritza-produktuen sarreragatik, uste baitute lehia desleiala direla, prezio baxuagoan saltzeaz aparte, ingurumen-estandarrak produktu frantziarrenak baino okerragoak direlako.
2024/01/28 - 12:22
Klima-ekintzaileek zopa bota dute 'Gioconda' margolanaren kristalezko babesaren aurka Louvre museoan
"Zer da garrantzitsuagoa: artea ala elikadura osasuntsu eta jasangarrirako eskubidea? Gure nekazaritza sistema gaixorik dago", esan dute oihu artean ekintzaileek, museoko segurtasun-langileek bionboak erabiliz estali aurretik.
2024/01/01 - 16:43
Horrela egin diote ongietorria 2024ari munduko hainbat tokitan
2023ko agurreko irudirik onenez gozatzeko ibilaldia. Horrela, eman diote 2024ari ongietorria munduko hainbat tokitan.
2023/12/04 - 08:32
Gutxienez hiru hegaldi gelditu dira gaur bertan behera Bilboko aireportuan Europa erdialdeko elurteagatik
Goizeko lehen orduan Frankfurtera (06:45), Parisera (07:20) eta Munichera (07:20) ateratzekoak ziren hegaldiak lurrean gelditu dira.
2023/12/03 - 13:40
Eraso terrorista gisa ari dira ikertzen Frantzian bart Parisen gizon bat labankadaz hil duen gaztearen erasoa
26 urteko frantziar bat atxilotu dute Parisen turista alemaniar bat hiltzeagatik eta beste bi pertsonari eraso egiteagatik, "Ala handia da" oihukatzen zuen bitartean. Poliziaren arabera, mutilak, arazo psikiatrikoak dituenak, "ezin zuen jasan Afganistanen eta Palestinan hainbeste musulman hiltzea".
2023/11/26 - 19:54
Jendarmeek 3 haurren gorpuak aurkitu dituzte, etxeko indarkeriagatik zigortutako aitak aitortu ostean
Gertakarien egilea, 41 urtekoa, etxeko indakeriagatik eta adingabeen aurkako indarkeriagatik kondenatu zuten 2021ean, eta atxilotu egin dute.
2023/11/17 - 18:45
Joel Guerriau senatari frantziarra atxilotu dute, diputatu bat bortxatzen saiatzea egotzita
Gertakariak asteartean jazo ziren, biktima gaizki sentitzen hasi zenean kopa bat hartu ondoren Guerriauren etxean. Senataria Horizons alderdi zentristako kidea eta Edouard Philippe lehen ministro ohiaren bazkidea da.
2023/10/28 - 20:19
Palestinari elkartasuna adierazteko martxak izan dira Europako hiriburu nagusietan
Londresen, Parisen eta Stockholmen, besteak beste, jendetza batu da Israelek palestinarren aurka abiatutako "genozidioa" salatzeko.
2023/10/23 - 01:06
Gazako Zerrendako biztanleen aldeko manifestazioak izan dira mundu osoan
Israelen erasoaldi militarraren aurrean, milaka pertsonak babesa adierazi diete Gazako Zerrendako herritarrei Parisen, Bruselan, Montrealen, Stockholmen edota Kopenhagen, besteak beste.
2023/10/17 - 16:12
Versaillesko jauregia berriro hustu dute, beste bonba mehatxu batengatik
Joan den larunbatean, arrazoi beragatik, Versaillesko jauregia, Louvre museoa eta Parisko Lyon geltokia itxi zituzten, baina azkenean ez zuten lehergailurik aurkitu.
2023/10/14 - 22:21
Louvre museoa, Versaillesko jauregia eta Parisko Lyon geltokia itxi dituzte, bonba mehatxu faltsuengatik
Barne ministroak iragarri du Hamasen aldeko "proselitismoa" egiten duen edo taldea finantzatzen duen elkarte oro desegingo dutela. Azken astean 65 pertsona atxilotu dituzte "antisemitismoagatik".
2023/10/02 - 20:35
Parisko zimitz izurriteak kezka sortu du
Parisko Udalak laguntza eskatu dio Gobernuari, zimitz izurritea mozteko. Zimitzak ez dira arriskutsuak, baina oso azkar erreproduzitzen dira.
2023/09/26 - 12:48
Autobus bateko bidaiari bat atxilotu dute Irunen, maletetan 19 kilo marihuana eramatea egotzita
Madrildik Parisera zihoan autobusa miatu dutenean, Poliziako txakurrek bi maletatan jarri dute arreta ekipajearen artean. Orduan, ireki dituztenean, poliziek egiaztatu dute haietan marihuanaz betetako 38 poltsa zeudela.
2023/09/23 - 21:18
Milaka pertsona atera dira Frantzian polizia indarkeriaren aurka
30.000 pertsona inguru espero ziren ezkerreko erakundeek deitutako manifestazioetan, poliziaren hedapen handi baten erdian.
2023/08/23 - 16:33
Alerta gorria beroagatik Frantziako 19 departamentutan
Bero errekor guztiak hausten ari dira aste honetan Frantziako erdi eta hegoaldean: 37 departamentu alerta laranjan daude eta 19 berriz, alerta gorrian.
2023/08/12 - 19:47
Eiffel dorrea normaltasunera itzuli da bonba mehatxu faltsu baten ostean
Parisko Eiffel Dorre enblematikoa bi orduz ebakuatu behar izan dute gaur, bonba-mehatxuagatik ezarritako alerta faltsua dela eta.
2023/08/12 - 17:11
Eiffel dorrea bi orduz hustu dute bonba mehatxu faltsu baten ondorioz
Ebakuazioa eguerdi aldera hasi da, eta monumentuko hiru solairuetan izan du eragina, dorreko jatetxea barne, baita zabalgunean ere. 15:30erako zabaldu dute berriro ere, alerta faltsua izan dela baieztatu ondoren.
2023/08/05 - 21:48
Gutxienez bost zauritu, tartean kritiko bat, Parisko egoitza-eraikin batean izandako leherketa baten ondorioz
Eztanda 14:30ak aldera gertatu da, eta ondorioz, hiru solairuko eraikinaren fatxadaren zati bat guztiz lehertu egin da.