Albiste izango dira: Amnistia Legearen lehen bozketa, laborarien protesta eta Tolosako erasoen ikerketa
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urtarrilak 30, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Amnistia Legearen lehen bozketa: Diputatuen Kongresuaren osoko bilkurak Amnistia Legearen proposamena eztabaidatu eta bozkatuko du gaur, 15:00etatik aurrera. PSOEk eta bazkideek testuan aldaketak sartzeko azken aukera da honakoa, betiere orain arte aurkeztu diren zuzenketak oinarri hartuta (ezin da zuzenketa gehiago aurkeztu, eta beraz, daudenak bere horretan onartu ala baztertu beharko dituzte taldeek).
- Laborarien protesta: Iragarritakoa betetzen hasi dira Frantziako laborariak: Parisi "setioa" ezartzeko lehen pausoak eman, eta hiriburura doazen errepide nagusiak blokeatu dituzte, Laborarien Sindikatuaren Federazio Nazionala (FNSEA, frantsesez) eta Laborari Gazteak sindikatuek deituta. Parisko eskualdean, ia 800 traktore daude bideak trabatzen, eta hiriburura sartzeko sei puntu trabatuta dituzte. Frantzia osoan, 16 autobide daude kaltetuta 30 departamentutan.
- Tolosako erasoen ikerketa: Dozenaka pertsonak bilkura egin dute Tolosan osteopatia zentro batean izandako sexu erasoak salatzeko. Tolosako mugimendu feministak eta Udalak deituta, hainbat herritar bildu dira bart erasoak salatu dituzten bi emakumeei elkartasuna adierazteko eta balizko biktimei salatzeko deia egiteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Perez Iglesiasek ohartarazi du Bilboko indarkeriak "krosko-zirrikitua" ireki duela demokrazian
Martuteneko espetxea zegoen lekuan etxebizitzak egiteko erakunde arteko akordioa aste honetan lor lezakete
Zozkatu dira Donostiako eta Gasteizko hauteskunde-mahaietako kideak ere
Denis Itxaso: “Etxegabetze guztiak ez dira ezin ordaintzeagatik”
Richar Vaquero, Blocusi buruz: "Norbaiti asko-asko interesatzen zaio mobilizazioetan istiluak egotea"
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"