Pello Otxandiano
2024/04/14 - 23:15
Hauteskunde kanpainaren hamargarren eguneko ekitaldiak
EAJ, EH Bildu, PSE-EE, PP, Elkarrekin Podemos-Alianza Verde, Sumar eta Vox hautagaitzen mezuak.
2024/04/14 - 18:58
Alderdi politikoen mezuak, hauteskunde-egunerako astebete falta denean
Hautagaitzek EAEko hautesleen botoa eskuratzeko mezuak zabaldu dituzte kanpainaren azken igandean.
2024/04/14 - 10:41
Otxandianoren eta Pradalesen ezagutza hazi egin da, eta balorazio berdina lortu dute
EITB Focus inkestak lehendakarigaien ezagutzaren inguruan galdetu du, eta horien balorazioa ere eskatu du.
2024/04/14 - 08:50
Parte-hartzea % 60,8koa izango da euskal hauteskundeetan, EITB Focusen arabera
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izan baino astebete lehenago egindako aurreikuspenen arabera, parte-hartzea ez da % 61era helduko, eta zalantzatien kopurua % 20koa da.
2024/04/14 - 08:46
EH Bilduk lidergoa sendotu du Gipuzkoan
Koalizio subiranista lehen indarra izango da, eta gora egiten jarraitzen du. EAJ bigarren postura jaitsiko da, eta Gipuzkoan haziko da gehien PSE-EE. PPk bere ordezkariari eutsiko dio, eta ezker konfederalaren kasuan, Sumarrek soilik lortuko du ordezkari bat.
2024/04/14 - 08:42
EAJk lidergoari eutsiko dio Bizkaian
EITB Focusen arabera, jeltzaleek eserleku bat edo bi galduko dute, EH Bildu bigarren indarra izango da, eta PSE-EE, hirugarrena. PPk apur bat egingo du gora.
2024/04/14 - 08:37
EH Bilduk lehen aldiz irabaziko du Araban
Koalizio subiranistak hiru eserleku gehiago irabaziko ditu, eta EAJ sei puntura geratuko da. PPk PSE-EE gaindituko du, eta hirugarren indarra izango da bertan. Elkarrekin Podemosek eta Sumarrek ez dute ordezkaritzarik lortuko, eta Vox ordezkaririk gabe geratuko da.
2024/04/14 - 08:31
EH Bilduk Legebiltzarrerako hauteskundeak irabaziko ditu lehen aldiz, EITB Focusen arabera
Koalizio subiranista lehen indarra izango da, eta EAJk 2-3 eserleku gutxiago lortuko ditu, nahiz eta ia boto kopuru bera izan. PSE-EEk egonkor jarraituko du, eta PPk gora egingo du. Ezker konfederalari dagokionez, Sumarrek soilik lortuko du ordezkaria. Vox ganberatik kanpo geratuko da.
2024/04/13 - 23:01
Alderdi politikoetako buruak, larunbateko mitinetako protagonista nagusiak
Lehendakarigaiekin eta beste hautagaiekin batera, EAEko hauteskundeetako alderdietako liderrek ere parte hartu dute ekitaldietan.
2024/04/13 - 18:02
Hautagaitzak elkarri zuzendu zaizkio larunbat goizeko ekitaldietan
EAJ, EH Bildu, PSE-EE, PP, Elkarrekin Podemos, Sumar eta Voxen ekitaldiak, hauteskunde kanpainaren bigarren larunbatean.
2024/04/13 - 00:50
Hauteskunde kanpainaren erdira helduta, alderdiek bigarren txanpari ekin diote
Apirilaren 21eko hauteskunde kanpainaren bigarren zatia hasita, alderdi politikoak momentu erabakigarrienera heldu dra.
2024/04/12 - 18:53
Alderdi politikoek kanpainaren 8. egunean zabaldutako mezuak
EAJ, EH Bildu, PSE-EE, PP, Elkarrekin Podemos-Alianza Verde, Sumar eta Vox alderdi eta koalizioek kanpainaren 8. eguneko goizean zabaldutako mezuak.
2024/04/12 - 10:05
Albiste izango dira: Hauteskunde kanpaina, gabarraren biharamuna, eta martxoko inflazioa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/11 - 22:56
Kanpainaren zazpigarren egunean, hauek izan dira arratsaldeko mitin nagusiak
Kanpaina zazpigarren egunera iritsi da, eta hautagaiek hainbat ekitaldi egin dituzte EAEn zehar.
2024/04/11 - 16:11
Etxebizitza eta trantsizio energetikoa, gai nagusiak zazpigarren egunean
Kanpainaren zazpigarren egun honetan, hautagaiek etxebizitzaren inguruko prosposamenak zabaldu dituzte, baita trantsizio energetikoaren ingurukoak ere.
2024/04/11 - 13:48
Osakidetza izan zen hautagaien eztabaidan gehien aipatutako gaia
Hautagai guztiek aipatu zuten osasun zerbitzu publikoa bat baino gehiagotan euren hitzartzeetan. Bestalde, autogobernuaren gaia izan zen giroa gehien berotu zuen gaietako bat.
2024/04/11 - 10:03
Albiste izango dira: Gabarraren irteera, posta bidez bozkatzeko epea, eta hauteskunde eztabaidaren biharamuna
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/11 - 02:51
ETB1eko hauteskunde debatearen laburpena: Zerbitzu publikoak, autogobernua, itunak...
Imanol Pradales (EAJ-PNV), Pello Otxandiano (EH Bildu), Eneko Andueza (PSE-EE) Miren Gorrotxategi (Elkarrekin Podemos), Laura Garrido (PP) eta Andeka Larrea (Sumar) izan dira eztabaidan.
2024/04/10 - 23:06
Kanpainaren seigarren egunean, hauek dira mitinetako gai nagusiak
Kanpainak aurrera egin du gaurkoan, eta hauek izan dira hautagaiek aukeratutako gai nagusiak.
2024/04/10 - 15:58
Autogobernua, mugikortasuna eta Osakidetza, seigarren eguneko gai nagusiak
Kanpainak aurrera egin du, eta hautagaiek euren programetako proposamen nagusiak aurkeztu dituzte gaurkoan ere.